detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Autoa

Kirmenek gidatzen ikasi behar du, eta horretarako Kermanen autoa hartu du.
Egiturak:
- Bat eta batzuk hitzen gehiegizko erabilera.
- *Aurrekalde, *atzekalde, *barnekalde / aurreko alde, aurrealde, atzeko alde, atzealde, barneko alde, barnealde.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 KERMAN: Kirmen! Zertan ari zara nire auto barruan?? Atera hortik oraintxe bertan!

KIRMEN: Kerman, gidabaimena ateratzen ari naiz! 
KERMAN: Ba nire autoan praktikatu nahi baduzu, jai daukazu! Axolagabe bat besterik ez zara!
KIRMEN: gainera, teorikoarekin ari naiz... Gontzal Mari eta biok autoeskolara apuntatu gara!!! 
KERMAN: Gontzal Marirekin? Alfer batzuk besterik ez zarete Gontzal Mari eta biok! Gainera, zertan ari zara teorikoa gainditu baino lehen nire auto barruan? 
KIRMEN: Ba, kotxearen ikasten. Begira zenbat dakidan: Bolantea, frenoak, ispilua, aginte-mahaia...
KERMAN: Ez ukitu ezer! Saltsero bat besterik ez zara zu! Atera hortik behingoz, ezer apurtu aurretik!
KIRMEN: Baina autoeskolan esan didate elementu guztiekin ohitu behar dudala... 
KERMAN: Bost axola niri zer esan dizuten... Bazter-nahasle batzuk besterik ez dira horiek! Atera hortik agudo, agudo!!!!
KERMAN: Baina, Kirmen!!!!! San Kristobal apurtu didazu...

AZALPENAK:
Bat eta batzuk ez dira oso egokiak pertsonak kalifikatzeko. «Bazter-nahasle batzuk besterik ez dira» eta «alfer batzuk besterik ez zarete» esan ordez, «Bazter-nahasle galantak dira» edota «a zer nolako alferrak zareten» esan dezakegu.

KERMAN: Benetan, Kirmen. Zurekin ez dago gauza onik. Gidatzen hasi aurretik izan duzu lehen istripua… 
KIRMEN: Istripua, nik? Erotu egin gara, ala? 
KERMAN: San Kristobali lepoa moztu diozu!!! Gidarien patroiari, alajaina… Eta, axola ez badizu, kendu esku hori auto gainetik! Autoaren atzekaldea mailatu egingo didazu eta! 
KIRMEN: Kerman, ukitu besterik ez dut egin! 
KERMAN: Ez dakit ba nik... Arrasto hau ez zegoen lehen... Bakarren batek egingo zion... Autoaren aurrekaldea arakatu behar dut orain... 
KIRMEN: Alfer-lanean ari zara... Nik ez dut autoa mugitu. Gainera, lehen ere esan dizut: ez dut traste zahar hau ezertarako behar!!
KERMAN: Ba, hobe horrela, ez baitizut utziko!!! Ene... Barnekaldea atzo garbitu nuen... Txukuna utzi didazu, ogi papurrez josita... Eta autoaren beheko aldea ere lokatzez zipriztinduta dago... Zer ibili zara autoarekin, traktorea delakoan? Ez duzu nire autoa sekula gehiago hartuko! 
KIRMEN: Esan dizut lehen ere... Ez dut zure ditxosozko autoaren beharrik!!!!! Gainera, Aitziberrek lagunduko dit gidatzen ikasten! 
KERMAN: Aitziberrek? Nolatan, ba? 
KERMAN: Kirmen! Kirmen!

AZALPENAK:
“Aurreko aldea” edota “aurrealdea” esango dugu. Berdin gainerako aldeekin ere: “barruko aldea” edota “barrualdea”. Kontuz, horrenbestez, “aurrekaldea” eta “barrukaldea” saihestu egingo baititugu.

KERMAN: Kirmen, mesedez, ez daukazu Aitziberri autoa eskatu beharrik. Neuk lagunduko dizut …
KIRMEN: Berandu zabiltza, Kerman. Nik ez dut zure autoa nahi! Gainera, oso zikin dago, ezta? 
KERMAN: Garbituko dut!!! Barruko aldean aspiragailua pasatuko dut, eta kanpoaldeari argizaria emango diot, goxo-goxo eta dotore-dotore ibil zaitezen!
KIRMEN: Benetan? 
KERMAN: Bai!!!! 
KIRMEN: Ezta ametsetan ere! Nahiago dut Aitziberrekin autoan ibili! 
KERMAN: Barkatu aurrekoa… Berekoi hutsa naiz... 
KIRMEN: Zuzen zabiltza, zerbaitetan behintzat! 
KERMAN: Ene... Zure atzetik korrika joan naiz... Eta atea zabalik utzi dut!!! Axolagabe hutsa naiz!!!! 
KIRMEN: Horretan ere zuzen zaude, bai!!!!
KERMAN: Ama!!!! Eserlekuaren azpialdean nituen irratia, eta nabigatzailea falta dira!!!! 
KIRMEN: Lastima! Nik joan egin behar dut!!! Aitziberrekin geratuta nago! 
KERMAN: Kirmen! Ez daukazu zertan! Nire autoa zeurea ere bada!
KIRMEN: Traste zahar hori?!!! Ez, ez, ez! Hori baino hobea da osaba Joxeantonioren lanroberra ere... Ez dauka ez irratirik, ez nabigatzailerik, beraz, agur Kerman.

AZALPENAK:
Auto kontuak izan dituzte gaur Kermanek eta bere anaiak. 
Ikusi dugunez, bat eta batzuk gehiegitxotan erabiltzen ditugu. «Alfer batzuk besterik ez zarete» eta tankerakoak erabili ordez, esate baterako, «alfer hutsak zarete» erabil dezakegu.
Bestalde, «aurreko aldea» edota «aurrealdea» esaten dela ikusi dugu. Edota «atzeko aldea» edo «atzealdea». Aurrekaldea eta atzekaldea, hortaz, saihestu egingo ditugu.
Horixe gaur ikusitakoa, lagunok. Zuek ere badakizue: honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

A2
01-07-2011

x61pRelaContWAR

16351641
00:05:22

x61pViewCountWAR

4690

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR