detalle dokuteka-generico-fitxa

Biluzik argazkiak ateratzea da turisten azken moda

Turisten artean gero eta zabalduago dagoen moda da, leku turistikoetara joan eta biluzik argazkiak ateratzea.

Erreportaje labur honetan moda berri honen gaineko informazioa emateaz gain, kale-inkesta bat ikusiko dugu: zenbait pertsonari biluzik argazkirik aterako luketen galdetu die kazetariak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Argazkirik bilatuena da Machu Picchun. Biluzik, turista hauek poliziagandik ihesi doaz arropa kenduta argazki bat atera ostean.
Bakarrik, bikoteka, gertutik zein urrunetik, moda berri hau zoramena eragiten ari da Interneten. Baina Peruko agintariei ez die barregurarik ematen. Azken hilabeteotan 12 lagun atxilotu dituzte leku sakratuan ustez errespetu falta erakustearren. Segurtasuna areagotu egin dute eta isunak iragarri dituzte.
Baina Perutik harago doan moda da hau, Sydneytik Uruguayra, Perito Morenoko hotzetik Nikaraguako hondartzen epelera, mendi tontor batetik Corcovadokoko Kristora.
Facebook-en ez ezik blogetan ere erakusten dituzte euren gorabeherak turista hauek.
Kazetaria.- Zuk egingo zenuke?
Kaleko gizona 1.- Ez.
Kaleko gizona 2.- Ez.
Kaleko neskak.- No.
Kaleko gizona 3.- Yo, ni por una apuesta, vamos.
Kaleko gizona 4.- Gustatuko litzaidake egitea.
K.- Bai? Zuk egingo zenuen?
Kaleko gizona 4.- Bai!
B.- Egin dutenek diote biluzik hobeto sentitzen dituztela bisitatzen dituzten lekuen energia eta purutasuna. Oraingoz, moda hau ez da iritsi gurera, baina inor animatzen bada, hona hemen gomendio batzuk:
Kaleko neska 1.- Mira, pues que suban a la torre de Iberdrola y se pongan allí.
Kaleko gizona 1.- San Juan de Gaztelugatxe.
Kaleko gizona 5.- Hor, San Mames Barrian.
Kaleko emakumea 2.- Pagasarri o el Amboto…
Kaleko gizona 4.- Ba, Guggenheimen edo... egingo nuke.
Kaleko gizona 2.- Leku ederrak eta zoragarriak dauzkagu.
 

detalle2

Document library

B1
03-19-2014

x61pRelaContWAR

16343227
01:23

x61pViewCountWAR

12419

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR