detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskarak

Mahi inguru luze bateko atala. Gai orokorra: Kaleko hizkeran hankamotz. Pasarte honi dagokion gai: euskara batua eta hizkera kolokialen transminioari buruzko diagnosia.

(Pasarte Aukeratuak)

Hogeita hamahiru urte joan dira euskara batu zenetik, D ereduan hazi da hainbat haur, jende asko euskaldundu da, baina badirudi gero kalean, maila kolokialean hitz egiterakoan arazoak daudela.

ASIER LARRINAGA:
Hutsune bat dago: hiztunak daukan hutsunea. Ikastoletan ikasten ari direnek badakite euskara maila batzuetan erabiltzen, hori irakatsi dietelako, baina gero beste maila batzuetan ez dakite erabiltzen, ez dietelako irakasten eta etxekoak-eta ez direlako euskaldunak. Beste esparru batzuetarako behar den hizkuntza inork ez die irakasten, beraz, hutsunea hor dago, inork ez diela transmititzen.

KOLDO ZUAZO:
Obsesio batzuk izan ditugu. Obsesio bat izan da euskara batua bera egitea; garbi dago hori hil ala bizikoa zela eta horri esker bizi dela euskara. Beste obsesio bat euskaldun berrien kopurua zabaltzea izan da eta euskaldun berri horiek euskalduntzeko hizkuntza oso oinarrizko bat behar zen. Helburu bi horien artean ibili gara jo eta ke. Beste batzuetan euskalkiak ere arduratu izan gaitu, ikusi izan dugulako euskara batua sartu ahala euskalkia galtzen ari zela, baina gero hortik aurrera ez gara konturatu hizkuntza gauza zabala dela, estandarraz gainera, euskalkiaz gainera, badirela beste hizkera batzuk. Esate baterako, orain hasi gara gazte hizkeraz jarduten baina hori ere ez da bakarra, gero lanbideetako hizkerak, argotak, haur hizkera daude. Azken batean, gure obsesio nagusi horiek hizkuntza gauza oso zabala dela ezkutatu dute eta, gainera, zabaltasun horri esker egoten garela eroso. Hemen eskolako hizkera hori daukagu eta batzuek euskalkia. Eta hortik aurrera ez dugu landu eta zegoena ihartu zaigu. Eta orain, sarritan, eroso egon ahal izateko, erdarara jo behar dugula konturatzen gara.

KIKE AMONARRIZ:
Euskara batua sortu bitartean, nahiz eta euskararen egoera linguistikoa zailagoa izan, euskara mantentzen zen lekuetan, euskararen dentsitatea handiagoa zen, eta gainera euskara mota bakarra zen. Alegia, euskalkia zen entzuten zena, transmititzen zena eta horrek bazuen abantaila bat: transmisioa segurtatzen zen eta transmisioan ez zegoen halako interferentziarik. Une honetan, zabaltzearekin batera, jasotzen den euskararen dentsitatea txikiagoa da zonalde hiritartuetan, familia erdaldunetan Haurrak eskolan eta komunikabideetatik jasotzen du euskara, baina erdararen presentzia oro har euskaldunongan izugarri handitu da. Gaur egun, haur eta gazte euskaldun gehienak jatorriz erdaldunak dira. Haurrak erdararekin batera jasotzen du eta gainera euskara mota oso ezberdinak jaso ditzake: irakasleena, telebistakoa, herriko euskara baldin badago... Eta horrek sortzen dituen eragin linguistikoen aniztasuna askoz handiagoa da eta neurri batean horrek ere nahasteak sor ditzake. Hibridazio fenomeno orokortu bat dagoela uste dut; hedaduraz irabazi duguna, trinkotasunean galdu dugu.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

C1
04-20-2002

x61pRelaContWAR

16423148

x61pViewCountWAR

2224

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR