detalle dokuteka-generico-fitxa

Einstein, intuizioari kasu egin zion zientzialaria

Einsteinen ibilbidea ekarri digu gogora Ainara Argoitiak: non jaio zen, nolakoa zen umetan, lehen eskola-urteak, unibertsitatea, irakasle-lana, lehen mundu gerra, Nobel saria, nazismoa, etab...

Zoria? Jainkoa ez dabil dadoetan ». Einsteinentzat gauza guztiek zuten azalpen bat, Unibertsoa, beste ezeren gainetik, ulergarria zelako. Bereziki, bi gauza behar zituen gizakiak horretarako: irudimena eta intuizioa. Eta bietatik zuen berak. «Ezagutza baino garrantzitsuagoa da jakingura», utzi zuen idatzita bere oharretako batean. Eta, hain justu ere, irudimenak eta ase ezineko jakin-min horrek gidatu zuten bera.

Albert Einstein Ulmen jaio zen (Alemanian), 1879ko martxoaren 14an; Thomas Alva Edison asmatzaile estatuabatuarrak goritasun lanpara sortu zuen urte berean. Etxe onekoak ziren Einsteindarrak. Aita Schwabing-eko zentral elektrikoaren jabea zen. Ama etxekoandrea zen.

Umetan, lotsatia eta bakartia zen. Gauzak buruz ikasteko erraztasun handirik ere ez zuen, ezta berbetarako ere. Lau urte bete arte ez zuen hitzik egin. Hala ere, jakin-min handia zuen. Gauza guztiei jartzen zien arreta, eta atentzio handiz jarraitzen zituen osaba Jakoben azalpenak. Eskolan, baina, ez zen ikasle ona. Ez zuen gogoko buruz ikastea, eta zentzugabea iruditzen zitzaion ikasi nahi ez zirenak ikasi behar izatea. Berak matematikak eta biolina zituen gustuko, eta dohain handia zuen horretarako, gainera. Matematikako oinarrizko arauak eta algebra etxean ikasi zituen, osabarengandik. Geometria, berriz, bere kasa ikasi zuen, 12 urterekin.

Lehen eskola urte haiek Municheko ikastetxe katolikoan bete zituen. Gelako judu bakarra zen. Eskolan, kristautasuna ikasten zuen, eta Bibliako istorioek erabat liluratuta zuten. «Galdutako paradisua, zerutik lurrera jaisten diren aingeruak... liluragarria da», idatzi zuen. 15 urte bete zituenean, baina, gurasoek Alemania utzi eta Paviara (Italiara) joatea erabaki zuten, aitaren lantegiak porrot egin zuelako. Denak joan ziren, Albert izan ezik. Bera Munichen geratu zen, ikasketak amaitzeko. Munichen, bakarrik. 15 urte zituen eta ikasketak uztea erabaki zuen.

Etxekoak ikusi nahi zituen. Urtebetean ibili beste lanik ez zuen egin Pavian, eta aitak Zuricheko Eskola Politeknikora bidali zuen. Ez zuen sarrerako froga gainditu. Edozelan ere, eskolan sartzeko adinik ere ez zuen. 18 urte behar ziren eta 16 baino ez zituen berak. Aarauko (Suitza) eskolan bete zituen bi urte horiek. Han, Mileva Maric ezagutu eta harekin maitemindu zen. Bibotea ere utzi zuen, eta Bernako patenteen bulego batean hasi zen lanean. Bera ez zen, baina, zortzi orduko funtzionario lana egiteko jaio eta ez zegoen gustura.

1905. urtean, fisikaren gaineko lau lan argitaratuko zituen Annalen der Physik aldizkarian. Lehenengoan, argia osagai mikroskopikoz osatua dagoela frogatu zuen. Bigarrenean, higidura browndarra azaldu zuen. Hirugarrenean, espazioa eta denbora erlatiboak direla frogatu zuen, eta laugarrenean, goitik behera aldatuko ditu materia eta energia kontzeptuak.

Inork ez zituen, baina, aintzat hartu. Hala, 1906.a artekoak ez zituen urte onak izan. Urte horretan doktoregoa amaitu zuen Zuricheko Unibertsitate Politeknikoan eta lantegian mailaz igo zuten. Handik hiru urtera, Salzburgoko Fisikarien Kongresuan parte hartu zuen, eta Zuricheko Unibertsitatean fisika teorikoko irakasle izendatu zuten. Bigarren semea ere izan zuen. Izena hartu zuen, eta ez zitzaion lanik falta izan. Praga, Utrach, Viena, Laiden... batetik bestera ibili zen, eskaera guztiei ezin erantzunda.

Eta onenean, lehen mundu gerrak harrapatu zuen. «Erokeria». Bakezale agertu zen, eta lanean jarraitu zuen. 1914-16 urteen artean, erlatibitatearen teoria fintzen egin zuen lan. 1919ko eguzki eklipsearen ostean, mundu osoan egin zen ezaguna. Izan ere, eguzki sistemari egindako argazkiek bere igarpenak berretsi zituzten. The Times egunkariak Newton berria deitu zion eta 1921ean Fisikaren Nobel saria eman zioten, efektu fotoelektrikoaren teoriagatik. 22.000 dolar. Saria, oso-osoan, bere emazte eta semeei eman zien. Izan ere, banantzea erabakia zuten. Banandu, eta Elsa Einstein lehengusinarekin ezkondu zen.

Eta 1933an beste danbateko bat. Hitlerrek agintea hartu eta AEBetara ihes egin zuen, behin betiko. Princeton-en egin zituen bizitzako azken hogeita bost urteak. Hango Goi Mailako Ikasketetarako Institutuko irakasle izan zen eta gogotik lan egin zuen, elektromagnetismoaren eta grabitatearen arteko harreman matematikoa aurkitu nahian. Lana biziera zuen. Gorabehera askoko urteak izan zituen hil artekoak. Politika gogoko izan ez arren, esku hartzeko beharra sentitu zuen. 1939an gutun bat idatzi zion Franklin D. Roosevelt AEBetako orduko presidenteari, energia atomikoari buruz ikertzeko eskatuz. Alemaniak bonba atomikoa sortzeko arriskua ikusten zuen. Damutu zen gero, AEBek Hiroshima eta Nagasaki bonbardatzean.

Nazismoaregandik ihesi, sionismoaren alde egin zuen eta juduen lider bihurtu zen. Hala, 1952. urtean Israelgo presidente orde izatea proposatu zioten. Ez zuen onartu, baina; eta ikertzen jarraitu zuen. 1955ko apirilaren 18an hil zen Einstein, Princetonen. Einstein erraustu egin zuten, baina haren burmuina Princetongo Unibertsitatean dago.

detalle2

Document library

B2
02-10-2005

x61pRelaContWAR

  • Argoitia , Ainara
16353484

x61pViewCountWAR

4954

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR