detalle dokuteka-generico-fitxa

Interneten erabilera gazte eta helduen artean

Internet egunero erabiltzen dute gazteek, baina ze erabilera ematen diote?

Hedabideak erabiltzeko ohiturak aldatu egin dira. Horixe agertzen da Gazteen Euskal Behatokiak egindako txostenean.
Internetek gero eta indar handiagoa duela ezin omen da ukatu.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Internet egunero erabiltzen dute gazteek, baina ze erabilera ematen diote? Sare sozialak, esaterako, oso puri-purian daude. Gazteen ehuneko 83k dute kontakturen bat eta helduen artean hamarretik bik baino ez.
Hedabideak erabiltzeko ohiturak aldatu egin dira. Horixe agertzen da Gazteen Euskal Behatokiak egindako txostenean.
Internetek gero eta indar handiagoa duela ezin da ukatu.
Kaleko iritzia 1. -Ordu erdi edo.
Kaleko iritzia 2.- Lau, bost…egunaren arabera.
Kaleko iritzia 3.- Ordubete… igual egunen batean bi orduz.
Kaleko iritzia 4.- Pare bat ordu igual.
Batzuek ordu gutxiago eta beste batzuek gehiago, baina gehienak konektatzen dira. Gazteen artean %81 dira Interneten sartzen direnak egunero, eta helduak, berriz, %68.
Gazte gehienek Internet dute tresna nagusi zenbait jarduera betetzeko. Entretenitzeko, gazteen erdiek erabiltzen dute eta helduen artean, berriz, %16k baino ez.
Ikasteko modurik aukeratuena da gazteen artean, %70ek horrela diote. Helduetan, berriz, %35ek.
Informazioa bilatzeko unean, gazteen erdiek baino gutxiagok jotzen dute sarera.
Bestalde, sare soziala oso hedatuta dago gazteen artean, komunikatzeko bigarren aukera dute telefonoaren ondoren.
Kaleko iritzia 5.- WhatsApp-a edo sare sozialak.
Kaleko iritzia 6.-WhatsApp, Tuenti.
Kaleko iritzia 7.- Gaur egun, mobila bakarrik.
Interneten presentzia oso handia da, baina horrek, antza, ez ditu beste hedabideen ateak ixten.
Amaia Usandizaga berriemailea.- Ondorio hauek hamabost urtetik gorako pertsonei 3.000 elkarrizketa egin ondoren atera dituzte.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B1
03-28-2012

x61pRelaContWAR

16359347
1:41

x61pViewCountWAR

6218

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR