Docutec
''Meal Sharing'', janaria eta elkarrizketa partekatzeko aukera
Indiako eta Euskal Herriko bi gaztek ipini dute martxan janaria partekatzeko ideia, eta urte eta erdian 6.000 erabiltzaile lortu dituzte, munduko 400 hiri eta herritan.
Janaria partekatuz, lagun berriak egiteko aukera ematen du ekimen honek.
Informazio gehiago, https://www.mealsharing.com gunean.
Aitor Zabaleta berriemailea.- Bilboko hiru neskak afaria prestatu dute etxean, Texaseko bidaiari bat hartzeko. Laranja eta txokolatezko budina, arroza eta txipiroiak. Meal sharing izeneko sarearen bitartez gonbidatu dute Denia Daniel, Estatu Batuetako neska. Bai bertakoentzat eta bai kanpotarrentzat, elkar ezagutzeko aukera aproposa ematen duela esan digute.
Meal sharing ingelesez, janaria partekatzea euskaraz, Ainara del Vallek eta Indiako mutil batek ipini zuten martxan duela urte eta erdi eta dagoeneko 6.000 erabiltzaile dituzte mundu osoan.
Erabiltzen oso erraza da eta doakoa. Bilbon, Estatu Batuetan zein Txinan, etxeetako sukalderaino sartu eta jendea eta janaria ezagutzeko aukera.
Ainara del Valle, meal sharing-en sortzailea harrituta dago arrakastarekin. Bere ustez, honek erakusten du jendeak badaukala borondate ona, nahiz eta horrenbeste albiste txar entzun.
