Docutec
Nerabezaroa
Adituak nerabezaroan izaten diren aldaketak azaltzen ditu. Gainera adin gatazkatsu horretan nola jokatu behar duten gurasoek adierazten du.
Irudia: Dim Hou, PixabayMaria Jesus Uranga terapeuta. …tierra 11tik 14ra ematen dela, gero erdikoa izaten da 14-16 eta gero beranduegia, edo berandukoa izaten da 16-18tik. Hor, hor izaten da. Eta bueno, hor baita ere, denbora horretan esango genuke plasmatu, kristalizatu egiten dela orain artekoa. Esan nahi dut, 12-13 urteko neska-mutilak hasten direnean, aipatu dituguna [duguna], soinua egiten, ba ni ez naizela larritzen. Berriro esango dut, orain arte esan ditudan bezala, ezta? Hori izango litzateke kronifikatua edo kronifikatzen joan den zerbaiten ondorio bezala. Eta bestela, soinua? Bueno, bai, egin behar dute gainera.
Arantxa Iturbe esataria. Tokatzen zaie egitea.
Maria Jesus Uranga. Tokatzen zaie egitea. Hori da.
Arantxa Iturbe. Kezka nork sortzen dizu? Soinurik egiten ez duenak?
Maria Jesus Uranga. Hain zuzen, Arantxa.
Arantxa Iturbe. Bai?
Maria Jesus Uranga. Hain zuzen.
Arantxa Iturbe. Igualeko…
Maria Jesus Uranga. Gurasoek…
Arantxa Iturbe. Hori bera…
Maria Jesus Uranga. Horixe bera esaten didate: “Baina primeran gaude. Bueno, etorri behar badu, etorriko da. Ni ez naiz saiatuko hori sortzen.” Eta abar. Eta abar, ez? Niri, hain zuzen, isilean pasatzen diren horiek, horiek. Sufrimendua dagoelako. Nik uste dut sufritzeko denbora dela, hain zuzen; Lurdesek esan duen bezala, ezta?, hainbeste gauza, eta hainbeste gauza horiek sortzen dituenak [dituztenak], e!
Eta bueno, esango genuke neskak. Azkarrago sortzen direla mutilak baino. Esan dezaket…
Arantxa Iturbe. Hori gaur egun…
Maria Jesus Uranga. Orokorrean, e! Urte eta erdi, bi urte beranduago sortzen dela mutila. Neska…
Arantxa Iturbe. Beraz, atera ere bai…
Maria Jesus Uranga. A, bai.
Arantxa Iturbe. Bai.
Maria Jesus Uranga. Bai. Pentsatzen dugu baietz. Gauzak nahiko joango balira, ezta? Eta nahiko, ez du esan nahi isil-isilean, e! Esan nahi dut, nahiko, bueno, zarata, batzuetan, bai. Istilua, bestetan ere, baina beste gauza batzuk ere; gorabehera handiak dituen denbora da. Orduan, nik esango nuke neskak lehenago hasten direla, arduratsuagoak dira. Bueno, kontuz, arduratsuagoak dira, hain zuzen heldu behar, beharra dutelako, bere reglak (hilekoak) azaltzen dira: eta hor da benetako ardura. Nolabait hor esnatzen da. Eta zenbatek eta zenbatek esaten dute, zenbat neskek esaten dute: “Nik ez dut nahi datorren hilabetean berriro.” Hor benetako ardura dagoelako, heldu beharra diotelako… Eta bueno, nahiz eta gorputzez… Hori esan behar da nesketan, eta mutilengan ere, nahiz eta gorputzez emakume bat izan, emozionalki izan liteke umetxo bat. Baina, bueno! Ardura hartzeak suposatzen dio neskari oraindik mutilari suposatzen ez diona. Denbora luze batean oraindik.
Arantxa Iturbe. Mutilak oraindik futbolean jokatzen jarraitzen du.
Maria Jesus Uranga. Bai. Eta dena bere, bere potentzia azaldu behar dute. Eta bueno! Defentsa bat da, eta behar bat ere ahal izateko. Hor sortzen diren zenbait, barru-munduko zenbait gauzetan, ezta? Orduan, zerbaiti heldu behar diote.
Arantxa Iturbe. Hori eskolan eta asko antzemango da, ezta?
Maria Jesus Uranga. Izugarri.
Arantxa Iturbe. Alde hori.
Maria Jesus Uranga. Izugarri. Baina batez ere eskoletan, bueno, nik suerte hori izan dut, ezta?, zenbat, zenbat neska-mutilekin aritu naizen, ez? Eta bueno, nik banuen… Beste alde on bat nuen, eta zen hain zuzen, lan, alde hau egiten nuela, emozionala den alde horretan egiten nuela. Eta askotan esaten da, ba mutilek, nerabeak, ez dute laguntzea nahi izaten. Bueno, ez. Baina bai nahi dutela zu hor zaudela, zuk ulertzen duzula, enpatia hori hor dagoela… Ze(ren) enpatia zer da azken finean? Ba niri zer gertatzen zaidan beste horren oinazearekin, ez? Eta hori ulertzea. Ez du esan nahi, horrek ez dio, ez… Nolabait, ez ditugula hor mugak jarri behar, eta abar, eta abar, baina konpresio hori, hor egote hori, eta…
Arantxa Iturbe. Beste gauza bat da eskatu zain egotea. Normalean eskatu, ez dute eskatuko laguntza.
Maria Jesus Uranga. Ez dute. baina nik esango…
Arantxa Iturbe. Batzuetan ukatu ere bai.
Maria Jesus Uranga. Bai.
Arantxa Iturbe. Nerabearen erretratoa eginez behintzat, askotan: “Ez lagundu! Ez dut zure beharrik!”
Maria Jesus Uranga. Bai. Baina hori ez da entzun behar, ze(ren) azken finean… Sexualitateari buruz, esate baterako, hain zaila den guraso gehienetan horretaz hitz egitea. Prestatu da emakume hori, aita gutxitan izaten da. Baina emakume hori… Galdetu du nola egin, hor sartu nahi du. Eta semeak esaten dio, hainbeste prestatu ondoren, esaten dio: “Hori badakit, ama! Bueno! Bueno! Bueno, e! Aspaldian nekien hori!” Hala ere, esan. Hala ere, egon: presentzia, presentzia… Mutilak, neskak, behar dute… Nahiz eta etortzen direnean kasurik ez egin. Baina ama han dago. Edo aita han dago.
Eta badakigu orain oso zaila dugula lanean ari garenok etxetik kanpo ere. Baina badakigu noiz egon. Ametitzen ez dutena da galderak eta galderak eta galderak. Eta egia da, batzuetan ez dakigu nola egin. Nik ere, bueno, hanka-sartze izugarriak egin nituen garai batean. Orain, seguru aski, ez genuke egingo berdin: ez dakit balioko lukeen oraingoekin. Baina bueno. Saiatzea, hor egotea, entzutea galdetu gabe, jabetzea zerbait gertatzen ari dela… Eman dezagun, ba erraz ikusten dugu galdetu gabe. Nola datorren gure neska, edo mutil, mutil horren gorputza… Egun horretan jarri oilasko errea, gustatzen zaiona. Ez dakit.
Horrek ez du kentzen muga jarri behar denik. Ze(ren) nik pentsatzen dut heziketak berez darama erreprimitzea…
Arantxa Iturbe. Ez da erraza mugak jartzea adin horretan, juxtu muga guztiak hausteko daudenean.
Maria Jesus Uranga. Hain zuzen, mugaren kontra joango delako. Baina mugak, beti jarri behar dugu, puskatzeko. Berak ez du jakingo.
Gogoratzen dut mutil batek nola esaten zidan garai batean. Nahiko gaizki zebilen baina, eta gurasoen kontra, eta gainera, ez da izango denbora horretan asmatzeko denbora bat, baina nik esango nuke: egon hor. Egon. Ez da toalla bota behar (etsi behar). Hor egon behar da. Berriro saiatuko gara. Ez badu balio oraingoak bilatuko dugu beste modu batera. Eta eutsi! Eta eutsi! Urtebete gehiago pasako da eta hor egongo da gure mutila, hobetuz, hobetuz… 16 urte hartuko ditu, eta hortik behera ja(da) errazago izango da.
Arantxa Iturbe. Hala ere, Maria Jesus, hori ikertua egongo da. Zergatik egoten dira beti denaren kontra?
Maria Jesus Uranga. Bueno, aipatuko dizut bakar-bakarra. Zuk oso ondo ezagutzen duzun liburu batena: bihotzak gauza bat agintzen didanean eta buruak beste bat, hor azaltzen dira hormonak, pentsatzen eta sentitzen ez dudan zerbait inposatzera. Beraz, esango genuke nerabezaroan hormonek asko agintzen dute, izugarri agintzen dute.
Arantxa Iturbe. Nerabezaroan, ere.
Maria Jesus Uranga. Ere. Nik uste dut beti…
Arantxa Iturbe. Guk daukagu harria guk.
Maria Jesus Uranga. Nik uste dut, hori behintzat eduki behar dugula oso kontutan. Trantsizio-denbora honetan aldaketa handiak bizitzen ditu, eta arrazoiak garbiak dira, biologikoak: hor daude. Hori ezin du alde batera utzi. Gorputzean zer gauza gertatzen diren… Erabat haserre dago bere gorputzarekin. Eta sinistu behar dugu zer garrantzia duen nerabezaroan gorputzak. Eta haiek… Ni gogoratzen naiz nerabeekin ari nintzenean. Beti arbelean jartzen nuen azkeneko krema aurpegirako; grano horietarako… Eta esaten zidan: “Mariaje, beti zaude gauza berarekin!” Baina nik banekien nork irakurtzen zuen. Eta ahal zuten, ahal zuenean nork idazten zuen. Orduan, nolabaiteko… Badakigu esango digula horrek ez duela ezertarako balio. “Zer uste duzu, non gauden…” Zuk, bota! Zuk, jarri, azaldu, jarri mahai gainean, eta abar, eta abar, galderarik gabe, galderarik gabe. Beraz, hor biologikoa den hori oso kontutan eduki behar dugu. Eta bueno, azaltzen direnean… Nola esango nuke: paranoia bat duenean. Nerabezaroan neska-mutilek paranoia dute: denek begiratzen didate [naute], eta gainera, denek asmatzen diote, eta, gainera, denek dakite zer pentsatzen ari den. Orduan, hori hor dago. Eta gero gu gainera, detektibe moduan, atzetik baldin bagaude, pues noski, horrekin ere puskatu nahiko dute…
Arantxa Iturbe. Maria Jesus, zuk detektibe moduan esan duzu, baina normala ere bada gurasoak kezkatuta eta, eta galdetu nahi izatea, jakinminez, borondate onez, ona egin nahian…
Maria Jesus Uranga. Eta kuriositatez. (barreak)
Maria Jesus Uranga. Gogoratzen zara, Arantxa, egun batzuetan nola aipatzen zenuen? Partxe haiek, ea drogatzen diren edo ez…
Arantxa Iturbe. Bai.
Maria Jesus Uranga. Eta niri pena ematen dit. Zer nahi duzu? Ez ditugu… Aber… Ez dakit nola esan. Espero dut ez duela jende askok kuriositate gaiztoa…
Arantxa Iturbe. Ez da kuriositate gaiztoa, kuriositate sanoa da beti ere. Ala?
Maria Jesus Uranga. Hori diogu.
Arantxa Iturbe. Ez da.
Maria Jesus Uranga. Baina, baina batzuetan egon behar horretan, zeinekin dabilen, zertan dabilen, zer, zer hartu duen… Hori da gure egonezina. Eta noski, gero, askotan eta askotan pues ez dugu asmatzen. Dena dela, nik esango nuke hobe dela egotea eta galdetzea, ezer (ez) baino. Lehen aipatzen hasi naizena. Mutil hark hala esaten zidan. Oso haserre zegoen gurasoekin, nolabaiteko mugak jartzen zizkiotelako. Eta bueno, bera zegoen bueno, bueno!, lehertzearren zegoen alde guztietatik… Eta momentu batean esan zidan, ez dakit norengatik: “Neska horren gurasoek dena egiten uzten diote, ez diote ezertarako muga jartzen, muga jartzen”. Eta esan zidan: “Seguru gilipollas (babalore) bat aterako dela.” (barreak)
Maria Jesus Uranga. Orduan, nik esango nien gurasoei: Eutsi! Eutsi! Hor izango dugu gero… Bueno, psikologikoki ere sekulako nortasun-krisialdia dago. Eta noski, guk ez dakigu zer bizitzen ari den. Nik orduan, esango nuke: errespetua eta muga, errespetua eta presentzia, errespetua eta entzun, errespetua eta itxoin. Nolabait, baina mugak beti jarri behar dira. 3retan esaten badiezu neska, mutilari, etorri behar duela etorriko da 3rak eta 10etan [10ean], baina ez diozu esan: “Konfiantza dut, eta zu etor zaitez nahi duzuenan?” Ez baita sentitzen helduta, ez baita sentitzen kontenituta (harrapatua)… Orduan psikologikoki badago, eta gero, sozialki. Erlazioetan, kanpoko erlazioetan…
Arantxa Iturbe. Beraz, mugena praktikara eramanez. Etortzeko ordua, adibidez…
Maria Jesus Uranga. Beti jarri behar da.
Arantxa Iturbe. Oso gai kritikoa izaten da etxe gehienetan.
Maria Jesus Uranga. Beti jarri behar da.
Arantxa Iturbe. Beti jarri behar da.
Maria Jesus Uranga. Baina hor baita ere, nola esango nuke? Hor izaten dira halako ama eta semearen arteko aliantzak, edo aita eta semearen arteko aliantzak. Nik uste dut hor, inoiz baino gehiago, oso bateratuta joan behar dugula. Esate baterako, agian amarengandik sortuko da 3retan etortzea, baina hori nahiz eta bikoteari [bikotekideari] ondo iruditu, bien arteko zerbait izan behar da. Eta orain arte ez badugu egin, ez badugu egin beti gaude garaiz. Nik esango nuke neska eta mutilentzat oso inportantea dela: “Aitak eta biok pentsatu dugu, amak eta biok pentsatzen dugu…” Nolabait hor helduleku bat, fuertea edukitzea. Istilua izango dugu, kontra… Eta gainera puskatu behar dituelako muga horiek. Beti jarri. Beti jarri, erreferentzia bat delako. Bestela, berak ez daki zer den ondo, zer den gaizki…
Arantxa Iturbe. Muga orduarekin, adibidez.
Maria Jesus Uranga. Bai.
Arantxa Iturbe. Muga-itxurarekin; nerabezaroan nik gogoan daukat inoiz ez zidatela uzten, edo hori geratu zait behintzat buruan, ilea nik nahi nuen bezala eramaten, edota modan zeuden galtzak eramaten oso eskandalosoak zirelako eta nahiago zutelako… Itxurarena, hor mugak jarri behar dira?
Maria Jesus Uranga. Nik uste dut itxurarena errespetatu egin behar dela, nahiz eta guri ez gustatu. Beltzez… Orain pixka bat desagertu da. Baina beltzez joaten zirenean, nik badakit horrek min egiten duela…
Arantxa Iturbe. Edo mutilak belarritakoak jartzen hasi zirenean…
Maria Jesus Uranga. Berdin da. Bai. Eta bueno, oso, oso gauza polita ukitzen duzu zeren mutilak belarritakoak, eta aitak ere. Zer esan nahi du horrek? Eta aita harro-harro, esanez, “semea bezala.” Baina, bueno! Nik entzun diot semeari: “Nire aitak zer uste du?” Ez? Orduan, badaude ez?, zenbait gauza guretzako zailak izango direnak guraso bezala. Baina hori zenbat eta lehenago aritu, horretan sartu, orduan eta hobeto, azkarrago atera, aterako delako. Baina hor, ba klaro, gure krisialdi bat, eta hitz egingo dugu hemendik bi asteetara edo: gurasoen krisialdia, zer krisialdi mota izaten den. Eta orduan, gure egonezinak nola aguantatzen ditugun nerabezaro garai horretan, gure krisialdi bat delako. Eta orduan hori ametitu egin behar da. Nik beti-beti gauza bera esango dut. Eta da. Etxean bertan ere, nonbait izan behar du bere lekua. Bere gela eduki beharko du nahi duen bezala. Ama, barkatu! Amak entzuten ari zarete agian. Ba hor, hori da bere espazioa. Orain, sala komuna da, denena da. Komuna, bainua, denena da. Horiek errespetatu behar dira. Pasilloa denena da. Orain, utz diezaiogun leku bat berak antolatzeko nahi duen bezala. Ama askok ez dute ametitzen hankaz gora, ohean gainean egotea…
Arantxa Iturbe. Bai. Antolatu esan baituzu, eta zenbait neraberen gelak juxtu antolatu gabekoak ematen dute. Hor sortzen da egonezina, ezta?
Maria Jesus Uranga. Bai. Bai. Eman dezagun…
Arantxa Iturbe. Zer da?: Beraien antolamendu partikularra?
Maria Jesus Uranga. Noski! Eta ez dakit nola esan duzun, a, hori… Baina pentsatzen dut…
Arantxa Iturbe. Bromatan.
Maria Jesus Uranga. Hori bai errespetatu, errespetatu beharko genukeela. Ze(ren) denek [denok] balore berdina ematen badiegu denei [badiogu denari], galduta dago. Zeren garai bateko baloreak oraingoak ez dira. Orain esango nuke salbatu beharko duguna, izango litzateke hain zuzen erlazioa. Eman dezagun, ba haur batek, barkatu, neska, mutil batek, –adin horretan ezin dugu haurra esan– nahiz eta gazteena izan, etxeko gazteena izan… Eman dezagun ba hori, aipatu duguna biologikoki eta psikologikoki eta sozialki halako mugimendua, barru-mugimendua du, ba orain hasiko direla holako notak ez izaten, orain arte bezalakoak. Beherakada izaten da, eta beherakada hori nola ulertu. Eta errepikatzeak ekartzen dizkigu, guraso bezala… Ba zer gertatuko den, alferra izango den… Gureak dira guzti horiek. Eta neska-mutilak momentu horretan… Hori errespetatzea… “Bueno! Aurten ezin izan duzu. Lasai. Hurrengoan aterako dugu.” Zer laguntza…
