detalle dokuteka-generico-fitxa

Mojak footing egiten

Ez da pelikula bateko irudi bat; ez, ez. Mojak, lekaimeak, lasterka, footing egiten. Bergarara etorri berri diren hemeretzi moja gazte korrika egiten ikusi dituzte Bergarako kaleetan. Bertako jendea harrituta dago moja horien ohiturarekin. Gai horri buruzko erreportajea egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Mojak korrika Bergaran

ESATARIA. Mojak, lekaimeak, korrika, footing egiten. Ez da pelikula bateko irudi bat; ez, ez. Bergarara etorri berri diren hemeretzi moja gazte korrika egiten ikusi ditugu Bergarako kaleetan. Gorputza eta burua orekan izateko korrika egitea garrantzizkoa dela uste dute eta abiatu eta guzti footing egitera ateratzen dira kalera moja hauek. Bergaran jendea harrituta dago moja hauen ohiturarekin, Maria, kontaiguzu nola bizi diren Bergarako moja berri hauek.

MARIA. Bai, ba San Juan eta Santo Domingoren hemeretzi ahizpa dira, eta ez dira ez klausurakoak, e! Bergaran Trinitate monasterioan daude bizi izaten; orain dela gutxira arte klarisak bizi ziren bertan, Manu, baina bakarrik ba zahartu eta joan egin ziren, eta orain ordena berria joan da Bergarara. Oso gazteak dira, hogei-hogeita bost urte artekoak: Italia, Frantzia, Austria, Finlandia, Kroazia, Errumania, eta Ingalaterratik ere etorri dira Bergarara. Herrialde desberdinetatik. Frantsesez hitz egiten dute euren artean komunitatean. Eta kontua da goizeko lau eta erdietan jaikitzen direla. Errezu eta meza artean egiten dituzte lehen orduak, eta ondoren ikastera joaten dira. Arratsaldean, berriz, eskulanak eta bestelako lanak. Eta beste kontu bat: karitatetik bizi dira. Eskean ibiltzen direla.

E. Jendeak ematen dien horretatik bizi dira. Beno. Atzo bertan aurkezpen-meza egin zuten parrokian, herrian ezagutzera emateko ofizialki. Eta bertan meza gidatzen izan zen Jose, Jose Ignazio Munilla, Donostiako gotzaina; hain juxtu, ez gai honengatik, baina biharko geratuta gaude gu Jose Ignazio Munilarrekin, hainbat gauzari buruz hitz egiteko. Beno, bergararrei beraiei ze inpresio egiten ote die moja hauen ohitura eta bizimoduak? Gurekin da Eneko Azkarate, bergararra, Goiena aldizkarian egiten du lan Enekok. Eneko, egun on.

ENEKO AZKARATE. Egun on.

E. Bergara asaldatu omen dute moja berri hauek, ezta?

E. A. Ba, bai, Bergaran imajinatu zeitekean (zitekeen) moduan, ba ez dago beste komentariorik, kafe-orduetan, kalean, tabernetan, denak etorri diren moja berri honeen (hauen) inguruan berbetan.

E. Eta mojak korrika gainera, ezta? Habitoa jantzita footing egiten.

E. A. Bai. Hainbat ohitura arraro samar badauzkate, baina arraroena edo bereziena, horixe ez? habitoa ipini, hori bai, zapatila ganorazko batzuk jarri, eta moja gazteak kalean gora eta kalean behera, atxintxika, footing egiten.

E. Um!

M. Eta hori egunero?

E. A. Egunero, beno, bai. Den-denak ez, baina hemeretzi dira, baina bai, tarteka, batzuk edo besteak egunero ibiltzen dira, eta egunero ikusi zeinke (zenezake) kalean, zera, atxintxika egiten.

E. Bai, zuek aste honetako Goiena aldizkarian argitaratu duzue argazkia, ezta? Ikusi ditugu mojak.

E. A. Bai. Halaxe da, eta horrek be (ere) jakin-mina handia sortu dau (du), Bergaran gauza hauek modu batera edo bestera gauza honeek (hauek) bolo-bolo zabaltzen direlako, ez? Mojak kalean atxintxika ikusteko kontu honeek (hauek)… Baina, eta modu batera edo bestera Bergaran jendeak bazekien, baina bailarako beste herri batzuetan eta harridura sortu dau (du), juxtu, azalean atera dugulako argazki hori, mojak atxintxika egiten, eta bai, halako beste herrietan be (ere) komentatzeko gai izan da.

M. Manu ere gozatzen ari da oraintxe…

E. Hemen daukat zuen Goiena aldizkaria eskuartean, eta hementxe ageri dira mojak korrika, habitoa jantzita, baina zuk esan duzun bezala ganorazko zapatilak dituzte,

E. A. Hori da.

E. Eta titularrak dio: “gazte-gazte eta arin-arin etorri dira. Bergarako Trinitate monasterioak bizilagun berriak hartu ditu San Juan eta Santo Domingoren hemeretzi ahizpa, Europarrak gehienak”.

E. A. Hori da. Eta gainera, lehen Mariak esan dau (du) sarreran, ez? ba bostehun, datorren urtean bostehun urte betetzen ziren moja klaratarrak hona, Bergarara, Goenkaleko Trinitateko komentu horretara etorri zirela, baina bost geratzen ziren bakarrik, laurogei-laurogeita hamar urtekoak, ja zahar, eta bertatik joan, eta ondoko beste komentu batzuetara eroan dituzte, esate baterako, Bidaurretara eta.

E. Bai.

E. A. Eta gainera ez zen oso ohikoa, ze honeek (hauek) klausurako mojak ziren, eta ez zen oso normala bertara mezatara edo joan ezean ba moja honeek (hauek) ikustea, ez? Eta orain derrepente, gazte-gazteak eta modu honetan, kalean gora eta behera ikustea, ba harridura sortzen dau (du).

E. Eta bizi dira jendeak ematen dien laguntzatik?

E. A. Bai. Eta horrek be( ere) jakin-mina edo zeresana sortu dau (du), ze ez pentsatu, ze gazte direlako edo atxintxika ibiltzen direlako edo dena dela, jende helduaren ahotan eta badabil e, um! Ez dakit oso ondo jausi diren moja honeek (hauek).

E. Jendea ez da fidatzen edo, Eneko?

E. A. Ez dakit ba! Eskean, arbelean, egunero arbela bat ateratzen dabe (dute), jartzen dabe (dute) bertan…

M. Zer behar duten edo…

E. A. Hori da. Jartzeko: ez dakit: boligrafoak direla, edo txanpua, edo horrelako gauzak eskatzen, ez? baina horrezaz aparte, dendarik denda be (ere) joaten dira, arraindegira joan eta arraina eskatu, edo beste egunean komentatzen eben (zuten), lora dendara joan, lora denda batera joan, lora sorta bat eskatu eta ordaintzerakoan, “eskerrik asko, eta zuen aldeko otoitz bat egingo dugu”, eta halaxe, eta pentsatu zeinke (zenezake) dendariek   hasiera batean  behintzat zelako harrera hartu eben (zuten)

M. Dendaria geldituko da, aiba! Eta hau?

E. A. Bai.

M. Ordaindu gabe.

E. A. Hori da. Hori da. Eta

M. Otoitz baten truke.

E. A. Otoitz baten truke.

M. Baratza ere, hori badute.

E. A. Badaukate, bai. Eta bada, hemen pentsuak eta halako haziak saltzen dituen denda horretara joan, eta badakizue, hemen dauzkazue haziak, landatu itzazue eta hemendik jateko behintzat edukiko duzue. Horrelako zera eta egin dituenak, baina badaukate, beti eduki izan dabe (dute) terrenoa, hor, Goenkaleko atzeko partean, komentuan… eta baratza badaukate, ortua badaukate, eta landatzen dituzte gauzak bai.

E. Hori ikusi egin behar, Bergaran krosa egiten denean edo, parte hartzen ote duten moja hauek, ez?

E. A. Hori da. Ikusi beharko! Hori be (ere) ikusgarria izango da, ez?

M. Zer, bizkor ibiltzen dira edo zer?

E. A. Zelan, zelan?

E. Bizkor ibiltzen ote diren…


M. Korrika. Bizkor egiten dute.

E. A. Bai. Bai. Bastante, bastante…

M. Bai, e?

E. A. Bai. Arin eta. Ez dakit zenbateraino lasterketetan parte hartzeko gauza izango diren, edo Oihana Kortazar baten ondoan ikusiko ditugun, esate baterako. Baina bai, zeinek daki!

E. Beno ba! Hemeretzi moja gazte, iritsi berri dira Bergarara. Eta esan dugu, San Juan eta Santo Domingoren kongregaziokoak direla, eta jendearen eskupekoetatik bizi dira.

E. A. Hori da.

M. Eta korrika egiten dute.

E. Hori da. Eta korrika egiten dute.


 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
12-14-2012

x61pRelaContWAR

16363462
00:06:26

x61pViewCountWAR

6324

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR