Docutec
Etxean erditzeko trabak Frantzian
Gobernuak legea aldatu du, eta emaginak aurkitu ahal izateko gero eta traba gehiago dituztela salatu dute hainbat erakundek. Errealitate hori islatzeko, dokumental bat egin du Hendaiako gazte batek.
“Entre leurs mains” izena du dokumentalak.
Nerea Olaso berriemailea.- Emaginek Frantzian lan egiteko dituzten zailtasunak islatu ditu Céline Darmayan Hendaiako zinemagileak egunotan ikusgai izan den “Entre leurs mains” dokumentalean.
Zehazki, etxean erditu nahi duten emakumeak laguntzeko Parisek trabak jartzen dituela salatu dute azken hilabeteetan hainbat elkartek. Frantzia osoan 60 daude. Iparraldean bakarra zegoen, jada lana utzi behar izan baitu etxean erditzen laguntzen duten emaginei 21.000 euroko asegurua ordainarazten baitiete.
Laetitia Izagirre.- Hirurogei dira, batzuek uzten dute pixkanaka-pixkanaka asegurantzia-mailan sobera pagatu behar dute.
N.O.- Ildo horretan legea aldatzeko aldarrikatzen dute.
Laetitia Izagirre.- Emazteak haien etxean aitarekin egitea lasai emagina batekin, baina estatua ez du uzten posibilitate hori pixkanaka-pixkanaka.
N.O.- Eta haurra etxean izan nahi duten emakumeen eskubideak errespetatzeko eskatzen dute.
Laetitia Izagirre.- Esan egiten duguna, gure etxean gara, orduan, hobeto gara. Eskubideak hor ditugu, da manera bat gure eskubideak mugitzeko.
N.O.- Etxean erditzea ospitalean erditzea bezain segurua dela erakustea da dokumentalaren xedea.
