Docutec
BABELIUM PROJECT, ahozkotasuna lantzeko tresna
Babelium Project EHUko Grupo Hipermedia y Multimedia ikerkuntza-taldeak abiarazitako ekimen berritzailea da. Hainbat hizkuntzatan, batez ere, euskaraz eta ingelesez, ahozkotasuna eta ulermena lantzeko webgunea programatu dute, bideoak erreminta nagusi dituena.
Entzungai duzu Iker Barandiaranek Juanan Pereira eta Inko Perurenari egindako lehenengo galdera eta beraiek emandako erantzuna.
Iker Barandiaran.- Egun on, bikote.
Juanan Pereira eta Inko Perurena.- Egun on.
I.B.- Bueno, noiz eta zelan sortu zenuten Babelium proiektua? Aspalditik datorren kontua da?
JP.- Bueno, bai, azken finean da guk genuen arazo bati aurre egiteko, ez? Bueno, guk eta, gure ustez, mundu guztiak. Gauza da hizkuntza bat ikasten ari zarenean bada idaztea, irakurtzea eta hori azkenean lortzen duzu nahiko kakotxa artean, “erraz” menperatzea, baina hitz egitea ez. Mintzapraktika egitea, ahozkotasuna lortzea eta abar kostatzen du pila bat. Holan, bada, gu informatikariak garenez, bada, erabaki genuen nolabait programatzea soluzio bat horretarako, ez? Ikusi genuen bere garaian teknologiak onartzen zuela nolabait ahozkotasuna praktikatzeko zerbait programatzea. Baita ere ikusi genuen bideoekin lan egin nahi genuen, bideoekin, eta bideoetan agertzen zena nolabait aprobetxatu. Hau da, norbaitek hitz egiten bazuen, bada, euskaraz edo ingelesez bideo batean bada igual nolabait bada, hori errepikatuz, ez? Guk uste genuen bada hobetu ahalko genuela gure hizkuntza. Eta bueno, horrela hasi ginen, poliki-poliki karrera bukaerako proiektuak eginez…
I.P.- Tarte horretan etorri nintzen ni.
I.B.- Inko daukazu izena, eta abizena daukazu?
I.P.- Perurena.
I.B.- Perurena. Oso ondo. Zu karrera bukaera moduan, ez?
I.P.- Hori da, bai. Berarekin kontaktatu nuen eta proposatu zidan karrera bukaerako proiektu gisa … ideia bat daukat hemen eta ea sartu zaitezkeen eta asko gustatu zitzaidan eta aurrera. Handik aurrera, bada begira, orain horretan nabil lanean.
I.B.- Bai, ez? Noiz hasi zineten honetan? Noiz izan zen hori?
Orain dela?
I.P.- Bada… ni orain dela…
I.B.- Gutxi gorabehera.
I.P.- …bi edo hiru urte gutxi gorabehera.
I.B.- Bi edo hiru urte. Bai.
J.P.- Pasatu dira batzuk jada, ez da pertsona baten edo biren lana, baizik eta guztira uste dut hamar pertsonen artean garatu dugu eta bueno, izan da poliki-poliki garatutako aplikazio bat. Beti izan ditugu arazo teknikoak, ze azken finean, orain komentatuko dizuet nola funtzionatzen duen, baina denbora errealean esaten dena hartu behar da pertsonaren ahotsa eta baita ere, zera, irudia eta sinkronizatu behar da bideoan ikusten denarekin.
Document library
-
Arantzabal (argazkiak) , Josetxo
-
Barandiaran (Arteman), Iker
