detalle dokuteka-generico-fitxa

Arriskuan omen daude erleak

Zuberoan egin berri duten kongresuan erleak desagertzeko arrazoiak aztertu dituzte.

Erleen Institutuaren arabera, %5etik %32ra igo da erleen hilkortasun-tasa.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

BEÑAT ETXEBARREN.- Hara, orain da urte bat, interesatu naiz ni erle munduari. Etxean beti izan ditugu guk ere. Nire aitatxi zenak, nire osabak… han dena e? Gero bada holako kofoin bat erleekilan dena, lehengo sistemako, honelako kofoin bat, eta hiltzea penaz, ze kofoin hori ez baita betiko, ze kofoin horren erleen salbatzeko puska bat, interesatu naiz pixka bat erle munduari. Mundu partikularra da, erleak segituan ari dira lanean, jakitea kofoin horren barruan zer pasatzen den, gero eta gehiago nahi duzu jakin, eta gero bon, eta gero baduzu satisfazione bat, gero etxeko eztia jatea guztiaren buruan. Hori ere ez da guti, ez da guti.

ESATARIA.- Neguan erleen hilkortasun-tasa % 5koa da, baina azken bolada honetan % 32ra ere igo dela salatu du Erleen Institutuak. Zuberoan egin berri duten kongresuan hiru kausa nagusi aipatu zituzten: bat cruiser deneko zomorro erailea, intsektizida sistemikoa da, hau da,  landare guztietan barreiatzen da, eta erleek ere xurgatzen dute. Bi, genetikoki aldatutako haziak, zomorroen kontrako pozoiak baitituzte, eta hiru, Asiako erleztarrak, hauek gero eta gehiago dira, eta lurraldean aurrera egiten duten neurrian, erleak erailtzen dituzte. Jakina da erleek egiten duten lana ezinbestekoa dela, eztia eta ezkoa emateaz gainera, lan egiten loretik lorera ibiltzen direlako… Edo horri esker gertatzen da landareen polinizazioa. Erleak galduko balira, munduak utziko lioke orain ezagutzen dugun bezalakoa izateari. Horregatik erleak zaintzen dituzten laborariak erleen modukoak dira eurak ere. Euren lanari esker besteak ateratzen baikara irabazle.

detalle2

Document library

C1
03-22-2012

x61pRelaContWAR

16359214
1:58

x61pViewCountWAR

3969

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR