Docutec
Etorkizuneko lanbideak
Hogei urte barru, langileen laurdena egun ez dauden lanbideetan arituko omen dira.
Hogei urte barru, langileen laurdena egun ez dauden lanbideetan ariko da, zenbait ikerketak adierazi dutenez. Are gehiago, mende honen erdialderako, egungo 5.000 lanbideetatik erdia inguru galdu egingo da. Etorkizun hurbilari dagokionez, 2005erako, industrializatutako herrietako biztanleen %80ak zerbitzuen industrian eta zibernetikan lan egingo du. Aldaketa handia.
Adituen iritziz, ondorengo behargintzetako batzuk 15 edo 20 urte barru gal litezke: telefonia operadoreak, argiketariak, banketxeetako langileak, tren gidariak, trafikozainak, konputagailuen programazioan adituak eta idazkariak. Ez da haien beharrik izango, ordenagailuek beteko baitute beraien lekua. Haien ordez, egun ezagutzen ez ditugun lanbideak sortuko dira: biogenetikan aditua, masajista-fisioterapeuta, hiri hondakin solidoen birziklapenean aditua, ingeniari metatronikoa —elektronika, mekanika, eta hidraulikaren arteko nahasketa—, eta abar.
Hala ere, etorkizunaren igarleen aburuz, hainbat lanbide zahar indartu egingo dira etorkizunean. Hala nola, sendagileak, erizainak, sukaldariak eta, bereziki, hezitzaileak. Rocio Sofer igarleak dioenez, robotek lan gehiago egin ahala, aisialdi gehiago izango dugu industrializatutako herrietan eta, Grezia klasikoan gertatu bezala, filosofiak eta espiritualtasunak gora egingo dute. Egia ote?
