detalle dokuteka-generico-fitxa

Bidea urratu duten bertsoak

Estitxu Eizagirre bertsolariak hainbat emakume bertsolariren bertsoak bildu ditu liburuxka honetan, XIX. mendetik gaurdainokoak. Eta irizpidea horixe izan du, bidea urratu duten bertsoak izatea. alegia.

Bidea urratzeko modu bat baino gehiago dago, ordea: izan daiteke gai bat lehen aldiz plazaratzea, izan daiteke eredu hegemoniko bati aurre egitea, eta gertakizun historiko bat inork baino hobeto islatzea… Beraz, zenbait bertso bazter utzi behar izan ditu Estitxu Eizagirrek ezinbestean, bereak barne. Bertsoak hobeto ulertzeko bere testuinguruan kokatzen ditut Estitxuk, eta bertsolariaren biografia labur bat ere badakar. Bi eratako bertsoak daude, bat-batekoak eta bertso jarriak.
Liburuko azken bertsoak (Konplize ditut eta...)  helbide honetan ere badaude, karaoke modura abestu nahi badituzu.

Egilea: Estitxu Eizagirre
Argitaletxea: Argia eta Emakunderen koedizioa
Argitalpen-urtea: 2014
Orrialdeak: 56

Liburuxka bera helbide honetan eskura daiteke, PDF formatuan.

Eta hona beste bertso bat, eta bere testuingurua: 1918, apirila. Goi agintari batek agintzen du Lasartetik gaitz kutsakor bat zuten hainbat gaixo eramateko Hernaniko Benefizentzi Etxera. Hernaniko herriak kontra egin zion agindu horri, eta Hernaniko beste toki bat eskaini ere bai bertako alkateak gaixoentzako, baina goi karguak, gobernadoreak Hernaniko Benefizentzi Etxean nahi zituen gaixoak. Azkenean, lortu zuten gaixoak Lasarteko beste leku batera eramatea, baina ez goi karguak, gobernadoreak amore eman zuelako.
Hona azkenaurreko bertsoa, zortziko txikian, alkatearen eskaintzaren berri ematen duena. Egilea: Joxepa Matea Zubeldia (Hernani, 1867):

Gobernadoreari
gure alkate jaunak,
eskaini omen zizkan
erosotasunak
zaindu ta sendatzeko
han baztangadunak,
toki berezi baten
txit ederki danak.

 

 

detalle2

Document library

C1
04-16-2014

x61pRelaContWAR

16343787

x61pViewCountWAR

5912

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR