detalle dokuteka-generico-fitxa

Zergatik Panpox filmaren pasartea amatasunaz

1986an estreinatu zen Zergatik Panpox filma, Arantxa Urretabizkaiak 1979an idatzitako eleberria oinarri hartuta.

Xabier Elorriagak zuzendutako Zergatik Panpox filmeko pasartea.

Transcription:[+] Transcription:[-]
Eta mutil bat jaio zen, Txemaren pozerako, garaileen kastako kide bat. Landare bat naiz, eta nire sustraiak lurraren sabeleraino jaisten dira, bertako bero usaintsuaren bila. Lurraren sabeleko suzko odola, sustraien muturretatik sartzen zait. Zuri loa sudurreko hegaletatik sartzen zaizun bezala. Muxu, potxolo, ni bizitza naiz, eta ukitzen dudan guztia bizirik egongo da. Ama hark uste zuen zorionerako bidea neketsua eta heroikoa zela, oso neketsua eta ez hain heroikoa. Diziplina guztiz aspergarri eta sendo baten ondoren lortu zitezkeela bakarrik munduko atseginerako ateak irekitzen dituzten giltzak. Emakume apainduak, perfumatuak, hauskorrak, apalak, eztitsuak, baina gauez gizonaren loa tesoro preziatu bat bezala zaindu behar dutenak., Lo, seme, lo, ez negarrik egin, aita esnatu egingo da.

detalle2

Document library

C1
05-21-2010

x61pRelaContWAR

16360460
02:00

x61pViewCountWAR

7956

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR