detalle dokuteka-generico-fitxa

Emakumezkoa zuzendari-postuetan: familiarekin bateragarri?

Egunotan zeresan handia eman du Espainiako Enpresarien Elkarteko presidentea den Monica de Oriolek. Izan ere, emakumezkoa eta lanaren uztarketaren inguruan zenbait adierazpen bitxi egin ditu, eta horrek hautsak harrotu ditu. Etxetik kanpo lan-ardurak dituzten emakumezkoek nola bizi dute etxetik kanpo lan egin eta etxeko ardurak bateragarri egin behar izatea?

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ardura-lanpostuak dituzten bi emakumezkoek beraien esperientzia nola bizi duten kontatu, eta Monica de Oriolek eginiko adierazpenei buruzko iritzia emango digute.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Zeresan handia eman du duela gutxi Mónica de Oriol, Espainiako Enpresarien Elkarteko presidenteak esandakoak. Begira, entzun:
Mónica de Oriol. “Estamos generando tal cantidad de regulación en este país o en Europa para favorecer a la mujer que lo que la estamos es aislando de una carrera profesional. Esa es una idea que quiero soltar aquí, también políticamente incorrecta. Pero yo lo único que os digo es que prefiero a una mujer de más de 45 o menos de 25. Porque como se quede embarazada nos encontramos con el problema”.
Esataria 1. Mónica de Oriol, Espainiako Enpresarien Elkarteko presidenteak esandakoak., eh! Eta urrutiago ere joan zen enpresarien elkarteko presidente hau, Espainiako Enpresarien Elkarteko presidentea.Beste hau ere berak esana da.
Mónica de Oriol. “El sacrificio para llegar a un puesto directivo tiene una…, un precio y es: o te casas con un funcionario o tienes un marido que le encantan los niños”.
Esataria 1. Zuzendaritzara iritsi nahi badu emakumeak funtzionario batekin ezkondu behar duela edo bestela senarrari asko gustatu behar zaizkiola umeak. Beno ba, azkenaldi honetan entzun ditugun hauek komentatzeko ba hiru emakume batu ditugu Amaraunean, gure mahairen bueltara, gai honi buruz aritu nahi genuke eta. Emakumea eta lana, askotan aipatzen den uztarketa hori, ezta? Lana eta emakumezkoak, zenbat aldiz ateratzen den gai hau plazara eta gizonezkoen kasuan apenas, ezta?
Maria Montalvo. Bai.
Esataria 1. Buruarekin baietz egiten zenuen zuk, Marian Montalvo ere gurekin da, Laboral Kutxan Giza Baliabidetan egiten du berak lan, eta talentuen arduraduna bera. Beno, zer etorri zaizu burura adierazpenok entzunda? Eta Anek zioena entzunda, Maria?
Maria Montalvo. Hombre, gaia ez da erraza. Eta pentsatzen dut horregatik gaudela gaur honi buruz hitz egiten, ez?
Esataria 1. Erabaki batzuk hartzea ezta?, ez da erraza.
Maria Montalvo. Bai. Eta gizarteak eboluzio bat eduki du, ez? Nik nire amonekin hitz egiten dudanean eta ikusten dituztenean nire koadrilakoak eta nire anaia zenbat inplikatzen diren beraien irizpideen arabera ez?, ba harrituak geratzen dira. Hala ere, gaur egun pisua nire ustez ez dago modu berean banatuta ba familietan, eta egia da ba emakumezkoek normalean pisu handiagoa daukatela eta horrek eragiten du ba lanean, ba eragina edukitzea, edukitzea eta garapen horretan ba traba batzuk edukitzea, eta batzuetan gizarteak jarrita eta beste batzuetan guk geure buruari jarrita.
Esataria 1. Hori ere bai.
Marian Montalvo. Bai.
Esataria 1. Nork bere buruari, emakumeak bere buruari jarrita ere bai. Horretaz konsziente zarete?
Maria Montalvo. Bai. Anek komentatu duen moduan, alde batetik gaur egun karrerari garrantzia ematen diogu, baina beste alde batetik ama izan nahi dugu eta hor, hor egoten gara bi, biei, biei tiraka, ez?
Esataria 1. Eta egin nahi ditugu biak, ondo ez, hobeto!
Maria Montalvo. Klaro!
Esataria 1. Hori, perfekto, ez?. Eta hori ez da igual oso erraza, ez? Beno, agurtuko dugu Itsaso Erretolaza, bera telefonoz bestalde dago gurekin, Fagor Ederlaneko proiektu-burua da bera, ingeniaria. Itsasoren esperientzia ere Mónica de Orioli kontatzeko modukoa da, zeren Maria, kontatuko dugu?
Esataria 2. Bai. Itsaso Txinara joan zen lanera urtebetez, bi seme-alabaren ama da, eta umeak senarraren kargura geratu ziren etxean Itsaso; ez dakit, ba Mónica de Oriolen logikari helduta ez dakit, Itsaso?: zure senarrari haurrak asko gustatuko zaizkio edo bestela funtzionarioa izango da?
Itsaso Erretolaza. Ez. Ez bat eta ez beste. Nire senarrak ere badauka lan exigente bat Anek esaten zuen bezala. Baina nik uste dut hori, Monikaren, niretzako ados ez nagoena da oinarrian jartzen duela emakumeak arduratu behar duela per se umeetaz, ezta? Seguru aski Mariak dioen bezala oraindik horrela da baina, baina ez luke horrela izan beharko. Eta hor uste dut emakumeok daukagula asko askatzeko, ez?
Esataria 2. Um, um!
Itsaso Erretolaza. Uste dut gure gain hartzen ditugula ba ardura edo, edo betebehar batzuk , edo, akaso horrela, nahi ditugulako, baina orduan ezin duguna da biak uztartu, denboraren batuketa delako. Lehen Anek esaten zuen bezala, eta guztiz ados nago. Orduan edo, edo aitak egiten du gehiena edo amak egiten du gehiena, edo erdibanatzen da, ezta? Aukera desberdinak daude.
Esataria 1. Orduan lanean onak izan nahi dugu eta etxean ere dena gure kargu.
Itsaso Erretolaza. Hori da. Ezinezkoa dena da profesionalki bikainak izatea momentu berean eta gainetik guraso bikainak izatea ere, ez? Zerbaitetan amore eman behar duzu, baina hori egunerokoan gertatzen da, o sea… 

 

detalle2

Document library

B2
11-03-2014

x61pRelaContWAR

  • Lurdes Isart
16346095
00:04:39

x61pViewCountWAR

6297

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR