Docutec
Eskuko telefonoa eta gazteak
Oso iritzi zabaldua da gazteek egun osoa eskuko telefonoari begira pasatzen dutela, gehiegizko lotura dutela traste horrekin. Irratsaio honetan neska talde baten iritzia entzuteko aukera dugu: zenbat erabiltzen duten, zertarako...
ESATARIA. Guk jarria diogu ondoren jorratuko dugun gaiari, sindromeari edo gazteek egiten dutenari izena: gadgegtoaren sindromea edo besoa luzatua daukanaren adikzioa. Telefono mugikorra gainean eramaten dute, sarritan begiratzen diote mezurik jaso ote duten, sare sozialetan ere orduak pasatzen dituzte, komunikatzeko tresna dira eta eurentzat. Gazteei buruz ari gara, belaunaldi berriei buruz, sare sozialekin eta teknologia berriekin duten loturari buruz. Erabilera horiek dakartzan abantaila eta arriskuei eskainiko diegu hurrengo tartea.
Maria Agirrek lankidea hamabost urteko gazte-talde batekin elkartu da, eta hauxe kontatu diote:
- Lau neska hemen, eta laurok daukazue mobila, ezta?
- Bai.
- Nik bere (ere) bai.
- Eta mobila zer daukazue? Bakarrik deietarako da? Edo interneta eta badaukazue edo?
- Internetarekin ba aplikazioak: twenty, facebook, twiter, gut up.
- Nik bakarrik daukot (daukat) deitzeko, mensajeak eta musika… Eta ezer gutxi.
- Egun dena telefonoarekin…
- Nik, e, denetarako erabiltzen dut mobila: lagunekin kontaktuetarako eta horrela. Beti.
- Ni, aber, egun osoa ez, baina batzuetan bai, jakiteko ze plan duen, edo gure artean komentatzeko, ze dirudien gauzak, eta hori eta bai…
- Askotan begiratzen diozue mobilari…
- Bai.
- Bai. Ni ere beti nago mobilari begira.
- Beti zagoz (zaude) mobilari begira.
- Bai. Beti daukat eskuan. Bai. Bai. Bai. Bai. Ja ohitura.
- Eta zer esaten dizute etxean edo?
- Beti nagoela mobilari begira, eta kendu egin behar deustela (didatela)
- Eta zu?
- Bai. Ere bai. Berdina. Mobilari begira, baina askotan ez dago ezer ere. Orain ere, arestiago erosi dau (du) Internetarekin eta aritu da esaten kendu egin behar ziotela.
- Gauetan, zer egiten duzue, itzali?
- Ez. Nik ez dut itzaltzen mobila, inoiz.
- Aurreko urtean itzalita, baina oraingoan ja piztuta, eta bai, deitzen deuste (didate) gauean, eta bai. Ez da gustukoa entzutea goizeko seietan, den oro, dei bat.
- Eta goizean esnatzen zarete, eta lehenengo gauza?
- Mobila begiratu.
- Ni ere bai beti. Lehenengo mobila begiratzen dut, eta gero altxatu egiten naiz.
- Eta noizbait gertatu zaizue mobila etxean utzi, eta bu, ze gaizki!
- Bai. Behin. Eta pasatu dut oso txarto. Ohitura gauean, mobila eskuan…
- Ba mobila etxean uzten badot, (badut), ba ondo; bestela ez da asko pasa. Lagunekin egoten bazara ez da ezer pasatzen. Baina aspertuta bazagoz, (bazaude) faltan botatzen duzu.
- Eta ez da oztopo bat ikasteko?
- Bai. Bai. Bai. Da kristoren oztopoa, dago denbora osoa sonetan (sonatzen).
- Denbora osoan ez da gelditzen. Nik beti uzten dot nire logelan ikasterako orduan, ze bestela…
- Bai. Beti dago norbait txoroa, sapa, beno sapa bidaltzen, eta niri…ikasten dudanean, beti gelan uzten dot, bestela…
- Kendu bistatik hori, bestela beti zagoz pendiente, aber, argitxoa egiten duen, ez duen egiten, eta horrela; ba hobeto, buelta eman, edo gorde, ez izateko tentazio hori…
- Zenbat whatsapp eta jaso zeinkiez (zenitzakete) egun batean?
- Asko, gainera dauka alde, edozein konbertsazio lagun batzuen artean, eta badaukagu ba koadrilako denek konbertsazio bat, eta hor ba jendea inoiz ez da isiltzen, eta beti dago norbait komentatzen, eta beti dago zedozer komentatu, eta hor…
- Ehundaka whatsapp, asko.
- Igual daukazu talde bat koadrilakoekin, beste bat ez dakit zeinekin, gero banaka besteekin, ba azkenean, ba hori, esan dauena,(duena) ehundaka edo milaka igual bai egun batean, han sartzen zaizu…
- Laster eskolan hasiko zarete eta irakasleak ematen dizue agindurik mobila dela eta…
- Bai, gure eskolan, berez, dago debekatuta eroatea mobila, eta eroaten baduzu utzi behar dozu (duzu) atezaintzan, baina nik itxungita eroaten dot eta ez dot erabiltzen.
- Bai. Dago, hori dago debekatuta eroatea, eta bai mobila, mp tres-a eta kamera eta horrelako gauzak, eta nik ez dot eroaten mobila.
- Baina jende askok eramango du, ez? Zaintzan uzten du norbaitek, edo…?
- Oso gutxik.
- Jende denak motxilan eroaten dau, (du), itxungita edo piztuta. Isiltasunean, baina jende gehienak eroaten dau eta ez dau uzten atezaintzan.
- Zer da zuentzat mobila?
- Ba besteekin komunikatzeko modu bat, berriagoa.
- Bai. Azkenean interneta badaukazu, ja ordaintzen duzula, ba da modu bat besteekin hitz egiteko, gelditzeko, eta azkenean, modu batean errazten dizu…
- Eramaten dugu elkarrizketan minutu batzuk, eta inork ez du begiratu mugikorra, mobila, baina segituan mobila begiratzera, e?
