Docutec
Iragarkien eragina ikusleengan
Iragarki luzeek eta ikuspuntu ezkorra dutenek eragiten omen diete gehien ikusleei.
Iragarkien aurrean dugun erantzun emozionala neurtu dute Teknaliak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.
Iragarki luzeek eta ikuspuntu ezkorra dutenek eragiten diete gehien ikusleei. Iragarkien aurrean dugun erantzun emozionala neurtu dute Teknaliak eta Euskal Herriko Unibertsitateak
Euskal Herriko Unibertsitateak, Teknaliak eta El bureau komunikazio-agentziak publizitateak eragiten dituen emozioak aztertu dituzte. Hogeita hamar ikasleri pulsometroak ipini eta telebista aurrean iragarkiak ikusten jarri dituzte. Iragarki sozialak eta komertzialak ikusi dituzte, mezu baikorrak eta ezkorrak tartean daudelarik. Eta grafikoki azaleratu dute iragarki batek zein momentutan pizten duen emoziorik gehien. Minbizia duten umeen iragarkian, esaterako, neba-arrebak batera agertzen diren unean
Ikerketaren arabera, ikuspuntu ezkor batetik kontatzen diren istorioek inpaktu handiagoa lortzen dute. Besteetan, baina, loteriaren iragarkian, adibidez, irudi argiak eta musika hasten diren unetik aurrera pizten da emozioa
Sergio Monge: badirudi spot luzeek abantaila batzuk dauzkatela.
Istorio osoa nahi dugu ikusi pantailan, datu guztiekin eta ikusleak ez ditu gogoko emozio kontrajarriak.
S.M.- Hartzaileak ez du jakingo oso ondo ze emozio sentitu behar duen.
Lehen aldiz egin da Euskadin iragarkien aurrean dugun erantzun emozionalaren azterketa eta egileak publizitate-agentzien mesederako izango delakoan daude.
