detalle dokuteka-generico-fitxa

Lana aurkitzeko, Internet erabili

Egun, euskal herritarren % 42k erabiltzen dute Internet lana topatzeko.

Orain arte egon diren enplegu web guneetan enpresek lan-eskaintzak argitaratzen zituzten eta hautagaiak hartzen. Gero sortu diren guneetan, harreman profesionalak sustatu izan dira. Hautagaia beste profesional batzuekin erlazionatzen da eta beharbada besteek bera aurkituko dute.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Urte hasieratik Asier mundu-mailan makina herramientako sektorean punta-puntakoa den Gipuzkoako enpresa batean dabil lanean. Eskaintza Interneten topatu zuen.
Axier Arrizabalaga.- Lanik gabe geratu nintzenean garbi neukan Internetez saiatuko nintzela lana topatzen, iruditzen zaidalako gehienbat modurik errazena, erosoena eta eraginkorrena dela.
Lana topatzeko hainbat web gune daude sarean.
Joel Santirso.- Orain arte egon diren enplegu web guneetan enpresek lan-eskaintzak argitaratzen zituzten eta hautagaiak hartzen. Gero sortu diren guneetan harreman profesionalak sustatu izan dira. Hautagaia beste profesional batzuekin erlazionatzen da eta beharbada besteek bera aurkituko dute.
Azken hilabeteetan sarean iraultza ekarri duen beste atari bat dago, bi ezaugarriak batzen dituena. Enpresek, esaterako, interesatzen zaizkien pertsonak bilatu ditzakete bertan.
Egun, euskal herritarren % 42k erabiltzen dute Internet lana topatzeko.
Itsaso Muñoz.- Lan bila bazabiltza, oso garrantzitsua da Interneteko zure profila eguneratuta izatea. Izan ere, hautagaien % 30 baztertu egiten dira arrazoi horregatik, hain zuzen.
Axier Arrizabalaga.- Izena ematearekin bakarrik ez dago ezer eginda eta enpesak egin beharra daukana da lehendabizi zure curriculuma ikusi, gustuko dela ikusi baita eta horren arabera deituko zaituzte edo ez.
Web gune hauek konfiantzazkoak eta eraginkorrak dira.
Atzerriko lan eskaintzak ere topatu daitezke.
Axier Arrizabalaga.- Nik suertea izan nuen eta bai, Interneti esker esan dezaket lanean nagoela gaur egun.

 

detalle2

Document library

B1
05-18-2012

x61pRelaContWAR

16360384
01:54

x61pViewCountWAR

4248

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR