detalle dokuteka-generico-fitxa

Inauteri

Baztango Azpilikueta herrian inauteriak nola ospatzen dituzten kontatzen du bertako emakume batek.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Bete-betean sartu gara inauterietan. Jai hauek ospatzeko modu asko eta asko dago gure inguruan, izen handikoak batzuk, eta beste batzuk, ordea, ba hain ezagunak ez direnak. Azken hauetako adibideren bat ekarri nahi izan dugu Babelera. Bueno, Garazik ekarri ditu. Garazi, arratsalde on. 

Esataria 2. Arratsalde on. Ba bai, hauetako adibideren bat ekarri nahi izan dugu. Baztanen, adibidez, herri bakoitzak bere eguna du jai egiteko. Azpilikuetan (Azpilkuetan) gaur, Egun Ttun-ttun izenekoa ospatzen ari dira, eta egun hau zer den, egun honen berri, Nati Irungaraik emango digu.  

Esataria 1. Nati, arratsalde on.  

Nati Irungarai.  Arratsalde on.  

Esataria 1. Kontatuko al diguzu zer den Egun Ttun-ttuna?     

Nati Irungarai. Pues, Egun Ttun-ttuna da goizetik gau artean, pues, ttuntunarekin eta txistuarekin ibiltzen dela herrian eskean, mezan, eta jostailuak, dantzak, eta horrela… 

Esataria 1. Dena.  

Nati Irungarai. Bai.  

Esataria 1. Urtero Ostiral argal egunez ospatzen al da jai hau?  

Nati Irungarai. Bai. Lehen, lehen, lehen, pues orain dela igual 40 urte edo horrela, igual egiten zen ostegunarekin, baina orduan ez zen egiten ez jostailurik eta ez dantzik (dantzarik). Baina gero etorri zen andereño bat, erakutsi zituen dantzak eta horrela, eta hortik ostera, pues, hasi zen txistuak eta danborra izateko, nola ez zegoen, ostiralarekin kanbiatu zen. Ostegunean baziren egun batzuk, herri batzuetan, eta ostiralean kanbiatu zen Azpilikuetara.  

Esataria 1. Herriko haur guztiek hartzen al dute parte jai honetan, Nati?  

Nati Irungarai. Nahi duenak.  

Esataria 1. Nahi duenak.  

Nati Irungarai. Nahi duenak.   

Esataria 1. Baina haurrak, edo helduak ere bai? 

Nati Irungarai. Haurrek. Haurrek.  

Esataria 1. Haurrak, denak haurrak.  

Nati Irungarai. Batez ere, batez ere da haurrendako (haurrentzako).  

Esataria 1. Beraien festa.  

Nati Irungarai. Beraien besta (festa). Horixe.  

Esataria 1. Eta zenbat haur daude orain Azpilikuetan? Asko al dira? 

Nati Irungarai. 10 haur.  

Esataria 1. 10 haur.  

Nati Irungarai. 10 haur. Bai.  

Esataria 1. Beraz, haurrez gain helduak ere joango dira beraiekin.  

Nati Irungarai. Bai. Horixe. Gurasoak, alkatea, alkateen jaunak eta andreak, bueno, amak, eta gero, laguntzen eta, eta horrela. Bai.  

Esataria 1. E, Nati, guk ezin dugu ikusi baina kontatuko al diguzu arropa bereziren bat edo jazten ote duten.  

Nati Irungarai. Arropa berezia jazten dute neskek. Buruko painuelu (zapi) zuria…  

Esataria 1. Bai?  

Nati Irungarai. Gona gorria franja (marra) gorriekin, mandarra beltza…  

Esataria 1. Bai?  

Nati Irungarai. Eta korpuñoa (gerruntze) beltza ere.  

Esataria 1. Eta mutilek, ez.  

Nati Irungarai. Mutilek, berriz, pantalon (galtza) zuria, ator zuria eta paxa (gerriko) gorria. 

Esataria 1. A, oso ondo.   

Nati Irungarai. Bai.  

Esataria 1. Esan duzu lehen, eskean ibiltzen direla, ezta?  

Nati Irungarai. Bai. Bai. Eskean ibiltzen dira ostegun arratsaldean. Egiten dute [dituzte] auzoak. Azpilikuetak ditu 4 auzo. Eta auzo guztiak korritzen dituzte ostegunean. Eta gero, ostiralean, goizerako uzten dute herriarekin… Herria egiten dute ostiral goizean meza aitzinean. Ibiltzen dira apeza, txistulariekin eta maestroak eta alkatea. Eta gero meza, hori meza aitzinean, gero meza izaten da 12etan…  

Esataria 1. Bai?  

Nati Irungarai. Eta meza ondoan, pues, jokoren bat edo egiten dute haurtxo horiek, eta gero bazkaldu.  

Esataria 1. Eta kitto.  

Nati Irungarai. Eta bai… Gero, bazkaltzen dute. Eta gero izaten dituzte… Dantzan lehendabiziko, eta gero jostailuak.  

Esataria 1. Oso ondo.  

Nati Irungarai. Bai. Eta gero txokolatada egiten dute, dena bukatze(n) (d)a.    

Esataria 1. Eta gero lotara, ze(ren) leher-leher eginda bukatuko dute haur guztiek.  

Nati Irungarai. Bai. Pentsatzen dut baietz. Nahiko kontent joaten dira, kontent.  

Esataria 1. Noski! Noski!  

Nati Irungarai. Bai.  

Esataria 1. Etxez etxe eskean zer kantatzen dute. Zerbait berezia kantatzen al da?  

Nati Irungarai. Bai. Egun ttun-ttun… 

Esataria 1. Egun ttun-ttun 

Nati Irungarai. bihar ttun-ttun, etzi ere ttunttuna. Etxe hontan (honetan) bada ardo, nik ez dakit zenbana, zenbana den jakiteko behar ginuke (genuke) ardo-xorta bana. Pues hola egiten dute.  

Esataria 1. Eta zer eskuratzen dute? Zer ematen diete?  

Nati Irungarai. Bai. Eskuratzen… Lehen, lehen, gorri txiki (umetxo) ginelarik zen txistorra eta arroltze eta horrela. Baina orain, dirua.  

Esataria 1. Dirua.  

Nati Irungarai. Bai. Eta gero, biltzen… Diruarekin bazkaria egiten dute. Bai. Elkartetxean.  

Esataria 1. Nati, ba disfrutatu, ze(ren) joango zara zu dantzak eta bestelakoak ikustera, ezta?   

Nati Irungarai. Bai. Bai.  

Esataria 1. Ba ondo pasa eguna.  

Nati Irungarai. Hala.  

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
02-23-2001

x61pRelaContWAR

16356518
0:03:54

x61pViewCountWAR

9289

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR