detalle dokuteka-generico-fitxa

Gizonen eta emakumeen jarreren inguruko pertzepzioa

Gizon eta emakumeen arteko antz eta desberdintasunei buruzko topiko asko dago eta gehienak sexistak dira.

Gizona izan ala emakumea izan, batzuek desberdin epaitzen dute ekintza hori. Onena umorez hartzea da, baina ondo legoke hausnartzea zergatik baloratzen eta neurtzen ditugun modu ezberdinean gizonak eta emakumeak.


Hona horietako zenbait topiko ekarri ditugu, zuk zeuk balora ditzazun.
 

Bulegoan familiako argazkia dauka.

Gizonak: Nabari da familiaz arduratzen dela.
Emakumeak. Familia lana baino garrantzizkoa da beretzat.

Lantokiko mahaian gauzak pilatuta daude.


Gizonak: Oso gizon langile eta okupatua da.
Emakumeak: A ze anabasa, estresak jota dago emakume hau!

Lankideekin hitz egiten du.


Gizonak: Lan-kontuak, seguru!
Emakumeak: A ze kontakatilua!

Ez dago bere laneko mahaian.

Gizonak: Bilera garrantzizkoren bat izango du.
Emakumeak: Berriro ere komunean!

Bulegotik irten da.

Gizonak: Bezeroren batekin izango da.
Emakumeak: Erosketak egiten ariko da.

Nagusiarekin ari da bazkaltzen.


Gizonak: Nagusiak konfiantza du beragan.
Emakumeak: Seguru lan-harremana baino gehiago dutela.

Oso dotore dator lanera.

Gizonak: Berezkoa du estiloa.
Emakumeak: Zer nahi ote du?

Kirolezko poltsa darama lanera.

Gizonak: Bazkalorduari tartetxo bat kentzen dio osasuntsu egoteko.
Emakumeak: Gizendu egin da, eta kontzientzia txarra dauka.


 

detalle2

Document library

B1
01-31-2012

x61pRelaContWAR

16357632

x61pViewCountWAR

5904

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR