detalle dokuteka-generico-fitxa

WhatsApp-aren ikono berriak, polemika-iturri

Bukatu dira aitzakiak. Mezuak irakurri dituztela dioen ikono berriarekin, bidaltzaileak jakingo du jasotzaileak mezua ireki duela, baita noiz ireki duen ere.

Bi check urdinek adieraziko digute hartzaileak mezua irakurri duela. Batzuentzat gehiegizkoa da, besteentzat beharrezkoa. Izan ere, munduan 28 milioi bikotek apurtu dute harremana whatsapparen erruz.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Bi check urdinak heldu dira. Aurrerantzean ikono honek adieraziko digu hartzaileak guk bidalitako WhatsApp-a irakurri duela.
Kaleko mutila 1.- Niri agertu jata (zait), bai.
Berriemailea.- Orain arte bi check gris edo berde agertzen ziren eta jendeak ez zekien oso ondo zer adierazten zuten. Mezua mugikorrera iritsi zela esaten zuen, ez irakurrita zegoela.
Aurrerantzean tik gris batek esango digu mezua zerbitzarira heldu dela, tik gris bik mezua hartzailearen telefonora heldu dela eta bi urdinek hartzaileak mezua irakurri duela.
Kaleko neska 1.- Ba, apur bat fuerte, ez?
Berriemailea.- Baina WhatsApp salatari berria harago doa. Mezua ze ordutan irakurri den esaten du eta talde batean zein taldekidek irakurri duten mezua.
Kaleko neska 2.- Ba, nire ustez, pribazitatea guztiz galtzen da horrela.
Kaleko mutila 2.- Ez dakit, besteen bizitzan gehiegi sartzea uste dut dela.
berriemailea.- Beste batzuek, ordea, denbora zeramaten halako zerbait eskatzen.
Ikerketa baten arabera, munduan 28 milioi bikotek hautsi dute harremana WhatsApp-aren erruz. Kasuen % 90ean check bikoitzak eragindako txarto ulertuengatik.
Kaleko mutila 2.- Bai, batzuetan bai.
Kazetaria.- Eduki dozuz (dituzu) eztabaidak…
Kaleko mutila 2.- Bai.
Kaleko neska 2.—kuadrillan arazoak izan ditugu jendeak ez zuelako erantzuten.
Berriemailea.- Ikusteko dago WhatsApp berriak tirabirak amaitu ala areagotu egingo dituen.

detalle2

Document library

B1
11-07-2014

x61pRelaContWAR

16346223
01:36

x61pViewCountWAR

5578

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR