detalle dokuteka-generico-fitxa

Musulman izatea

Dani Arizala kazetariak oinarrizko galdera batzuk egingo dizkio Oshmani, musulman izatea zer den jakiteko: janariaz, edariaz, diruaz, ospakizunez, ezkontzaz...

44. DVDa

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Dani Arizala. Hitz egin dezagun, beharbada, oinarri-oinarrian musulmana izatea zer den. Eta beharbada oso, oso galdera ohikoak egingo dizkizut, baina laguntza behar dudalako eta pixka bat ulertu nahi dudalako, pixka bat.  

Oshman. Bai.  

Dani Arizala. Badakit beharbada, diot, e, oso gauza arrunta dela, baina janari-kontuetan, adibidez, txerrikirik ezin duzue, alkoholik ezin duzue probatu. Ez dakit, jatetxe batera joan eta zer?  

Oshman. Bai. Hor norberak ikusiko dau, (du) ezta? Hain zuzen be, badagoz (hain zuzen ere, badaude) kontu batzuk beren-beregi (zehatz-mehatz) Koranean aipatuta dagozanak (daudenak).  

Dani Arizala. Bai. Bai.  

Oshman. Adibidez, txerrikia jatea, baina ez bakarrik txerrikia, izan leike (liteke) lehoi bat, hau da, haragijaleak diren animaliak jatea. Hain zuzen be, hor atzean dagoen planteamendua be (ere) bada naturagaz (naturarekin) oreka bat e(d)ukitzea.  

Dani Arizala. Eta alkohola?

Oshman. Alkohola bera oso kaltegarria da. Eta Koranean esaten dana (dena) da, hain zuzen be (ere),  igual ezaugarri positibo batzuk eduki ahal dituela. Hau da, pertsona bat elikatu daiteke beharbada, ardoagaz (ardoarekin), ba ez dakit, esaten dabe (dute) igual hainbat osagai positibo dituela, edo txerrikiagaz (txerrikiarekin). Baina gehiago dira kaltegarriak diren aspektuak. Orduan, hobe dugu ez edatea.  

Haragiaren kontuan sartzen garenean, ba adibidez ez dakit, arkumea, edo behikia jatea. Hori izan behar da Jainkoaren izenean hil dan (den) aberea. Bestetik ere, kontuan hartu behar da hainbat ezaugarri eduki behar dituela animalia horrek. O sea (alegia) ezin dala (dela) edozein modutara, hormonak, hormonaz josita…

Dani Arizala. Dena ekologikoa behar duela, ezta?  

Oshman. Biologikoa.      

Dani Arizala. Biologikoa.

Oshman. Halal (legala) izango litzateke, gaur egungo elikagai biologikoa.

Dani Arizala. Zaila duzu orduan e? Gaur egungo gizartean eta gaur egungo hirietan eta jatetxeetan oso zaila duzu hori betetzea, ezta?  

Oshman. Hain zuzen be, nik etxean ez dot (dut) jaten haragirik. Oso, igual… Eta kanpora joaten naizenean, ba jatetxeetan izaten dira Halal jatetxeak, eta Halal jatetxeak ez direnean, ba arraina. Edo barazkiak bakarrik, ezta?

Dani Arizala. Aizu, eta egia al da, ez dakit, egia al da zure soldataren ehuneko, ez dakit…

Oshman. 2,5a. Zakatari buruz, zakat dalako (delako), zergari buruz. Bai.  

Dani Arizala. Itxoin, itxoin. Itxoin. Zerga. Egia da zure soldataren zati txiki bat ez dakit, txiroei edo pobreei eman behar diezula, hori, edo horrelako konturen bat? Hori, horren obligazioa duzuela edo pixka bat  Koranak hori agintzen duela?  

