Bakarrik egiten den ohea

Asmakizun berri honi esker, 50 segundo eskasean, behatzik mugitu gabe, ohea eginda izango dugu.

Villabonakoa da ohe berezi hau asmatu duen Asintxio Zubeldia.


Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Iratzargailuak jo, esnatu, berehala jaiki, eta 50 segundo eskasean, behatzik mugitu gabe, ohea eginda edukitzea, dagoeneko ez da amets hutsa. 14 urtez lanean aritu ostean Villabonako Asintxiok bakarrik egiten den ohea asmatu du denoi lana errazteko.

ASINTXIO ZUBELDIA.- Etxean ikusten dizkiat daudela kristoren aurrerapenak, igual frigorifikoa, dauzkak labadora, lababajillas, gero salara joaten haiz, telebisioa, Internet eta ez dakit zer, eta ohera joan, eta eskuz egin beharra. Orduan…

E.- Elektrizitatearekin funtzionatzen du. Uhalak bi alboetan arrabolak ditu eta horiek pixkanaka ohe-azal nordikoa pixkanaka bere lekuan jartzen dute. Sistema martxan jartzeko bi modu daude.

A. Z.- Eskuz, eskuz duk “mando a distantziari” martxa ematen diok, eta egiten hasten duk. Eta gero, beste era bat duk automatikoki. Automatikoki duk hi ohetik jaikitzen haizenean, 3 segundora bere kasa hasten duk.

E.- Ohearen diseinuak 1.550 euroko kostua izan du. Prototipo bat besterik ez da, oraindik ez dute salgai jarri. Baina dagoeneko mundu osotik dei asko jaso ditu Asintxiok.

A. Z.- Indiatik deitu zidak esanez “que era el mayor distribuidor de muebles de Asia, y que quiere hacer negocios conmigo. Que le ha gustado… Ohea gustatu egin zaiola, eta negozioa egitea…”

E.- Bere helburua ohearen diseinua hobetu, eta bere prezioa jaistea da, jendearentzat eskuragarri egiteko. Hori lortzeko enpresen laguntza eskatu du.
 

B1
06-19-2012
16361111
4202