detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskal Herriaren bihotza

Andia mendian topatu dute Euskal Herriaren erdigune geografikoa, Olibesarioko saroian.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 38. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Felix Isasa, ingeniaria: Gaude San Donatoko mendi-lerroak egiten duen mesetaren gainean, hau zulotxo bat da, dauzkagu hor Leziza alde batean, eta Morro bestean, mendia da baina zulo tartean sartuta gaude. Hor, zulo horren erdi-erdian kokatzen da.

Elixabete Garmendia, kazetaria: Felix Isasari ofizioak eta afizioak, biek lagundu diote erdigunea kokatzen. Euskal Herriko bihotza Aralar jotzen zuen baina jakin-mina jarri zitzaion ea benetan hala ote zen. Kalkuluak egiten hasi eta “Andiamendin” topatu du erdigune geografikoa, Olibesarioko saroian.

F. I.: Sorpresa hartu nuen, kokatu nahi nuen zehatz-zehatz non den, eta ezagutzen nuelako paraje hau zein ederra den, eta orduan, ba… sorpresa eta, gainera, poza.

E. G.: Kalkuluaren oinarria fisikan dago, barizentroa da, Euskal Herriaren mapa zintzilik jarri, berdin Tuteratik nahiz Donapaleutik edo Zierbenatik, eta aldiro puntu berbera markatuko du berunak, eta puntu hori da, hain zuzen ere, ardatza, oreka-zentroa.

F. I.: Grabitate-zentroak propietate hori dauka, oreka-zentroa delako, gorputz baten oreka-zentroa.

E. G.: Fisikaz haratago, metafisika. Isasari Oteizaren hutsa dakarkio gogora toki honek.

F. I.: Hau da toki erlijioso bat, pixka bat agnostikoak garenak hor daukagu ere bai erlijio ukitu hori eta niretzat behintzat nire erlijioa hau da.

Jose Inazio Murua, topografoa: Felix da gizon bat... beti euskaldunen nortasuna bilatzen duen gizon bat da, eta gero oso praktikoa da gainera, erabiltzen du praktika eta logika, eta orduan, gauza horiek… konkretuki izan da niretzat oso harrigarria.

E. G.: Felixen aurkikuntzak sortu dion emozioa ezin du beretzat gorde Muruak, eta gelditzen du Olibesario parean doan taldea. Aurkikuntzaren albistea Berrian atera zenez geroztik, Isasak adar-jotzeak ere izan ditu, erdigune geografikoak erdigune politikoa dakarrela hizpide. Txantxak txantxa, tokiak badu topagunearen magia.

F. I.: Batez ere nolabait lotzen duelako Euskal Herria bere osotasunean eta badago erreferentzia bat. Beti izan dugu Gernika, Iruñea… izan dira, ez, sinboloak, baina nik uste dut Euskal Herriko erdiguneak baduela beste zer edo zer, ez? Grabitate-zentroa da gorputz baten erdia, hor biltzen diren, gorputz horrek egiten dituen indar guztiak, indar fisiko guztiak gorputz horretan biltzen dira.

E. G.: Beherako bidean, Orhi, Anie, Hiru Erregeen Mahaia, Pirinioak elurtuta. Lainozko itsasoaren azpian ezkutatzen da Iruña.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
11-25-2000

x61pRelaContWAR

16354340
00:03:54

x61pViewCountWAR

2995

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR