detalle dokuteka-generico-fitxa

Izeba programa

Hogeita hamar familia behar dira Diputazioaren egoitzetan bizi diren adingabekoekin osaba-izeba papera betetzeko.

Izeba proiektua adingabeko atzerritarrei laguntzeko sortu zen, baina emaitza onak ikusita, hemengo gaztetxoei zabaltzea erabaki dute. Orain 30 familia ari dira zeregin horretan eta beste horrenbeste behar dituzte.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]
ESATARIA. Hogeita hamar familia behar dira Diputazioaren egoitzetan bizi diren adingabekoekin osaba-izeba papera betetzeko. Izeba proiektua adingabeko atzerritarrei laguntzeko sortu zen, baina emaitza onak ikusita hemengo gaztetxoei zabaltzea erabaki dute. Orain 30 familia ari dira zeregin horretan eta beste horrenbeste behar dituzte KAZETARIA- Hainbat familia boluntario etorri dira Donostiara Izeba oso programa aberasgarria dela hitz emateko. JOSEBA. Aberasgarria bi aldeentzako, esango nuke. K.- Joseba, familia horietako kide bat da, Sufian, Casablancako gaztetxoaren osaba izan da azken bi urteetan. Astean behin etxera eramaten zuten bazkaltzera, eta asteburu batzuetan irteerak egin dituzte. Bere seme-alabek ere ikasi omen dute esperientzia horretatik. J.- Haren arazoak, haren bizienak… Hori dena ezagutzea oso interesgarria izan da gure seme-alabentzat ere. Baloratzeko zer daukaten hemen, adibidez. K.- Hasan, berriz, familia euskaldun batekin harremana izan duen gaztetxo horietako bat da, eta orain ez dela bakarrik sentitzen adierazi du. K.- Baketik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009az geroztik, martxan duten programa gaztetxoentzat onuragarria dela ziurtatu dute. JONAN FERNANDEZ.- Osaba-izeben zeregina adingabeko horien integrazioan laguntzea da, familiarteko erreferentziak emanez, euskarria, maitasuna… K.- Osaba-izebek ere asko ikasi omen dute. Orain bertako gaztetxoei zabaldu nahi diete proiektua. Diputazioaren egoitzetan bizi diren 15 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei. Horretarako beste 30 familia boluntario behar dira, eta kanpaina bat jarri dute martxan "Aukera dezakegu" lelopean. Elkartasuna aukeratzera gonbidatzen gaituzte.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B1
03-16-2012

x61pRelaContWAR

16359084
1:42

x61pViewCountWAR

3368

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR