Docutec
Eguerdiko tartean zer egin? Kirola
Lanaldi etena dutenek aukera dute bazkaltzeaz gain beste zerbait egiteko. Irratsaio honetan gaiari heldu diote eta tarte honetan kirola egitea proposatzen dute.
Hiztegi lagungarria
BAZKALOSTEAN. Bazkaldu ondoren, bazkalondoren.
Bazkalostean bi gradu igotzen da gorputzaren tenperatura.
BEHARTZEN. Obligatzen.
Umeak ez zuen nahi, eta aitak behartu du ikastolara joateko.
GIHAR. Muskulua.
Kirolean ondo egin behar dira beroketa-ariketak, giharrak ez apurtzeko.
GORPUTZ-JARRERA. Gorputza edo gorputzeko hainbat atal jartzeko modua, adibidez, mahai aurrean.
Laneko mahaian duen gorputz-jarrera desegokia da: gehiegi makurtzen da ordenagailuaren teklaturantz.
INDARBERRITU. Indarra hartu berriz, suspertu.
Entrenatzaileak jokalari onak fitxatuta indarberritu da taldea.
ITZULI AURRETIK. Bueltatu baino lehen.
Andresek, oporretatik etxera itzuli aurretik, loteria erosi zuen aireportuan.
JARRAIPEN-SAIO. Zerbaitek ondo funtzionatzen duen jakiteko prozedura.
Hegazkina konpondu, eta teknikariek jarraipen-saioa egin zuten, berriz hegan jarri aurretik.
LANARI EKIN.-Lanean segi.
Telefono-dei batek bilera eten, moztu zuen, eta telefonoa isildu eta gero lanari ekin zioten berriz.
LANTEGI. Fabrika, enpresa. Udalak bi lantegi eraikitzeko dirua jarriko du.
ONURA. Emaitza edo ondorio onak.
Bazkalosteko siestarekin onurak nabarituko dituzu: esnatuago egongo zara lanean.
SUSTATU. Estimulatu, adore eman.
Aitari asko kostatu zaio bizi-estilo osasungarriak sustatzea: beti asko erre izan du, asko edan…
TARTE. Bi momenturen arteko denbora.
Bi korrikalariak tarte gutxirekin heldu ziren helmugara.
ESATARIA. Bazkalostean siesta egitea aukera bat izan liteke, baina bada beste aukera bat, erabat kontrakoa, Maria, kirola egitea. Bazkalorduan gutxi jan, eta lanera itzuli aurretik, korrika egin edo oinez ibili. Euskal Herriko hainbat enpresatan antolatuta dago bazkalosteko kirol-saioa.
MARIA.Bai. Arrasateko Atlon enpresak antolatzen ditu saio horiek. Lantegi batzuetan barruan bertan gimnasioa antolatuta dago, eta Atlon enpresakoek ba saioak antolatzen dituzte, gimnasia-ariketak, bizikleta estatikoan ibili, edo lanpostuari lotutako ariketak egin. Aukerak asko dira.
Eta beste kasu batzuetan ba lantegitik kanpo joaten dira korrika egin edo gaur egun hain modan dagoen Nordic walking egitera. Badakizu, Bixen, Nordic walking zer den?
B. Ez.
M. Ez. Ideiarik ere ez. Begira. Ba da oinez ibiltzea, baina mendiko bastoi horiekin?
B. Aja!
M. Horrela besoak ere mugitzen dituzu. Behartzen dituzu besoak mugitzera…
B. Lehen jendea mendira bastoirik gabe joaten zen, orain mundu guztia bastoiekin joaten da.
M. Baina hau da Nordic walking, horrela,…
B. Ja
M. Dena, hankak, besoa, dena mugitzen duzu. Beno, ba egiten dute Nordic Walking batzuek, eta kirola egin, eta lanera buelta. Gure galdera., e…
B. Dutxatuta pentsatzen dut…
M. Dutxatuta bai (barreak). Dutxatik pasako dira. hori galdetuko dugu.
B. Bale.
M. Gure galdera zera da: Nola itzultzen ote dira? Hau da, nekatuta itzultzen dira lanera?
B. Klaro!
M. Edo lanari ekiteko indarberrituta?
B. Indarberrituta.
M. Ez dakigu.
B. Beno, galdera horri erantzuteko Atlonera deitu dugu. Maddalen Alkorta osasun-programako teknikari da. Maddalen, egun on!
MADDALEN ALKORTA. Kaixo, egun on.
B. Beno, kirola egiten duten langile hauek zer diote?: nekatuta itzultzen dira lanera edo indarberrituta, piztuta, berpiztuta?
M .A. Beno ba, guri esaten deuskunez (digutenez) behintzat, indarberrituta bueltatzen dira, ez? beno, gustura dabilz (dabiltza), eta orduan, ba beno, esaten deuskuen (diguten) bezala errutina bat, edo erregulartasun hori hartu dabena (dutena) ba gure saioetara astean pare bat aldiz etortzearekin, ba beno ja gorputzak behar hori notatzen dabela, (duela) e! Klase horretara joateko, eta beno, gorputzak notatzen dabela (duela)… onura horreek (horiek) ba bertan egiten ditugun luzaketa-ariketena, indarrezko ariketak, izan litezke ekintza aerobikoak, kardiobaskularrak… Orduan ba beno, onurak, ba, notatzen ditu jendeak.
B. Imajinatzen dut bazkariak arina izan beharko duela, ze gero bazkaldu, kirola egin eta lanera itzuli behar dute.
M. A. Bai. Hori da. Gure saioetara etortzen den jendeak bazkaltzeko oso tarte txiki bat hartzen dau (du), bere bazkalordua dedikatzen dau (du) saio honetara etortzera, jarraipen-saioa deitzen jakona (zaiona), orduan ba beno, hamar-hamabost minututan zerbait jan, taperrean ekarrita edo zerbait azkarra. Eta lanera bueltatzeko.
B. Um.
M. Eta zergatik erabakitzen dute kirola egitea bazkalostean? Agian arratsaldean astirik ez dutelako edo?
M. A. Beno, azkenean ba ematen deutsen (dien) aukera, aukera oso on bat da, ez? Ez? Eta kirola egin baino, azkenean da ba beraien lanak giharrei eskatzen deutsen esfortzu edo karga horreek (horiek) konpentsatzeko egiten diren ariketak dira, e! Kirola egin baino prebentzio-lan bat., bizi-estilo osasungarriak sustatzea… Orduan, ba, hori, azkenean da bere osasunaren ba beno, kontrol gehiago edukitzea, ezagutza, gorputz-jarrera egokiak eta…
M. Um.
M. A. Kirola egitea baino pixka bat prebentzio edo
B. Um.
M. A. Bai, lanak edo arrisku-faktore horreek (horiek) gutxitzea edo
