detalle dokuteka-generico-fitxa

Gazteentzako harrera-egoitzak

Ume guztiak ez dira senideekin bizi, arazo larriak direla eta, hainbat ume Aldundiaren harrera-egoitzetan bizi dira.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 38. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Haurren heziketan familiaren maitasuna eta babesa ezinbestekotzat jotzen dute adituek, ume guztiak ez dira ordea senideekin bizi, arazo larriak direla-eta, hainbat ume adin txikikoentzat prestatutako harrera-egoitzetan bizi dira. Etxe horietako bat bisitatu dugu gazte hauek nola bizi diren jakiteko.

Arantzazu Zulaika, berriemailea: Oscarrek bere etxea erakutsi digu. Hezitzailea da. Donostiako Urbieta kalean dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak adin txikikoentzat prestatuak dituen hamaika egoitzetako bat da. Bizkaian 30 zentro daude, eta Araban, 6. Etxebizitza arrunta da, bederatzi gazteren behin-behineko bizilekua. 9 urtetik 18 urtera bitarteko neska-mutilak dira. Eurek zaintzen eta hezten, zazpi hezitzaile, zentroko zuzendari teknikoa eta garbiketaz arduratzen den laguntzailea. Batzuek hilabeteak igaroko dituzte hemen, beste batzuek, urteak. Guztiek gauza bat berdina dute, barru-barruan gordetzen duten historia latza.

Oscar Gomez: egoitzako zuzendari teknikoa: Kontutan hartu behar dugu hemen dauden haurrak beraiek biktimak direla, beraiek ez direla gaizki egin dutenak, beraiek haurrak dira eta egoera familiar baten biktimak dira.

A. Z.: Santurtzin gertatutakoaz hitz egin dugu. Zentrotik alde egitea ez dela ohikoena dio, baina horretarako prestatuta daudela.

O. G.: Guk eduki ditugu halako kasuak, eta nahiz eta horrela ibili epe batean, bere bizitzako epe batean, gero kapaz dira ikusteko errekurtsoa beraientzat ona zela eta etortzen dira bueltan esanik ba “eskerrik asko horretan laguntzeagatik” eta abar.

A. Z.: Helburua, etxera seguru bueltatzeko prestatzea edo euren kontura bizitzeko gai izatea. Lehen bi hilabeteetan balorazioa egingo dute hezitzaileek, haurrak dituen behar konkretuei erantzuteko. Horretan lagunduko diote hezitzaile eta psikologoek. Helburura bidean, krisiak.

O. F.: Errazagoa da familia batean bizitzea hemen baino. Hemen hezitzaile askorekin eta beste gazte askorekin egin behar duzu bizitza, eta erlazioa konplikatuagoa da zeren beste hainbat ume daude baita ere zu bezalako arazo asko dituztenak.

A. Z.: Gipuzkoan 318 haur daude senideengandik bananduta, 158 harrera-familia batekin bizi dira, eta besteak, 160, harrera-egoitza batean, beste haur batzuekin. Erdia eta erdia, gutxi gorabehera. Bizkaian 390 haurretatik 40 familia batekin bizi dira baina gehienak, 350, harrera-etxeetan bizi dira. Araban 74 haur daude egoera honetan, 27 behin-behinean adoptatuta daude, eta ia bikoitza, 47, etxean. Harreman eta binkulo beeziak sortzen dira. Datu bat: etxe honetan logela izan duten haur eta gazte ugari Gabonetan bisitan etorriko da, urtero bezala. 

detalle2

Document library

B2
11-27-2004

x61pRelaContWAR

16354322
00:03:20

x61pViewCountWAR

3903

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR