detalle dokuteka-generico-fitxa

Kalakan taldekoekin elkarrizketa

Duela zenbait aste zabaldu zen berria Kalakan taldeak Madonnarekin kolaboratu behar zuela eta ordutik gauza anitz esan dira komunikabideen aldetik, baina protagonisten ahotik sekretua ongi gordea izan da.

Orain, Tel Aviven Madonnak abiatu biran ikusi ahal izan dira taula gainean eta harrera oso ona izan dute. Euskal Irratietan Kalakan taldeko Thierry Biscaryrekin mintzatzeko parada izan dute.

 

Elkarrizketa bere jatorrizko lekuan entzun nahi izatera, hona jo.

 

Tel Aviveko bideoa ikusi nahi baduzu, egin klik irudian.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Duela aste zenbaitzuk zabaldu zen zurrumurrua, Kalakan taldeak Madonnarekin kolaboratu behar zuela. Gauza anitz esan dira komunikabideen aldetik, baina protagonisten ahotik sekretua ongi gordea izan da.
Orain, Madonnak Tel Aviven abiatu biran ikusi ditugu elkarrekin eta protagonistekin mintzatzeko parada izanen dugu berehalakoan. Telefonoaren bestaldean Thierry Biscary baitugu. Kaixo, egun on!
Thierry Biscary.- Egun on.
E.- A ze zalaparta sortu duzuen azkenaldian! Komunikabide ugari izan dituzue atzetik, ezta?
T.B.- Uf, bai! Izan ditugu eta hori ere berezia zen zeren eta hautu bat egin behar zen ea erantzun edo ez eta egia erran hemengo amerikano horiek badute lan egiteko moldea, beraz, sinatu genuen halako paper bat erraiteko hara ez genuela ezer erraiten ahal kontzertua egin arte.
E.- Gauza asko esanak dira Madonna eta zuen arteko harremanaz, baina zuk kontatuko al diguzu nola ezagutu zineten eta nola sortu, sartu zineten egitasmo berezi honetan?
T.B.- Gauza anitz ikusi ditugu, egia da, prentsa horietan eta zinez batzuetan bitxia da ikustea ze lan mota egiten duten eta kazetari batzuk, baina beno, hori ere ez baikenuen ezer egiten ahal. Gero imajinatzen ahal da, ez? Batzuk izan dira horretan, egia erraiteko, ezagutu genuen Madonna joan den udan eta hori egia da, bistan dena, Labeque ahizpek antolatu baitzuten festa bat bere urtebetetzeak ari. Madonnaren lagun-minak dira eta Madonna joan zen Getariarat han baitute etxe bat bi ahizpek eta izan ginen berarendako. Biziki sinpleki pasatu zen eta bigarren gaualdi batera ere gonbidatuak izan ginen. Katiak esan zigun merezi zuela berak irudiz gustuko baitzuen gure musika eta hara, eta egia da lehen gaualdi hartan proposatu zigula, zera, berak proposatu zigun ea nahi genuenez berarekin taula gainerat igo eta gu pixka bat eta… nola erran… ez genuen sinisten berak errandakoari… baina begira, hala azkenean hala gertatu da. Berak eta bere ekipoak deitu digu hor… urtarrilean, erraiteko ea zatozte New Yorkerat… nola erraten da? Workshop bat egitera, workshop da tailer bat edo aste batez ari zara gauzak preparatzen kantuak, dantzak eta berari aurkezten. Eta izan ginen, bildu ginen zera…hiruak, Euskal Herrian hor, txoko batean, eta izan ginen egunero txalaparta jotzen, gauza batzuk, arregloak egiten, eta hango gauza preparatzeko eta etorri ginen New Yorkera eta aste bat pasatu, egunero gauza berriak proposatu eta horietan gauza batzuk preziatuak izan dira, irudiz, zeren eta gero, hilabete baten buruan edo zenbait asteren buruan berriz joan baikinen New Yorkerat eta hor hasi da benetako produkzio-lana.
E.- Halako esperientziak eta bizi duzuenak balioko du zuentzako? Parada izanen da gure kulturaren zabaltzeko munduan zehar?
T.B.- Beharbada bai, gero gu… nola erran? Gu eginak gara lehenik artistak bezala, artista… euskaldunak gara, baina artistak bezala. Oro har, erran nezake eta beraz, bistan dena, defenditzen dugun musika lotua da Euskal Herriari, baina ez gara misionean, joanak gara…bai, artista arrunt bat bezala, edo arrunt bat, ez dela egiten ahal, baina ez dakit nola esplikatu, baina xumeki joan gara, ez gara joan erranez behar dugu defendatu gure Euskal Herria edo ez dakit zer. Ez, ez, ez, joan gara sinpleki zeren eta lehen harreman batean biziki untsa pasatu baitzen eta gero errespetatu baitute gure izaera hastapenetik eta hara, gero ze ondorio ukanen duen horrek gure kulturan eta gure Euskal Herrian, ez dakigu. Eta beraz, hori ez dugu neurtzen eta gu, egin ahala poliki izan gara erran dizudan bezala, esplikatzeko zer garen eta nor garen.
E.- Ados.
T.B.- Eta gero ikusiko nola hartuko duten jendeak.
E.- Zergatik abiatu zenuten proiektua, zertara iristeko edo? Zer nahi duzue bizi?
T.B.- Guk nahi genuen bizi maila hori, hori da, maila hori, bada, gu ez baikara sekulan izan honelako maila batean, esan dizudan bezala, da zinez superprodukzione bat eta hori berezia da eta nahi genuen bizi eta zinez berezia da, egia da, e? eta batzuetan ere zeren batzuetan galduta sentitu gara, guk egiten genuena punkiagoa zela konparatuz heldu gara beste mundu batetik zinez zinez ez du ezer ikustekorik horrekin, baina uste dugu badela ikasteko honelako esperientzia batekin eta gero, erran duzun bezala, pasatu dugu hainbeste denbora horretan ez dakigu, ez dakigu nola joanen diren, ez dugu neurtzen, hara! Ukan dugu proposamena, erran dugu uff, izan gara biraka eta biraka parte hartzen genuen edo ez, eta profesional bezala erran dugu hori ezin da… ezin da utzi, pasatzen, behar dugu parte hartu gure maila hobetzeko ere, gure... eta, eta esperientzia bezala ere bizitzeko horrelako gauza bat, ikusteko ze efektu egiten duen jotzeak horrela, hainbeste jenderen aitzinean eta honelako, ez dakit, beharbada zozoa da irtengo dena, baina hara, ez genuen beste… nik hasteko ez nuen beste xederik zeren eta dira hiru urte begiratu dut profesionala izatea eta azkenean Madonnarekin lan egitea edo beste batekin gauza bera da, nik nahi dut profesionala izan eta profesionala izateak eskatzen dizu hainbeste gauza, ez?
Hara, ez dakit argi izan naizenez, baina…
E.- Bai, bai, argi ikusi da. Prentsari begira egoten zarete? Kritikak eta halakoak bikoizten dira, ez? Halako kolaborazio…
T.B.- Bai, ibili gara pixka bat ikusten eta… nola erran, badakigu izanen direla iritzi ezberdinak eta bai positiboak eta bai negatiboak. Ez gara denen gustuko izaten ahal, hori badakigu eta bakarrik erran dizudan bezala, hautu bat egin dugu eta batzuek erranen dute ez dela hautu ona, beste batzuek baietz, eta beno, ez dakigu, egin dugu hautua hasteko eta hor gara bete-betean. Kontent gara, zinez, zeren eta erran dudan bezala, errespetatuak izanen gara eta hori anitz da. Gero… gerokoak erranen du zer ekarriko duen eta… beno…ez dut besterik irten ahal.
E.- Bai, bai. Bada, Thierry, honetan utziko dugu. Esker mila gure deia hartu izana eta esperientziaz gozatu ezazuela hirurok.
T.B.- Mila esker handi bat.
E.- Izan ongi, adio.
T.B.- Bai, adio.

detalle2

Document library

C1
06-05-2012

x61pRelaContWAR

16360867
08:48

x61pViewCountWAR

6218

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR