Docutec
Sexuaren negozioa aldatu egin da
Gertutik ezagutuko ditugu sex-shopetan egin diren aldaketak: estetika, kokapena...
Donostiako harreman-trukerako gune ireki batean izan dira Gertutik saiokoak eta 23 urteko aktore porno batekin hitz egin dute.
Berriemailea.- Jendeak sexuarekiko duen jarrera erabat aldatzen ari da. Internetek eragin handia izan du, baina kalean ere igartzen da. Orain, kale nagusietan ere, aurkitzen dira sex-shop dendak eta jendea lotsa barik sartzen da.
Gertutik ezagutuko dugu sexuaren negozioaren aldaketa.
Dendek estetika eraldatu dute eta batzuetan sexologoen aholkularitza ere eskaintzen dute. Eta beste denda batzuetan, produktuak saltzeaz gain, sexu-harremanak edukitzeko aukera ere eskaintzen dute.
Iñaki Olaizola.- Hemen daude betiko kabinak edo espazio berri hau, guk deitzen dioguna erotik topagunea. Da espazio bat oso irekia non sartu daitezkeen pertsona diferenteak ezagutzera eta erlazioak ematen dira, baina normaltasunez eta errespetuz.
Berriemailea.- 23 urteko bilbotar honek Allen King ezizenaz jarduten du porno munduan. Orain dela hiru hilabete hasi zen filmak egiten. Esan digu hasiera ez zela erraza izan eta krisiarekin gero eta jende gehiago gerturatzen dela pornoaren industriara.
Iñaki Olaizola.- Zaila da pentsatzea orain dela 20 urte Donostia batean sex-shop bat horrelako leku batean ikustea, ez? Merkatua normalizatu den heinean hasi dira, ba, lokalak aldatzen, kontzeptuak aldatzen, produktua aldatzen. Orduan, bitxigorria da lokal bat pentsatuta nola denda batek jarraitu dezakeen normalizazio prozesu horretan aportatzen.
Praktikak desgenitalizatzeko izena bezala bururatu zitzaigun denda bost zentzumenetan antolatzea eta zentzumen bakoitzean kokatzea produktua, ba, pixka bat jolas hori probokatzeko.
Asier Sanchez.- Hizkuntza aldatu da, sotilagoa da. Sex-shop honetan sexologo bati aholkua eskatzeko aukera ematen dute.
Aitzole Araneta.- Gizartean oraindik modelo nahiko hertsiak dauzkagu, ez? ba bueno, azkenean espazio ireki hau eskaintzea, ez? gizon eta emakume bezala modelo horiek kuestionatu eta hausteko, irekitasun hori eskaintze dugu, ez?
Asier Sanchez.- Eta beste sex-shop batzuek beste bide bat aukeratzen dute: hamar euroren truke sexu esperientzia ezberdin bat eskaintzen dute, bakoitzak barruan jartzen ditu mugak.
Iñaki Olaizola.- Erotik topagunea, balea, da espazio bat oso irekia non sartu daitezkeen pertsona diferenteak ezagutzera eta erlazioak ematen dira, baina normaltasunez eta errespetuz, bai?. Orduan, tarifa planoa da, deitu diogu orain modan dagoen hitz hori. Billetea sartu, sistema aktibatzen da eta jada pasatzen gara, bai? Norbaitekin topatzen baldin bazara eta harremanak edo intimitate puntu bat nahi baldin baduzu, daukazu etorri eta itxi, adibidez, kabina hauek, dira kabina handiak koltxoi zabal batekin, eta beti beti beti kabina guztietan daukagu nahi dugun pelikula ikstea.
Asier Sanchez.- Beste gune irekiagoak ere badaude: ohe biribila, zinea eta mundu honetan azkena.
Iñaki Olaizola.- Kabinen arteko konexioa. Bestearekin harremanak ditu jakin gabe zein dagoen beste aldean. Bueno, joko bat, ez? Pornoak momentu honetan asko modan jarri duena. Nik uste dut gizartea aurrera doala eta ez daukagula beste herriekin hainbeste diferentziarik. Agian, lotsa pixka bat gehiago, herri txikia garelako, ba igual pixka bat ezkutuan gehiago egiten dugula, baina badakigu zer nahi dugun, badakigu bilatzen.
Asier Sanchez.- Bilbotar honek lotsa alde batera utzi eta orain dela hiru hilabete lehenengo eszena pornoa grabatu zuen eta gurasoei kontatu.
Allen King.- Ez zitzaien batere gustatu, baina nire gurasoak gazteak dira eta bueno, azkenean nire zoriona nahi dute eta onartu egin dute.
Madrilera joan da lanera, gorputza ondo zaindu behar du.
Normalean esaten dizute non eta norekin grabatu behar duzun. Hotz samarra izaten da, baina prest egon behar duzu. Batzuetan sei ordu egoten gara grabatzen eta noski, zerbait hartu behar da erekzioari eusteko.
Tarek del Moreno.- Oraindik argazkiak estudioan egiten dituzte, baina nik nahiago dut kanpoko lana.
Asier Sanchez.- Helduentzako filmak egiten dituzten ekoiztetxeek nabaritu dute aktore eskaintzak gora egin duela krisiaren eraginez.
Allen King.- Ez diot inori gomendatzen mundu honetan sartzea diruarengatik, ez da hainbeste irabazten.
Asier Sanchez.- Berari beti egiten zitzaion erakargarri mundu hau. Orain nazioartean ere grabatuko ditu filmak.
