detalle dokuteka-generico-fitxa

Everestera 21 aldiz

Munduko mendirik altuenera 21 aldiz igo da, baina ez da beste batzuk bezain ospetsua. Balentria hori egin duena Apa izeneko sherpa da eta 51 urte ditu. Bera ez da gailurrera joaten dominak jasotzeko asmoz, espedizioek sortutako zaborra biltzera baizik.

 
 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Apa izena du, 50 urte ditu, zaborra biltzen egiten du lan, besteena bere eginda. Ez du bizi osoan besterik egin eta gerriak, belaunak eta arnasak ahalbidetzen dioten bitartean ofizio berean segi(tu)ko du.  

12 urterekin hasi zen lanean, eta hala ere Don izango zen orduan, dohaiak (dohainak) zituelako hartu zuten eta. Berezko indarra, zer jana ziurtatzeko modua… Jaio zen lekuan bizi gogorra tokatu zitzaion; bera suerteko beste ume askoren artean.  

Hondakinak jasotzeko misioa pasa den apirilean abiatu zuen. 4 tona zabor jasoko dituzte berak eta bere soka-mutilek, 4 tona zabor mendi-magalean botatakoak: piolet, ontzi, haizeak puskatutako kanpin, soka eta bestelako. Beste tona bat hondakin  bilduko dute gutxienean gailur inguruan.          

Ahuntz tipora ibiltzen da Apa, plastiko izan, gore tex-aren jainkoek ukitzen ez dituzten amildegi-ertzetan ere bai, Himalaian,  hondakinak jasotzen.    

Espediziorik ez da sherparik gabe, eta sherparik gabe, mendi-gainean beste hainbesteko zabor-tontorra. Everestera igotzen diren adore handikoen atzeko lana. Hantxe jaiotakoa da Apa, Everestaren magalean eta 38 urte hauetan, mendia nola aldatu den ikusita, begiak betetzen zaizkio, haizete bortitzenak betetzen dizkio [dizkion] baino gehiago. Izotza eta elurra ziren lekuan haitza bistatzen ari dela esaten du, urtzea nabarmena dela eta pitzadura sakonak bistatu direla. Lehen edozein igoera hil ala bizikoa bazen, orain bi aldiz hiltzeko arriskuan jartzen dituela zartatu bakoitzak: hori ere bai.  

Apak tonaka kontatzen ditu bere lanegunaren emaitzak. Lau tona magaleko gehi bat azken hegalekoa, dirutan zenbat diren kontuak ateratzeko. Esponsorrik (babeslerik) ez dute izaten hondakin-misioek, argazki lotsa-emangarririk ere ez, ahal dela. 

Baina Himalaian bizi den gizonak ere kontatzen du ez pultsometrorik bihotza ohitzeko, ez eta ariketa aerobikoari buruzko jakinduria teorikorik, gutxiago elikaduran-masterra.  

Baina kontatzen badaki, 21 aldiz igo da Everest gailurrera. Beste inor ez da hainbestetan igo. Bere balentria, ordea, beti izan da besteentzakoa, besteak gero gozatzeko joan bera 21 aldiz. Eta ez dugu bere argazkirik inoiz ikusi. Zabor-zamalaria inork ez du ikusi nahi, eta bera pozik: lanik ez luke espediziorik gabe.

detalle2

Document library

B1
06-21-2011

x61pRelaContWAR

16497017
00:02:38

x61pViewCountWAR

6554

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR