detalle dokuteka-generico-fitxa

Ahozkotasunaren garrantzia

Ahozkotasunak geroz eta garrantzi handiagoa du egungo gizartean. Gure umeek gero eta gaitasun urriagoa dute ahoz sentitzen eta pentsatzen duten hura adierazteko.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 50. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Bertsolaritza komunikazio-tresna ikaragarria dugu. Maisua dugu Egaña, bai bertsotan bai hitz lauz komunikatzen. Azkenaldian, hitzaldi segida batean herriz herri dabil txapelduna ahozkotasunak komunikaziorako eskaintzen dituen baliabideak jendeari azaltzen. Komunikatzeko estrategiak zein diren, gure argudioak nola indartu ditzakegun, besterenak nola indargabetu… Usurbilgo Kultur Etxean izan ginen hitzaldi horietako batean.

Andoni Egaña: Ahozkotasunak gero eta garrantzi handiagoa du egungo gizartean. Gure umeek gero eta gaitasun urriagoa dute ahoz sentitzen eta pentsatzen duten hura adierazteko. Guk esango genuen: Maisu, dauzkagu 16 bertebra”. Ez genuen esaten: “Maisu, dauzkagu 16 orno”… “Maisu, dauzkagu 16 bertebra”. Baina ondokoarekin haserretzen ginenean, esaten genion: “Hi, itzulidak nire borragoma, bestela bigarrenak paretak emango dik”. Eta, bueno,  “bigarrena paretak emango dik” nahiko mehatxu bisuala da, ezta, ikusi egiten da, pim, pum. Gaur egun zein da egoera? Gaur egun esaten dute “Maisu, dauzkagu 16 orno”, ez “bertebra”, eta ondokoarekin haserretutakoan, zer esaten dute? “Devuélveme el borragoma, que te doy una hostia”.

Xarma dator gauza bakoitzari bere huraxe deitzean lortzen den arrakastatik, ez gauza denei beti berdin deituta. Eta hedabideen joera izaten da gauza guztiei beti berdin deitzea. Ezin da esan Urzaizek jaurtiketa bat egin eta zutoinetik bost metrora joan baldin bada “Urzaiz ez da batere fin ibili”, bueno, bale, esan liteke, baina handik hogei minutura arbitroari bi matraileko eman baldin badizkio, ez esan berriz ere “Urzaiz ez da batere fin ibili”. Ez da gauza bera, ezta, jaurtiketa bat zutoinetik bost metrora bidaltzea edo arbitroari bi matraileko ematea? Orduan, zergatik izendatzen ditugu berdin?

Ahozkotasunak, ahozko gaitasunak, ez du zerikusirik jakinduriarekin, ez du zerikusirik ezagutzarekin; are gehiago, nik esango nuke zerikusia duela ezagutza eza disimulatzearekin. Eta hori egin dugu mendez mende. Galdetu gure amonari Julia Roberts-i buruz. Kristoren bentaja dauka: ez daki ezer. Eta hori abantaila ikaragarria da; ez daki ezer eta orduan Julia Roberts-i buruz amonak esango dizu: “A, bai, emakume bat, ikusi dut, bai, gazte bat… baina gu ere izan ginen gazteak. Jo, Gerra Zibila, akordatzen naiz, hemezortzi urte geneuzkan guk orduan, eta baserria nola karretera ertzean zegoen, zubi gainetik gertu ikusten genuen nola mutil Eibarkoak, UGTkoak, pasatzen ziren gerra garaian, goitik behera, goitik behera kantatzen eta esaten ziguten, e, haiek guri ¡guapas!. Garai hartan guapak izango ez ginen ba?

Denok dakigu euskaraz, ahoz, gaitasuna hobetzeko ez dagoela erabiltzea bezalako gauzarik.

detalle2

Document library

B2
05-08-2006

x61pRelaContWAR

16352541
00:03.21

x61pViewCountWAR

6809

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR