detalle dokuteka-generico-fitxa

Ba al du internetek doinurik?

Ba omen du. Html hizkuntza musika bihurtu baitute.

Egitasmo honen xehetasunak eman ditu Urtzi Ibarguenek Euskadi Irratiko saio honetan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Internetek ba al du doinurik, ba al du musikarik internetek? Ba bai. Badu bere musika. Html hizkuntza da hau, musika bihurtua. Urtzi Ibarguen, egun on!

Urtzi Ibarguen.- Egun on!

E.- Internetek soinu hori zuenik ere,

U. I.- Bai bueno. Pixka bat esperimentatzen hasi ginen eta horixe atera zen. Egia esan ondo sonatzen du.

E.- Netnoise, sarearen soinua, hori da zure proiektuaren izena eta funtsean esan duguna html hizkuntza, web guneak sortzeko erabiltzen den hizkuntza, musika bihurtzea du helburu, ezta?

U. I.- Bai horixe da. Egia esan jendearen gehiengoak ez daki web orri baten atzean zer dagoen eta web orriak atzean dauka html kodigo bat eta bueno gu honekin hasi ginen esperimentatzen nola bihur genezakeen beste zerbaiten ze berez kodigo oso espezifikoa da.

E.- Zer da html kode bat?

U. I.- Web orriek atzean daukaten kodigoa hau da. Ordenagailuak jarraitzen dituen pausuak edo lege batzuk, programatzaile batez idazten dituenak, zuk ikusteko ikusten duzuna berez. Zuk web bat irekitzen duzunean dituen koloreak, imajinak, dituen linkak, eta abar, hori dena berez atzean daukan kodigo batek esaten du nola egin behar den.

E.- Eta horiek musika bihurtu dituzu. Web gune osoak hartu eta ari zara bihurtzen musika partitura. Hauxe adibidez, Bilbao.net atariak duen musika da. Bilbao.net.

U. I.- Bai egia da. Kuriosoa gelditzen da gainera.

E.- Nola da prozesua? Teknikoki nola egiten da hau, kode informatikoa kode musikal bihurtzea?

U. I.- Guk hartzen ditugu kodigoak dituen parametro batzuk, hau da luzera, erabiltzen dituen etiketak, horrelakoak. Azkenean sortu genuen software bat. Nik lana egiten dut informatiko batekin, Matarokoa, Markos izena duena, eta Alexekin dena pianista berez. Eta beraiekin lanean hasi nintzen, nola bihur genezakeen, parametroak aldatzen softwarearenak… Alexek jartzen ditu. Azkenean kontestu (testuinguru) bat ematen dio, musikala, guzti honi.. Zergatik azkenean kodigotik guk ateratzen ditugu nota batzuk eta nota hauek azkenean egin behar dituzu nolabait kontestua sortu behar diozu konposizio batekoa.

 

detalle2

Document library

B1
05-23-2012

x61pRelaContWAR

16360548
00:02:37

x61pViewCountWAR

3406

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR