detalle dokuteka-generico-fitxa

Takoiak, inposizioa ala gustu-kontua?

Beti sortzen du eztabaida takoiei buruz hitz egiteak. Edertu egiten al dute takoiek? Inposizio bat al da emakumeentzat? Zergatik ez dituzte gizonezkoek janzten? Gai horren inguruan jardun dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan tertulian; eta entzule batzuen mezuak ere jaso dituzte irratsaioan. Zer iruditzen zaizu zuri?

Gaiarekin lotutako hitz eta esaldiak:

- Takoiak jantzi/erabili/jarri. Takoiak erantzi/kendu
- Modan daude takoiak.
- Bodetan bakarrik janzten ditut. Ezkontzara joateko janzten ditu jende askok.
- Jantzi/soineko batzuek takoiak eskatzen dituzte.
- Zeure burua hobeto ikusi dezakezu takoiak jantzita.
- Sexismoaren ondorioa da emakumeek takoiak janztea.
- Takoiekin erakargarriago daude emakumeak.
- Gizonezkoei morboa ematen omen diete
takoiek.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARI GIZONEZKOA. Bueno, gatozen harira. Takoiak. Eztabaida sortzen duen gai horietako bat da takoiena. Eztabaida erraz pizten da takoien inguruan, Maria?
KAZETARI EMAKUMEA. Oso erraz. Eta guk egin nahi ditugun galderak, gaur mahai gainean jarriko ditugun galderak: erabiltzen dituzu takoiak?, noiz?, zergatik? Gizonezkoek zer iritzi dute? Hori ere interesatzen zaigu. Morboa eragiten diete takoiek gizonezkoei?
KAZETARI GIZONEZKOA. Hasi da whatsapp-festa, Leire? Bodatan bakarrik janzten ditut takoiak, eta kentzeko deseatzen ailegatzen naiz etxera. Hau plazera takoiak kentzea!
LEIRE NARBAIZA. Inposizio-puntu bat badaukate takoiek.
OIHANE MATEOS. Ez zait…
LEIRE NARBAIZA. Bai, gizartean; azkenean, moda eta badago hor…
OIHANE MATEOS. Baina ez da inposizioa, ez? Niri iruditzen zait, igual, estetikoki zenbait prendak takoia eskatzen dutela eta, seguru aski, norberak bere burua prenda horiek jarri eta takoiekin hobeto ikusiko duela, baina ez zait iruditzen gizarteak inposatzen duenik, e? Azkenean guk dauzkagun zerak direla pixka bat, irizpide falta ere bai, ez, janzteko garaian. Ezkontza batera ere joan zaitezke mozorrotu gabe.
KAZETARI GIZONEZKOA. Whatsappen daude era guztietako iritziak, e. Batek esaten du, “sexismoaren beste ondorio bat dira, nire ustez, takoiak”, esaten du batek. Baina beste batek esaten du, “takoiekin jantzitan dauden emakumeak erakargarriagoak dira”.
LEIRE NARBAIZA. Hori da saltzen digutena, ez? Pixka bat fartsa bat da. Ikusten duzu jende hori kristoren zapata ezinezkoekin, ez, eta jartzen. Askotan modelo-desfileetan kendu behar izaten dituzte. Oraintxe irakurri dot (dut) Emma Thompsonek irten zela lehengo egunean Urrezko Globoen zeremonian premio bat ematera zapatak eskuan zituela.
KAZETARI EMAKUMEA. Takoidun zapatak dira.
LEIRE NARBAIZA. Bai, bai, bai. Holako soinekoekin eta…
KAZETARI EMAKUMEA. Merezi du?
LEIRE NARBAIZA. LEIRE NARBAIZA. Hori da. Igual, hori sartzen digute, ezta, “takoiekin askoz ederrago zagoz (zaude)…
OIHANE MATEOS. Ba, niri ez zait iruditzen sartzen digutela.
LEIRE NARBAIZA. Itxoin. Azkenean da objektu hori, geldi egoteko, ezin duzu korrika egin… Mila gauza, ez?
 

detalle2

Document library

B1
03-26-2014

x61pRelaContWAR

16343390
00:02:13

x61pViewCountWAR

8833

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR