detalle dokuteka-generico-fitxa

Emakumezko baserritarrak

Jaurlaritzak emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzeko neurriak jarri nahi ditu martxan nekazaritza-erremuetan.

37. DVDa

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Baserrietako eguneroko bizimoduaz hitz egingo dugu orain, zehazki baserrietan emakumeek duten egoeraz. Gehienetan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunik ez dago, ez jabegoan ez eta erabakiak hartzerakoan ere. Baserriak iraungo badu, ordea, erabakigarritasun handia izan behar dute, ezbairik gabe. Horretarako eskubidea dute gainera: inolako zalantzarik ez. 

Jaurlaritzak berdintasuna lortzeko neurriak jarri nahi ditu martxan nekazaritza-eremuetan.  

Off ahotsa. Otxandiotik Urkiolara bidean Amaitermingoa (Abadiñoko Amaitermin auzokoa) da Eli, artzain-familiakoa. Ahizpa bat ere artzain du. Galanki kosta zaigu Eli eta bere Lan zakurrari mendian gora eta behera jarraitzea.  

Iñaki Olano berriemailea. Perretxiko bila zebilen norbaitek uxatu dizkio antza ardiak Eliri, eta Urkiola gaineraino etorri behar izan du goizean goiz euren bila. Dena dela, Elik maite du ofizio hau.  

Eli Ingunza artzaina. Oso pozik nago, eta gustatu egiten ja(s)t (zait), eta aurrerantz(a) jarraitzeko kontuz na(g)o. Askatasun bat deko (dauka), eske inork ez dizu goitik agintzen be (ere) ez.  

Off ahotsa. Ustiategia gizonezkoa den bazkide batekin darama. Baina hemen dago koska bat: nore izenean dago?  

Eli Ingunza. Bi(x)ok gara. Eske (Izan ere) horretan utzi  naben (neban/nuen). Eske (izan ere), gaur egunean zer edo zer aldatzen hasi da, baina ez da ikusten emakume bat titularra, esplotazio bat izatea [izaten]. Eta gara bi(x)ok, erdi eta erdi.  

Off ahotsa. Paperean bere izena bakarrik ez,  erabakiguneetan ere present egon nahi du emakumeak, eta administraziora laguntza-eske joanez gero arreta eskatzen du.  

Eli Ingunza. Errespetu-faltie be (errespetu-falta ere) ez da(g)o, baina andra (andre) bat sartuz gero, da (eta) zer edo zer ... eskatzen, edo zer edo zer  sartzeko, apur bat erdi atzerantz(a) edo erdi barre egiten, egiten dab(i)ela (dutela).  

Izaskun Landaiba, ENBA.  Esplotazi(ñ)oaren erabakietan, administrazio-inguruetan, landa-eremuko elkarteetan, herri txikietako udaletan, adibidez, emakumeek gero jasan beharko daudie (dabez/dituzte) hartzen dire(ze)n erabakiak eta euren ikuspuntuak ba kontuan hartzeko premiaz- premiazkoa da.  

Off ahotsa. Ez gainera, premia bakarra.  

Nekane Jausoro, EHU. Bereziki nekazal-eremuko emakumeek ba aipatzen dutena, eta da gizarte-mailan ospe hori edo errekonozimentu hori lantzea, ez?  

Eider Arrieta, IKT kontsultoria. Ekipamenduak alde batetik eta zerbitzuak batik bat lotuta, zainketaren kontuari, ez?: umeak zaindu, zaharrak zaindu-eta… Eta gero, etxebizitza.  

Off ahotsa. Eta landa-eremuan bizi arren, baserritarra ez den emakumearen lan-baldintza askotan oso kaxkarra izaten da.  

Eider Arrieta. Egiten dela lan pila bat kontraturik gabe, portzentaia handian kontraturik gabe. Norberaren kontura egiten denean lan, baita ere ba kotizatu barik egiten dela.  

Off ahotsa. Eta gizonezkoak baino 12 bider gehiago dira lanaldi partzialean dauden emakumeak.  

Eider Arrieta. Ondorio larriekaz (larriekin), ordu gutxiago kotizatzen dire(ze)lako, kontratu txarragoekin, eta holango gauzekaz (holako gauzekin).  

Off ahotsa. Eta hala ere, landa-eremuaren irudi positiboa, alde onak goraipatu nahi dituzte. Hauek guztiak Jaurlaritzak bere egitasmorako  apuntatuta dauzka. Ez da ekintza makala izango!    

detalle2

Document library

B2
10-21-2004

x61pRelaContWAR

16354803
00:03:09

x61pViewCountWAR

2918

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR