Docutec
Ardo beltza edateak bihotzeko gaitzen arriskua murriz dezake
Azaroaren 24a ardo beltzaren munduko eguna da eta, horren harira, Nafarroako unibertsitateak zazpi urtez 18.000 lagunen jan eta edateko ohituren inguruan egindako azterketa ekarri dugu Ikasbil atarira.
Bihotzeko gaitzak jota hiltzeko arriskua % 40 murrizten omen du ardo beltzak.
Xabier Carrillo berriemailea.- Ez kopa bat, ezta bi ere, lau kopa ardo eguneko gizonen kasuan eta bi kopa emakumeen kasuan. Ikerketak oso gomendagarri direla dio, bihotzeko gaitzak saihesteko.
Bihotzeko gaitzak jota hiltzeko arriskua % 40 murrizten duela dio.
Eta ez hori bakarrik, depresiorik ez izateko ere lagungarri dela.
Nafarroako Unibertsitateko zientzialariek 7 urtez 18.000 lagunen jan eta edateko ohiturak aztertu dituzte eta edatea ez edatea baino hobea dela baieztatu dute.
Ardo beltzaz solasten dira beti ere, alkoholdun edarietan onura gehien dakarrena delakoan.
Ahal dela, otorduetan hartzeko diote.
Modu horretara, alkohola mantsoago xurgatzen delako.