Oshman. Bai. Hori da… Lehen aipatu dut lehenengo zutabea. Jainko bakar batengan sinisten dugula aitortzea, bigarrena izango litzateke lehen egindako otoitza, hirugarrena, aipatu ahal dugu hirugarren modura, ba zakat dalako (delako) elkartasun-zerga. Elkartasun-zerga hori derrigorrezkoa da…

Dani Arizala. Eta zuk zure soldataren ehuneko txiki bat…

Oshman. Urteko irabazien % 2,5a eman behar dugu guk uste dugun modura, ba, ekintza sozialen alde edo, edo pobre diren pertsonen alde. Hau da, helburu sozial baten alde.  

Dani Arizala. Eta zuk hori egiten duzu, orduan? Urteko zure soldataren % 2,5a?

Oshman. Jainkoari eskerrak, bai. Eta esan behar da musulmanok hori beteko, beteko bagenu, beharbada munduko gosetea bukatuko zan (zen).

Dani Arizala. Hori autokritika bat da, ezta?

Oshman. Bai. Bai, hain zuzen be (ere). Baina guk musulmanok musulman modura beti autokritika egin behar dugu. Autokritika egiten dugu otoitza egiten dugun bakoitzean, egunean bost biderrez autokritika egiten dugu, baina Koranen esaten dan (den) modura, ba, seinale argiak emon (eman) arren, beti Jainkoa askotan, Jainkoaz ahaztu egiten gara, Jainkoak esandakoaz. Eta egiten dugu gura (nahi) duguna, ez Jainkoaren borondatea jarraitzea [jarraitu].  

Dani Arizala. Aizu, Oshman, zuentzako asteko egunik sakratuena ostirala da. Zuk ostiraletan jaiegun egiten duzu ala ez?

Oshman. Ez. Ez. Berez musulmanok ez dugu jaiegunik.

Dani Arizala. Ez duzue jaiegunik.

Oshman. Jaiegun berezirik.  

Dani Arizala. Baina ostiraletan, bai, mezkitara joateko eguna da, eta ospakizun bereziak dituzue ostiralero, ezta?

Oshman. Gizonezkoentzat derrigorrezkoa da ostiralean mezkitara joatea. Adibidez, Bilboko mezkitan elkartzen gara 600 pertsona jatorri…

Dani Arizala. 600 pertsona, e!

Oshman. Holan (hola), danak (denak) oso estututa, eta lurrean, bueno, ez dakit, eserita. Ni Bilboko mezkitan sentitzen naiz emigrante (etorkin). Emigranteen artean gehienak, bueno, denetik…

Dani Arizala. Hori, hori ere galdetu behar nizun, Oshman. Ari gara zure gurasoei buruz, zure lagunei buruz. Baina etorkin horien artean, Oshman, barkatu, Alfredo Gómez nor da?       

Oshman. Oshman? Ba beste anaia, anaia musulman bat. Beste barik: danak (denak) gara berdinak, anaiak eta arrebak. Islamean juridikoki eta espiritualki gizaki guztiak gara berdinak, andrazkoak zein gizonezkoak.  

Dani Arizala. Itxoin. Itxoin. Orain andra eta gizonezkoen artean ere iskanbila handia dagoela zuk oraintxe aitortu didazu, ezta? Ostiralero gizonezkoek obligazioa duzue, emakumezkoek ez. Eta Koranak, lehen aipatu duzulako, e,  Koranak, adibidez, dio gizonezko batek lau emazte eduki ditzakeela. Hori horrela al da?

Oshman. Koranak bultzatzen duena da, hain zuzen be (ere), poligamiarik egonez gero… Poligamia ez du debekatzen, egiten d(a)uena da, mugatu.  

Dani Arizala. Lau.

Oshman. Bai.  Koranak esaten d(a)uena da lau askoz jota. Eta esaten d(a)uena da hobe dela bat, bakar bategaz (batekin ) ezkontzea. O sea (alegia), Koranak bultzatzen dau, eta Jainkoaren berbak bultzatzen dau (du) ez…  Adibidez, bi emaztegaz (emazterekin) ezkondu zeinkela (zintezkeela) , baina ez zara inoiz izango justua eurekin.       

Dani Arizala. Um.

Oshman. Orduan, horrek zer esan gura d(a)u? Ez… Justizia ez badago horretan, hobe duzula bakar bategaz (batekin) ezkondu (ezkontzea). Badakigu munduko hainbat erliji(ñ)otan, hainbat herrialdetan poligamia berezkoa dela. Hemen, gure artean… Aizu, eske aipatu behar da, musulmanok ez gara normalean poligamoak. Hemen, nik ezagutzen ditudanen artean, benetan, denak monogamoak dira.     

Dani Arizala. Eta gainera, oker ez banago, zure neska-lagunarekin ezkonduz gero, zure emaztearekin hain zuzen ere, zure soldata biontzako da.  

Oshman. Bai.

Dani Arizala. Baina berak irabazitakoa beretzako bakarrik?

Oshman. Bai. Bai. Hain zuzen be (ere) berak eduki ahal d(a)u nahi duen ondarea, baina berez, erabiltzeko dekona (daukana)… Berez holako, pareja (bikote) musulman batean ba beti saiatuko dena da biontzako onena egiten. Ba nik uste dot (dut) andrazko musulman batek ikusten bad(a)u gizonezko bat estututa dabilela ba familia bat mantentzeko, ba berak ere lagunduko d(a)uela. Baina berez, derrigorrezkoa da gizonezkoarentzat etxerako ogibidea ekart(z)ea familiarentzako.

Dani Arizala. Nor da Mina? Non elkar ezagutu zenuten? Barkatu, bera ere musulmana al da?  

Oshman. Bai. Bai.

Dani Arizala. Ezinezkoa litzateke, adibidez, zu kristau batekin, budista batekin, beste erlijio bat duen neska-lagun batekin ezkontzea? Zuretzako ezinezkoa izango al litzateke?

Oshman. Gizonezko musulmanarentzat zilegi da kristau edo judutar bategaz (batekin), praktikatzen d(a)uen judutar edo kristau emakumezko bategaz (batekin) ezkontzea.

Dani Arizala. Emakume batek ezin izango luke hori egin.

Oshman. Emakume batek ezkondu ahal du, edo ezkondu behar d(a)u gizonezko musulmanegaz. Eta honek bilatzen d(a)uena da ba hain zuzen be (ere) familia islamikoa. Eta familia islamiko horretan zer egiten da? Ba hain zuzen be (ere) 5, islamaren 5 zutabeak jorratu ahal izatea, ezta?  

Dani Arizala. Eta Mina noiz agertu zen zure bizitzan, Oshman?

Oshman. Ba Mina orain dela gitxi (gutxi), eta bueno, Jainkoari eskerrak bera agertu zan (zen)…

Dani Arizala. Itxoin. Itxoin. Agertu zan, baina nondik nora…  

Oshman. Bueno, hain zuzen be gure kontaktuak baditugu, ba komunidadean (komunitatean) eta, hola(n)xe ezagutu ahal izan nuen eta bueno, Jainkoari eskerrak, komentatu genuen elkar ezagutu apurtxo batean,  eta komentatu genuen hain zuzen be (ere) gure bizimodua elkarregaz (elkarrekin), zelako bizimodua edukiko  genuen. Bilatzen duguna lehenbailehen ezkondu, zertarako? Hain zuzen be (ere) onena matrimonioaren (bikote ezkonduaren) barruan jorratzen dalako (delako), ezta? Eta musulmanentzako dena egitea zilegi da matrimonioaren (bikote ezkonduaren) barruan. Hau da, sexu-harremanak.  Guretzako, adibidez, sexu-harremanak eduki ahal dira modu zilegi batean, matrimonioaren (bikote ezkonduaren) barruan, ba hori, otoitz egitearen modukoa da.  

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
04-27-2005

x61pRelaContWAR

16352805
00:08:30

x61pViewCountWAR

3580

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR