Sekretuak

Zer dira sekretuak? Beharrezkoa al da hainbat gauza sekretupean gordetzea? Maite duzun pertsonarekin sekretuak izateak zer adierazten du?
Mikel Plazaola psikologia irakaslearen azalpenak dituzu irratsaio honetan.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]


Zer da sekretu bat edukitzea? Edo zer suposatzen du sekretu bat edukitzeak?

Ba, besteek jakin nahi ez duten zerbait ezkutuan edukitzea, norberak dakiena eta arrazoi ezberdinengatik besteek jakitea nahi ez duena.

Gero, konturatu naiz sekretuei buruz hitz egiten dugunean sekretuak izan daitezkeela bakarkakoak, edo indibidualak, edo taldea edo kolektiboak?

Bai, bai, eta nork berarekiko sekretuak, hortik has gaitezen. Azken finean, guk gure burua ez dugu erabat ezagutzen eta askotan sekretupean ditugu hainbat gauza.

Adibidez, Mikel?

Bizitza guztia. Esan nahi dut, norberak bere buruari buruz daukan ideia, bere bizitzari buruz daukan ideia ez da egia izaten, ez da erabat egia; hein batean egia da, baina ez da erabat egia.

Barkatu galdera, Mikel, eta erantzun nahi baduzu, ze galdera pertsonala da. Erantzun nahi baduzu erantzun. Zuk ba al duzu zuk bakarrik dakizun zerbait eta munduan beste inork ez dakien zerbait?

Uste dut baietz. Uste dut baietz, esan nahi dut, bigarren alde hori, inork "ez dakiela" esan duzun hori, espero dut inork ez jakitea, orain, baliteke...

Ez zure inguru-ingurukoek, ez zure familiak, ez zure koadrilako lagunek, inork ez dakien zerbait baduzu gordeta?

Bai, pentsatzen dut baietz; orain, momentuan, burura zuzenean ez datorkit baina bai, bai.

Eta hori zergatik egiten da? Ez dizut zuri galdetzen, e, zehazki... zergatik gordetzen dira sekretuak?

Ba, hain zuzen, nik uste horrek ematen diola sekretuari kategoria desberdina, zeren batzuetan izaten da besteak ez mintzeko, norbera ez mintzeko... bueno, norbere pasaje, bizitzaren hainbat pasaje azaldu nahi ez dituenak, edo mingarriak direlako, lotsagarriak direlako edo onarpenik ez dutelako, ba ezkutatzen dira. Horregatik esaten nuen lehenago; azken finean, guk gugan hainbat gauza ez ditugu onartzen eta sekretupean gordetzen ditugu ez zaizkigulako gustatzen, halako batean azaleratzen diren arte. Orain, norbereganako sekretuak ez dira borondatezko sekretuak izaten, besteenganakoak, bai.

Alegia, zenbait kasutan, sekretuak edukitzea osasuntsua izan daiteke norberarentzat? Zenbait kasutan diot, e?

Hori ez dakit, ez nintzateke ausartuko hori esatera, ze norberak bere buruari ezkutatzen dizkion gauzak zerbaitengatik ezkutatzen dizkio. Orain, sekretuak, eta pentsatzen dut horretaz hitz egiteko aukera izango dugula, izugarrizko pisua hartzen dute. "Egiak berak liberatu egiten du", esaten da; klasikoek esaten zuten: "Egiak libre egingo zaitue". Ez zoriontsu, baina bai libre.

Kontxo! Errepikatu mesedez hori, zeren...

Hori klasikoek esaten zuten.

Mantentzen duzu klasikoek esaten zutena, hau da...

"Egiak libre egingo zaitue, ez zoriontsu". Eta egia da. Euskaraz badago oso esaldi polita, klaseetan askotan aipatzen dugu: "Egia, latz eta garratz". Orain, egia esateak, nolabait, liberatu egiten du sekretu hori eusteak daukan kargatik, ez, pisutik.

Dena den, egiak libre egingo zaitu eta batzuetan ez zaitu zoriontsu egingo, baina beste batzuetan bai. Ala ez?

Baliteke. Esan nahi dut, batek pentsatzen baldin badu egia esateak zoriontsu egingo duela, bueno, arriskutsu samarra da. Atzo bertan eman zuten telebistan horrelako pelikula bat, horren inguruan, sekretu bat nola azaltzen den eta horrek dituen konsekuentziak. Pelikula besterik ez da baina errealitatean hori askotan gertatzen da. Adibidez, psikoanalisi guztiaren ibilbidea horretan datza; psikoanalisi baten ibilbidea norberak bere ustezko egiaren aurrean jartzea eta argitzen joatea da, eta horrek liberatu egiten du eta gainetik zama handi bat kentzen du. Orain, zoriontsu egiten duenik, behintzat guk gaur egun ulertzen dugun zoriontsu, zentzu horretan... bueno, hori komilla tartean jarri beharko litzateke.

Barkatu, eta hori ulertezina izan al daiteke norbaitentzat, alegia, "nik pertsona hau asko maite dut, konfidantza osoa dut berarengan baina sekreturik badut berarekin..." Hori ulertezina gerta al daiteke?

Segun zer sekretu den, bai; hau da, sekretua pertsona horrekiko baldin bada, orduan jada gauzak pixka bat zalantzan jartzen dira. Orain, besteak -gertuko pertsonak, maite den pertsonak edo dena dela- ez du zertan dena jakin behar; gainera, ezin du dena jakin, inork ezin du dena esan...

Baina, esan nahi dut, konszienteki zerbait ezkutatzen baldin badio...?

Bai, baina nik konszienteki zerbait ezkutatzen baldin badiot maite dudan petsona bati eta ezkutatzen diodan hori berarekiko baldin bada, hor nik uste dut hasten direla konplikazioak. Hor bada ñabardura txiki bat, eta da... sekretuak badu borondatezkotasun bat, esan nahi dut, "zerbait ez diot esan nahi eta, beraz, ezkutatu egin behar dut". Zeren gauza asko ez dira esaten, baina ez sekretuak direlako, baizik eta ez dutelako garrantziarik edo ez dirudielako behintzat garrantzitsua denik. Beste gauza bat da zerbait borondatez, nahita, ezkutatzen dudanean. Zergatik ezkutatzen dut? Hori da galdera. Horregatik, ez dut uste esan daitekeenik onak diren, txarrak diren... Ez. Sekretu bakoitza, eta egoera bakoitza, eta pertsona bakoitza...

Mundu bat da...

Hori da. Eta hor bakarrik ulertu ahal izango da sekretua.

Interesting for you



B2
03-24-2011
16497619
00:05:30
5290