Euskal Herriko misterioa Gamiz-Fikan

Hilobi bitxi baten inguruko informazioa bilatzen dabiltza Egoitz Fano eta bere lagunak.

Aurkitutako datu guztiak www.queesmisterio.com webgunean (gaztelaniaz) kontatzen dituzte, entzungai duten irratsaioan.

Euskal Herria Zuzenean saioko bideoa.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Sara Gandara.- Euskal Herrian paraje ezin ederragoak aurki ditzakegu, baina horietako askotan makina bat misterio daude argitzeke.
Hori dela eta, Mungiako eta Bakioko bi gaztek Uribe eta Euskal Herriko misterioez hitz egiteko onlineko irratsaioa sortu dute.
Lierni Agirrezabala.- Zergatik ekarri gaituzue hona?
Egoitz Fano.- Ba, orain gaude Fikan, San Pedro de Atxispe ermita alboan eta hemen dago, ba, hilobi bitxi hau. Ez dago askorik, datu askorik hilobi honen inguruan mendiei buruzko liburu batean aipatzen zen ba norabide nahiko arraroa zeukala eta hori dela-eta, ba historiagileek ez zekitela esaten ba erromatarra, zelta… edo ze jatorrikoa zen eta bueno, gu orain gauz espero aber ea norbaitek programa ikusten duen eta datu gehiago ematen dizkigun. Orain arte zortea eduki dugu eta beste gai batzuen inguruan, ba, informazio asko lortu dugu horrela.
L.A.- Nondik datorkizue misterioekiko zaletasun hau?
E.F.- Jende askori bezala, ba, historia gustatzen zaigu, ba, national geographic, ez dakit, Indiana Jones-eko pelikulak, eta gero, batez ere, irratsaioekin… ba, Milenio 3, Espacio en blanco eta halako misteriozko programekin-eta hasi zen, bai.
L.A.-Ze motatako istorioak entzun ditzakegu zuen irratsaioan?
E.F.- Guri historia eta zientzia gustatzen zaigu eta biak nahastatu nahi ditugu. Ba, adibidez, Otxaten hasi ginen, ez? Gero hemen, Mungia inguruan, ba Berreagasen geunden istorio batzuk kontatzen. Gero San Juanen, Gaztelugatxen… Bakio alboan ere badago beste toki bat, Putzu iluna deitzen dena, nahiko misteriotsua…baina gero jendeak, ba, oso istorio interesgarriak esan dizkigu eta osea, ba gu jendearengatik ikasten ari gara oraintxe.
L.A.-Fenomeno paranormalik ez.
E.F.- Bueno…
L.A.-Edo bai, izan daiteke baita ere…
E.F.- Gu joan gara fenomeno paranormalak gertatzen diren tokietara joan gara askotan, ba, lo egiten, motorrarekin, kotxeagaz… eta bueno, ba guri ez zaigu inoiz ezer gertatu. Edo uste dugu ez zaigula ezer gertatu, ez dakit.
L.A.-Beldurra pasa duzue ala ez?
E.F.- Bai, beldurra bai.
L.A.-Zer esango zenuke dela orain arte egokitu zaizuen ba istoriorik ba beldurgarriena edo ulertu ezin daitekeena, ulergaitzena.
E.F.- Berreagas mendian, hor gure atzean dagoena, ba hor badaude istorio batzuk, han santeria kasu batzuk aurkitu dira hor: oilo-buruak… istorio hau nahiko beldurgarria da. Guri kontatu zigun istorioa, ba, arrasto horiek garbitu zituen pertsonak eta bueno, ba, berak beldur asko pasatu zuen eta guk ere pasatu genuen berak kontatu zigunean.
L.A.-Eta iluna badago, are beldur gehiago, pentsatzen dut, gauez bada.
E.F.- Bai, bai. Toki hauetara joatea gaua pasatzen, adibidez, bueno, ba, asko aldatzen da gauza, bai. Egunez dena da politagoa, baina gauez soinu guztiek ematen dute ikara, ez?
L.A.-Hala ere, umore puntu bat ere jartzen diozue irratsaioari, ezta?
E.F.- Bai, bai. Gainera, begira, beti saiatzen gara beldurra ematen eta azkenean beti barrea ateratzen zaigu. Asike, bueno, ba natural ateratzen zaigu, asike horrela geratuko da…
L.A.-Oilo-ipurdia jartzeko moduko istorio gehiago nahi badituzue, badakizue irratsaio berri bat duzuela orain Interneten. Fikatik, Lierni Agirrezabala, Euskal Herria Zuzenean.
Bideoan aipatzen den irratsaioa helbide honetan aurkituko duzue: www.queesmisterio.com

B2
03-25-2014
16343300
03:07
7531