detalle dokuteka-generico-fitxa

Ebola kasuak Espainian eta AEBetan

Estatu Batuetan kutsatutako erizainaren kasuak Espainiakoarekin parekotasunak dituen arren, asko eta oso handiak dira ezberdintasunak.

Segidan duzun bideoan bi herrialdeen arteko aldeak aipatzen dira.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA
 
Agerraldi.- Comparecencia.
Agintea hartu.- Tomar el mando.
Errudun.- Culpable.
Ez zaie hitzik ere egin.- No se les ha dicho ni palabra.
Giza akats.- Error humano.
Hutsegiteak egon ziren.- Hubo errores.
Ikusgai egon.- Estar visible.
Kezka sortu.- Crear preocupación.
Kudeaketari dagokionez.- En lo que se refiere a la gestión.
Kutsatuta.- Contagiado/a.
Sintomak sumatu.- Notar los síntomas.
Sukarra izan/eduki.- Tener fiebre.
Zalantza sortu.- Crear duda.
Zurrumurruei aurre egin.- Hacer frente a los rumores.

Transcription:[+] Transcription:[-]

BERRIEMAILEA.- Biak kutsatu ziren ebola zuten gaixoak artatzean, baina Estatu Batuetako erizainak sukarra zuela esateko deitu eta 90 minutura protokoloa martxan zegoen. Madrilen, sei egun pasa ziren.
Estatu Batuetako agintariek hasieratik eta komunikazio-politika biziaren bitartez zurrumurruei eta espekulazioei aurre egin zieten. Espainian, osasun-ministroaren agerraldiak zalantza eta kezka gehiago sortu zituen. Eta errudun bakarra bilatu zuten.
Estatu Batuetan giza akatsa aipatu zuten, baina protokoloan ere hutsegiteak egon zirela esanez. Dallaseko kasua ezagutu bezain laster, kotxea, etxea eta inguruneak desinfektatu zituzten eta etxez etxe bizilagunei informazioa eskaini zieten.
Alcorconen, bizilagunei hitzik ere ez eta egun batzuetara arte ez ziren garbitzera azaldu.
Kudeaketari dagokionez, Obama ikusgai egon zen hasieratik, baina Rajoyk ez zuen krisiaren agintea hartu bost egun igaro ziren arte.
 

detalle2

Document library

B2
10-15-2014

x61pRelaContWAR

16345736
01:23

x61pViewCountWAR

4414

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR