Docutec
Harremanetarako gaitasuna artea da
Gizartean erraz mugitzeko kontuan hartu beharreko hainbat jarrera aztertzen dituzte. Aholkuak ere ematen dituzte; - Besteari entzutea. Esaten ari zaizkidana ulertzeko gaitasuna lantzea.
Abiapuntu gisa, esan dezagun gure buru-osasunak eta oreka
pertsonalak zerikusi handia duela pertsonen arteko harremanak bizi izateko
dugun moduarekin. Elkarbizitza eta besteekiko harremanean sentitzen
duguna, atsegina edo amesgaiztoa izan liteke. Geure baitan izango da hori
hein handi batean. Besteekin bizi izatea ikas daitekeen artea da,
besteentzat atsegin izateko ez ezik, gizarteko integrazioa ongizate
emozionalerako funtsezko faktorea delako ere. Harremanetarako trebeziak
gizabanakoaren sentimendu, jarrera, desio eta eskubide jakin batzuk
adierazten dituzten jokaera eta keinuak dira, beti besteekiko arazoak era
egoki batean konponduz.
Trebezia horiek landu eta menperatzen baditugu,
hobeto biziko gara familian, lagun artean eta maitasun harremanetan. Eta
lagungarri izango zaizkigu lanpostua aurkitzeko, lanean nagusi eta
lankideekin erlazionatzeko eta gure jarrera eta planteamenduak
defendatzeko ere. Hona hemen harremanetarako trebezien zerrenda eta
deskripzioa:
Has gaitezen aurpegiko espresiotik. Aurpegiak oinarrizko sei emozioak adierazten ditu: beldurra, amorrua, mesprezua, poza, tristura eta ustekabea. Eta aurpegiko hiru gunek adierazten dituzte emozio horiek: bekokiak, bekain eta begiek eta aurpegiaren beheko aldeak.
Ahotsak uste baino gehiago laguntzen dio hitzariBegirada. Begietara edo aurpegiaren goiko aldera begiratzeak lagundu egiten du kontaktua ezartzen eta begirada motaren arabera, emozio bat edo bestea adierazten da: solaskideari begiratzen dioten pertsonak hurbilagoak izaten dira; baina ez begirik kendu gabe eta era menperatzailean begiratzen bada. Gutxi begiratzeak herabetasuna adieraz dezake. Begiradak lagundu egiten dio elkarrizketari: entzuten gaudenean begiratu egiten badugu, animatu egingo dugu solaskidea komunikatzera. Aitzitik, hitz egiten ari garenean begietara begiratzeak sinesgarriago egiten du gure diskurtsoa.
Irribarreak hurbiltasuna adierazten du ia beti, tentsioak leundu eta komunikazioa errazago bihurtzen du. Baina irribarre egiten duenaren keinuak ironia edo eszeptizismoa adierazten badu, gutxiespena, axolagabekeria edo sinesgaiztasuna adieraz lezake.
Gorputzaren jarrera. Gorputzaren keinuek pertsona barrutik nola sentitzen den adierazten dute, jartzeko eta ibiltzeko eraren eta abarren arabera. Eszeptizismoa adieraz daiteke (sorbaldak jasota), agresibitatea (eskumuturrak estututa), axolagabetasuna (norbait hitz egiten ari zaigunean ia etzanda esertzen bagara). Hitz egiten ari diren pertsonen arteko distantzia fisikoak ere euren arteko hurbiltasun emozionala adierazten du. Bi gorputz elkarrengandik hurbil egoteak hurbiltasun afektiboa adierazten du. Bizkarra eman edo beste aldera begiratzea gaitzespen edo disgustuaren adierazgarri da. Gorputz uzkurtuak gainbehera adierazten du eta zabalduak alderantzizkoa.
Keinuak. Eskuekin eta buruarekin egiten diren keinuek lagundu eta indartu egiten dute hitzez edo isiltasunaren bidez komunikatzen dena.
Hitz berberen bidez, intonazio desberdina erabiliz gero
muturreko sentimenduak adieraz daitezke: ironia, gorrotoa, asaldura,
ustekabea edo interesik eza. Hitz egiterakoan tonu hila erabiltzea lur
jota dagoenaren edo depresioaren seinale izaten da. Denbora guztian tonu
bera duen elkarrizketa monotono eta aspergarri gertatzen da eta interes
gutxi pizten du. Elkarrizketan zehar ahotsaren modulazioak erabiltzen
dituen pertsonak hobeto lortzen du mezua helaraztea eta hobeto
komunikatzen du. Tonua, gehienetan oso gutxi zaintzen dugun arren, gure
hitzen edukia bezain garrantzitsua izaten da askotan.
Ahotsaren
bolumen altuak segurtasuna eta egoera menperatzea adierazten du, baina
ahotsa gehiegi altxatzen denean kontrako jarrera eragin dezake eta
agresibitatea erakutsi. Bolumen apalak, berriz, ahulezia edo norbere
buruarengan konfiantzarik eza adierazten du, baita konfidentzialtasuna eta
hurbiltasuna ere.
Hitz jarioa eta erritmoa. Errepikapenak, esamoldeak
edo hitz eta esaldi betegarriak edo duda-muda adierazten dutenak
erabiltzeak segurtasunik eza, monotonia eta nahasmena eragin diezaiokete
entzuten dagoenari. Harremanetako jokaeraren elementu horiek guztiak
gizarterako tresnak dira eta, ongi erabilita, harremanetan eraginkorrago
izaten laguntzen digute. Gizarte-trebeziak jokaera ikasiak izaten dira
eta, horrenbestez, hobetu egin ditzakegu. Erraztu egiten dute beste
pertsona batzuekiko harremana eta geu izaten laguntzen digute, geure
eskubide eta berezitasunak aldarrikatzen lagundu, beste inorenak ukatu
gabe. Komunikazioa eta beste pertsonekin ditugun arazoak konpontzen
laguntzen digute eta horixe da onena. Besteekin bizi izaten jakitearen
gakoa motz geratu edo mugak ez gainditzea da. Bi muturren arteko oreka da,
asertibitate gisa ezagutzen dena: norbera izan eta sinesgarri gertatu,
baina beste inorentzat eragozpen izan gabe, edo ez behar baino gehiago,
behintzat. Konbentzitzen dakien pertsona, komunikazioan eraginkorra eta
solaskideentzat atsegina dena, asertibotzat jo daiteke. Ikus dezagun zer
den motz geratzea edo pasatzea.
Motz geratzea. Jarrera pasiboak.
Sentitzen dena eta nork bere iritzia askatasunez adierazi ezina. Etengabe
barkamena eskatzea. Nork bere beharrenganako errespeturik eza da. Pertsona
pasiboa gatazkak saihesten saiatzen da, kosta ahala kosta. Horrela
jokatzen duenak ez du ezer egiten bere arazoak uler daitezen eta azkenean
bazterturik eta erreta sentitzen da, pilaturiko frustrazioen eraginez.
Ingurukoentzat ere ez da erraza izaten pertsona pasiboak zer nahi duen
asmatzea eta azkenean pertsona gogaikarritzat hartzen dute.
Neurriak
gainditzea. Jokaera oldarkor eta desegokiak erabiltzen dira eta norbere
eskubideak defendatzearren besterenak zapaldu. Jokaera oldarkor horien
barruan izan daiteke bestea kontuan ez hartzea, irainak, mehatxuak eta
zapalkuntza edo baita eraso fisikoak ere. Ironia eta mesprezuzko sarkasmoa
ere ez dira falta izaten. Menperatzeko joera izaten da, besteari bere
burua defendatzeko eta berdintasunez erantzuteko gaitasuna ukatzekoa.
Ondorioak negatiboak izaten dira beti epe luzera, baita
erasotzailearentzat ere, menpekoak lortu arren lagunik gabe geratuko baita
azkenean.
Jokaera asertiboa izaten da gizarterako eraginkorrena,
sentimendu, desio eta eskubideak argi eta garbi adieraztea esan nahi
baitu, baina inori eraso egin barik. Norbere buruarenganako eta
besteenganako errespetua adierazten du. Baina argitu dezagun asertiboa
izateak ez duela esan nahi beste inorekin gatazkarik ez izatea, arazoak
sortzen direnean gestionatzen jakitea baizik.
Norbere burua behar adina baloratu. Nork bere buruaz uste ona eduki, geure balore eta ezaugarriak ezagutu eta indartuz.
Alferrik edo huskeriengatik ez haserretu. Haserre gaudenean gaizki sentitzen gara eta, gainera, ahultasun irudia ematen dugu. Lasaitasuna berreskuratu, arazoa testuinguruan kokatu, baretu eta lasai-lasai norbere iritzia ematea da biderik zuzenena.
Mehatxuak saihestu. Jaramon egin eta balora gaitzaten, eraginkorragoa izaten da gure iritzi, jarrera edo eskubideak defendatzeko emango ditugun urratsez gogoeta egitea eta gero argudioak zuzen ematea; zuzen baina tinko, egoerak hala eskatzen badu.
Ez dezagun protokolo hutsez barkamenik eskatu; hobe da beharrezko denean bakarrik eskatzea.
Ez diezaiegun besteei sekula entzungor egin. Saia gaitezen besteagatik eta esaten duenagatik interesa azalduz entzuten. Ez dezagun inor zapaldu, arrazoi dugula uste izan arren. Eta utz diezaiogun besteari beti irteera duina, elkarrizketari aterik itxi gabe. Izan gaitezen, azken batean, asertiboak. Inork ez du etsairik behar eta guztiok atsegin dugu estimatzen eta errespetatzen gaituen jendea inguruan izatea, unea iristean defendatu eta laguntzeko prest izango dena.
Onar ditzagun erruak eta hutsegiteak. Estimatuago eta maiteago izango gaituzte.
|
Oreka pertsonala lortzeko trebeziak |
|
Oinarrizko trebeziak:
Trebezia landuagoak:
Sentimenduekin lotutako trebeziak:
Agresibitatea baino, aukeran, hobe da:
|
