detalle dokuteka-generico-fitxa

Zure idazkerak nolakoa zaren adierazten du

Pertsona baten idazteko moduari begiratuz gero, asko jakin omen daiteke pertsona horretaz. Horretaz hitz egin du Ziortza Karrantza psikologoak Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU. Ziortza Karrantza. Egun on, Ziortza.
ZIORTZA KARRANTZA. Egun on, Manu.
MANU ETXEZORTU. Beno, letra aztertzen hasi ginen pasa den astean, ze esan zenigun gure letra aztertuz gure psikologia ezagutu genezakeela: nolakoak garen, ze ezaugarri ditugun,
ZIORTZA KARRANTZA. Hori da.
MANU ETXEZORTU. Idazteko moduak gauza asko adierazten dituelako.
ZIORTZA KARRANTZA. Dena.
MANU ETXEZORTU. Lehengo… Dena adierazten du?
ZIORTZA KARRANTZA. Bai.
MANU ETXEZORTU. Den a jakin daiteke gure letraren bitartez?
ZIORTZA KARRANTZA. Ia-ia.
MANU ETXEZORTU. Jope! Beraz, gure letra nori erakusten diogun, kontuz ibili beharko dugu.
ZIORTZA KARRANTZA. Bai.
MANU ETXEZORTU. Ezta?
MANU ETXEZORTU. Ikusi behar dugu letra hori. Idatzitakoa erraz ulertu daitekeen edo ez.
ZIORTZA KARRANTZA. Bai. Horren arabera ikusten dugu pertsonak bilatzen duen ingurukoek bera ulertzea edo ez.
ZIORTZA KARRANTZA. Orduan, letra azkarra baldin bada, edo ulergaitza baldin bada, ba, pertsona ere ulertzen zailagoa izango da. Beno, ikusi genituen baita ere margenak. Esan genuen lau margen-mota dauzkagula. Ezkerreko margenean gure jatorria, gure familia, iragana eta abar kokatzen dugu. Orduan gero eta gehiago hurbildu, ematen du horren behar gehiago daukagula. Bai? Printzipioz esango genuke pertsonari asko kostatzen zaiola egoera ezezagunei aurre egiten, nahiago duela ba hori, familia edo pertsona ezagunekin egotea, iraganeko askotan oroimenetan mantentzen dela, orduan kostatzen zaiola bizitzan aurrera egiten.
MANU ETXEZORTU. Bale.
ZIORTZA KARRANTZA. Bai? Eskumako margena, adibidez; hor kokatzen dugu etorkizuna edo besteekin dauzkagun erlazioak. Orduan margen hori gero eta txikiago izan, pertsonari beldur gutxiago ematen dio aurrera egiten. Bai? Gero eta gehiago hurbildu orriaren eskumako ertzera pertsonari gutxiago kostatuko zaio besteekin erlazionatzea, kanporakoiagoa izango da…
MANU ETXEZORTU. Lerroen norabidea ere begiratu behar da,
ZIORTZA KARRANTZA. Orduan ikusiko dugu zein den lerro horien norabidea, ikusiko dugu lerroek gora egingo duten, edo behera egiten duten, edo mantentzen diren zuzen. Bai? Orduan, orokorrean lerroak gora egiten duenean
MANU ETXEZORTU. Bai?
ZIORTZA KARRANTZA. Adierazten dio ba pertsonak bizi-poz handia daukala, pertsona optimista bat dela esango genuke, eta arazoei aurre egiten diela modu positibo batean. Bai?
MANU ETXEZORTU. Bale.
ZIORTZA KARRANTZA. Horizontalki dagoenean ba hor suposatzen da pertsonak, ba hori, sentimenduak kontrolatzeko  gaitasuna daukala, zailtasunak baloratzen dituela, eta bere ahalmenak ezagutzen dituela be (ere) bai, ba, orduan, arazoei aurre egin behar dienean ba ematen du, ba hori, oreka bat lortzen duela. Bai?
MANU ETXEZORTU. Bale.
ZIORTZA KARRANTZA. Horizontalki dagoenean. Ordea, lerroak behera egiten dutenean…
MANU ETXEZORTU. Bai.
ZIORTZA KARRANTZA. Ezkerraldean, gogoratu, ezkerraldeko, ezkerraldea modu kontzientea da, orduan ezkerraldean agian gorantz hasten da, baina idazten doan heinean lerroak behera egiten du,
MANU ETXEZORTU. Aldapa bezala egiten du.
ZIORTZA KARRANTZA. Hori da.
MANU ETXEZORTU. Eta horrek zer esan nahi du?
ZIORTZA KARRANTZA. Adieraziko digu pertsona, pertsonari kostatzen zaiola arazoei aurre egiten, depresioetan ematen da askotan ere berea, letrak behera egiten duela, eta askotan pertsonak bere buruari eragozpenak jartzen dizkio etengabe, orduan, saiatzen da beti zerbait egiten, baina beti pentsatzen du ez dela gai.  

detalle2

Document library

B2
06-18-2014

x61pRelaContWAR

16344739
00:04:18

x61pViewCountWAR

6033

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR