detalle dokuteka-generico-fitxa

Nafarroako alargunak

Alargunen Eguna da ekainaren 23an. Amaia Nausiak duela mende batzuetako emakume alargunen egoera aztertu zuen. Elkarrizketa honetan bere lanaren nondik-norakoak azaltzeaz gain, Graziana, XVI. mendeko emakume baten kasua ere erakusten du.

Izan ere, historian zehar emakumeen eskubideak aldatu badira ere, aldaketa horiek ez dira beti onerako izan. 

Argazkia: Erein argitaletxea

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. ... zara, azaltzen nola atzera begirako ispilutik ikusten duzuna kontuan hartuta egiten duzula zuk aurrera. Baina ispilu horretan zer ikusten duzu, zer, zer aztertu duzu orduan?  

Amaia Nausia ikertzailea. Bueno, nire ikerketa XVI. eta XVII. mendean oinarritu da eta bueno, hango mende horietako emakumeei buruz. 

Jaime Otamendi esataria. XVI. eta XVII. mendean emakumeak. Non?  

Amaia Nausia. Nafarroan. Bueno, nire tesia izan zen alargunei buruz, baina bueno, orain azkeneko aldiotan, bueno, ba, eskatu didate emakumeei buruz edo, edo egitea. Eta orduan, bueno, pixka bat zabaldu dut ikerketa eta… 

Jaime Otamendi. Fokua zabaldu egin duzu. Baina tesia, izatez, alargunei buruz?  

Amaia Nausia. Bai. Bai. “Del luto a la supervivencia” deitzen zen, halako izenburu panpoxo batekin defendatu nuen 2010ean, eta batez ere  Nafarroako alargunei buruz egin nuen. Bai.  

Jaime Otamendi. Eta bereziki alarguna, zergatik? Ba traturik txarrena ere eurek jaso zutelako, edo…? 

Amaia Nausia. Ez, ze(ren), ba figura bitxia zelako, horrela, salbuespena zelako, ez? Emakumearen egoeran azkenean hori, ba normalean emakumeak gizonaren menpe zeuden, baina alarguntasunean gelditzen zirenean ba horrelako askatasun-moduko bat, bueno, jasotzen zuten lehenengo aldiz haien bizitzan. Eta kuriosoa iruditzen zitzaidan, ba hori, ikustea nolakoa zen  haien bizitza hortik aurrera, ez? Galera horretatik, momentu, krisialdi gogor batetik, ez?, nola den bikotearen [bikotekidearen] heriotza. Min horretatik nola egiten zuten aurrera eta nola haien autonomia edo maneiatzen zuten. Hori interesgarria iruditzen  zitzaidan ikustea salbuespen bat direlako kasu askotan, ez?, bai lan-munduan, eta bai ere, baita ere pentsalariek ez?,  nola tratatzen zuten bereziki, ba, figura hau, ez? Zer kezkatzen zituzten, ez? Ze(ren) azken finean, emakume bat lehenengo aldiz bere bizitzan bakarrik egotea, eta gainera normalean dirua zeukatela, ez?, aurrera egiteko edo horrelako baliabideak zituztenean ba, kezka sortzen zuten horrelako emakumeak [emakumeek], eta horregatik hartu nituen.  

Esataria 2. Zuk Julia Baldo historialariarekin batera orain argitaratu duzue “Ser mujer” izeneko liburu hau. 

Amaia Nausia. Bai.  

Esataria 2. Zuk aztertu duzu XVI. mendea, eta XVII.a, baina Erdi Arotik emakumeak hartzen duen beren eskubideen alde eta hartzen duen ibilbidea aztertu duzue. 

Amaia Nausia. Bai. XIII. mendetik XVII. mendera arte.  

Esataria 2. Epe horretan gauza asko lortu zituen emakumeak?  

Amaia Nausia. Bueno! Guk esaten genuen, ez?, hasi ginenean hori, liburua planteatu genuenean esan genuen. Ba askotan pentsatzen dugu  historian horrela, oso modu lineal batetan, ez? Batez ere, emakumearen egoerarekin pentsatzen dugu dena aurrerapausoak izan direla, ez?, historian: oso eskubide gutxi izatetik ba oraingo eskubide, ez dakit, (ez) guztiak, baina behintzat gehiago izatera, ez? Eta ez. Historian ikusten dena da ba momentu batzuetan aurrerapausoak daudela, baina beste batzuetan atzerapausoak. 

Esan nahi dut. Erdi Aroan arlo batzuetan emakumeek eskubide gehiago zituzten eta adibidez, eremu publikoan eskubide gehiago zituzten, ba lan-munduan, adibidez, sartzen ziren. Eta aldiz, XVI. mendean eskubide horiek galdu zituzten. Baina han, adibidez, ondarearekin lotuta, eskubideak irabazi zituzten. Eta gero, adibidez, ba jokaeran nik XVI. mendean askeagoak ziren XIX. mendean baino, adibidez.  

Esataria 2. A, bai? Zergatik?  

Amaia Nausia. Ba hor behintzat ikusten da, ez?, moraltasunak gogor jotzen du berriro ere XIX. mendean emakumeen inguruan. Hor ikusten da nola sortzen den gatazka bat XIX. mende-amaieran. Eta XX. mende-hasieran feminismoa hasten da, eta hor hasten dira berriro ere berreskuratzen, ez? Ba hori, eskubideak eta askatasuna.  

Esan nahi dudana honekin da, bueno ba atzerapausoak beti daudela, aurrerapausoak ere (bai). Eta, eta gero ere kulturalak direla. Pues (Alegia) ez dela berdin gure gizarte hau edo beste, oraingo beste kultura batzuk eta, eta hori kontu(t)an eduki behar dugula.  

Jaime Otamendi. Izen jakinak gogoan dauzkazu? Badaukazu emakumeren bat buruan geratu zaizuna bere borrokagatik edo bere historiagatik?  

Amaia Nausia. Niri izen, izen anonimo asko gelditu zaizkit, ze(ren) niri interesatzen zitzaidan historia, eta hori adibidez, Erdi Aroan zailagoa da, ez? Baina XVI. mendean ja milaka eta milaka prozesu ditugu, eta hor emakume arrunt pila bat ditugu haien eskubideengatik borrokan. Eta hor, pues (bada),  Graciana, Maria, Joana… Holako pila bat etortzen zaizkit.  

Jaime Otamendi. Graciana, adibidez. Baina gogoan daukazu Gracianaren historia? 

Amaia Nausia. Graciana. Ba, adibidez, hau, honek egiten zuen, borroka egiten zuen haien umeen tutoretzarengatik, ez? Ba horrela, alargun gelditu zenean.  

Jaime Otamendi. Bera alargun geratu zen oso gazterik edo…? 

Amaia Nausia. Ba, honek zenbat izango zituen? 30 urte edo horrela.  

Jaime Otamendi. 30 urte. 

Amaia Nausia. Eta 3 seme-alaba zituen: bat 10 urte(ta)ko, bestea 7 urte eta beste bat 2 urterekin bakarrik. Eta berak esaten zuen, ez? Bueno, momentu horretan, bere senarra hil zenean, bere senarraren anaiek hartu zuten ba tutoretza, ez?, bere seme txikien tutoretza. Eta berak esaten, aldarrikatzen zuena zen, bueno, ba, berak bazeukala eskubidea tutoretza hori edukitzeko, ze berak esaten zuena zen amaren maitasuna, maitasun horrengatik, ba bera izanen zela egokiena tutoretza hori egiteko, bere seme-alaben ondare, ondarea administratzeko eta haien interesengatik alde, haien interesen alde egiteko. Eta hori, ba, adibidez, epaileak ba kontu(t)an eduki zuen. Bai. 

Auzi hauetan ikusten zen amaren amodioa, ba, halako arrazoi bortitz bat zen bere alde egiteko.  

Jaime Otamendi. Eta epaileak zer, zer esan zuen? 

Amaia Nausia. Bere alde egin zuen.  

Jaime Otamendi. A, bere alde, Gracianaren alde egin zuen.  

Amaia Nausia. Bai. Gracianak nahi zuena zen bigarren ezkontza bat egin. Berak berriro ezkondu nahi zuen, esaten zuen gaztea zela… 

Jaime Otamendi. Bai! 

Amaia Nausia. Eta bueno, gazte izanda esaten zuen bere dotea errekuperatu, berreskuratu nahi zuela bere hitzetan “porque era joven y moza para remediarse en otro sitio”. 

Jaime Otamendi. “Remediarse en otro sitio”. Ya, ya… (jakina, jakina). 

Amaia Nausia. Bai. Eta orduan berak esaten zuena, beste... bigarren ezkontza bat egin nahi zuela beste gizon batekin. Eta orduan legearen arabera, bigarren ezkontza bat egiten baldin bazuen, ba, eskubide hori galtzen zuen, bere… 

Jaime Otamendi. Alegia, umeen tutoretza galtzen zuen.  

Amaia Nausia. Galtzen zuen. Bai. Hori legeak esaten zuen. Hori Europa-mailan, hola, orokorra da. 

Jaime Otamendi. Aja! 

Amaia Nausia. Baina hor ikusten dugu hori, XVI. eta XVII. mende-amaieran nola epaileek egiten duten, erabiltzen duten amodioaren argumentu hori ba amen alde. 

Jaime Otamendi. Eta irabazi zuen orduan Gracianak, e! 

Amaia Nausia. Berak irabazi zuen. Bai. Bai. Kasu berezia izan zen. 

Jaime Otamendi. Eta hori guztia dokumentatuta dago? 

Amaia Nausia. Bai. Testigantzak jasotzen dira. Kuriosoa da, ze auzietan, hor idazkariak egiten duena da alde guztien testigantzak jaso. Eta askotan, gainera, haien hitzak horrela, literalki jasotzen dituzte. Eta niri polita egiten zitzaidan ze emakume arrunt baten ahotsa entzuteko gai gara testigantza… 

Jaime Otamendi. …horren bidez, ez?  

Amaia Nausia. …horren bidez.  

Jaime Otamendi. Gogoan al daukazu nongoa zen Graciana?  

Amaia Nausia. Graciana hau Arroitzekoa zen. Hemen, Lizarra aldeko herri batekoa. 

Jaime Otamendi. Arroitzekoa.  

Amaia Nausia. Bai. Bai. Uste dut hau 1630. urte-aldera izango zela. Baina bueno, ehunka eta ehunka auzi transkribatu genituen horrela.   

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

C1
04-18-2012

x61pRelaContWAR

  • Amaia Nausia
16359651
08:01

x61pViewCountWAR

4363

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR