detalle dokuteka-generico-fitxa

Gizon-emakumeen arteko gezurrak

Bikotekideen artean esaten diren gezurren inguruan galdetu diete Euskadi Gazteako Akabo Bakea saiokoek entzuleei, eta horiek bidalitako txio eta whatsappetatik zerrenda bat osatu dute. Ezagutu nahi zerrenda hori?

 

 

Hiztegi lagungarria

 
ANTZA DENEZ. Ematen duenez, dirudienez.

Txoferrak, antza denez, lo hartu du, eta horregatik izan du istripua.
 

APROPOS EGIN. Nahita egin.

Futbolariak apropos egin du, nahita bota du bere burua lurrera, arbitroak penalti adierazteko.
 

AURRETIAZ. Gertatu baino lehen, gertatu aurretik.

Filtrazio bat izan da, eta kazetariek aurretiaz jakin dute nor atxilotuko zuen poliziak.
 

BAKARREN BATEK. Oso gutxik.

Nork lortu ditu bi Nobel sari?: bakarren batek soilik.
 

BENETAKO. Egiazkoa.

Benetako arrain freskoa bada, ez du usain arrarorik izango.
 

BIKOTEKIDE. Bikote batean, partaide bakoitza.

Anak seme bat izan du Luis bikotekidearekin, eta alaba bat Koldorekin.
 

DEIKA. Hots egiten.

Telefonoz deika aritu naiz, zorionak emateko, baina azkenean watsapa bidali diot ez zuelako telefonoa hartzen.
 

HAUTSAK HARROTU. Eztabaida sortu, liskarra.

Gurasoak zibilez daude ezkonduta soilik, eta semea bataiatu egin du Aita Santuak: hautsak harrotu ditu erabakiak.
 

JATOR. Ezaugarrik onak dituen pertsona, izaera onekoa.

Nelson Mandela buruzagi jatorra zen.
 

KUTSAKOR. Erraz itsasten, ezartzen dena.

Gripea oso kutsakorra omen da, batez ere adinekoen artean.
 

LEHENDABIZIKOAN. Lehen aldiz, aurrenekoan.

Gauza gutxi ateratzen da ondo lehendabizikoan.
 

NABARITZEN. Antzematen, notatzen.

Asko maite duzula esaten duzu, baina zure aurpegiak kontrakoa esaten du: nabaritzen da gezurretan ari zarela.
 

NIGAN. Niregan, nirekin.

Fida zaitez nigan: inoiz huts egin al dut?
 

PARE BAT GARAGARDO. Garagardo pare bat, bi alegia.

Garagardo pare bat?: gutxiago behar da positibo emateko alkoholemia-kontrolean.

 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA. Guk ekarri ditugu gizonezkoen ohiko “trolak” eta emakumezkoen gezurrik ohikoenak. Alegia, behin eta berriz esaten ditugunak edo omen ditugunak.
JULEN. Baina bikotekideari, ezta?
A. Bai. Normalean hori da, e? Emakumeak gizonari begira eta gizonak emakumeari begira esaten…
J. Bale!   
A… ditugun gezurrak dira.
J. Ados.
A. Beno.
J. Zuk niri kontatu eta esango dizkizut benetakoak diren.
A.. Ummm.
J. …ala mito hutsak diren edo… 
A. Hemen ez du…
J. … edo zer kristo pasatzen den hemen.
A. Hemen ez dute gezurrek balio, e? Bagoaz aurrera, ea!
J. Hasi.
A. Gizonezkoen “trola” ohikoenak. Lehendabizi: etxean zerbait apurtzen da eta gizonak esaten du: “utzi, utzi niri, nik konpondu dezaket”. Um. Ja!
J. Bale. Arrazoia. Lehendabizikoan …
A. Klaro! Klaro!
J. …arrazoia daukazu. Eta gero igual ez dugu konpontzen.
A. Klaro! Bigarrena. Edozein gauzarekin zaude zu guapa, laztana. Dena ondo geratzen zaizu.
A. J.  (barreak)
J. Horiek, hala ere, gezur pila, gozoak dira. Balio dute.
A. A! Baina gezurra da.
J. Benga, segi!
A. Horretaz ari gara. Hirugarrena!: Ez. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez nengoen emakume horri begira.
J. Honbre. Bale. Bale. Ados. Baina, klaro: ezin zaio emakume horri begiratu ere egin, edo zer?
A. Bai. Baina ez esan ez zeundela begira.
J. Bale. Balio du. Segi.
A. Bale. Laugarrena. Deika ibili nintzen, benetan, saiatu egin nintzen, baina a) koberturarik ez. b) bateria gutxi. C) lan gehiegi. O sea, alegia: ez duzula bat aukeratu beharrik.
J. Horrek nesken eta mutilen inguruan nik uste ez duela berezitasunik edo…
A. Ja!. Unisex direla.
J. Bai. Bai. Bai
A. Baina mutilen inguruan ari gara, beraz. Bosgarrena. Askotan gizonezkoek aurretiaz abisatzen digute: laztana, ezingo dizut deitu, ez dagoelako koberturarik. Han ez da koberturarik izango.
J. Orduan ez da gezurra.
A. Bai. Prestatutako gezurra da. (barreak)
J. Ez noa komentario gehiago egitera. Seigarrena.
A. Ezetz benetan, pare bat garagardo bakarrik hartu nituela, nituela.
J. Ba. Hori esatea dago, baldin eta gezurra bada, nabaritzen ere nahiko erraza da, e?
A. Bai. Egia da.
J. Kontuz.
A. Bai. Hau ez da horrenbesterako. Ea. Beste bat: egoera tentso bat bizi da etxean. Zerbait edo galdetu egiten zaio mutilari, zer gertatzen zaion, eta mutilaren erantzuna: “Ez. Ez. Ez da, ez da ezer gertatzen. Dena ondo dago”.
J. Eta neskek?
A. A! Gero, gero goaz neskengana.
J. Bale. Bale. Bale.
A. Baina balio du, ezta?
J. Ez dakit. Nik hori, adibidez, ez dut behin ere erabili, baina beno…
A. Ez?
J. Baina zuk badiozu, ba nik amen-amen! 
A. Ez. Zalantzan jarriko dugu orduan. Ea: zortzigarrena. Gizonak neskari esaten dio: oso ona zara sukaldean, egiten duzun dena gustatzen zait.
J. Ba nik hori esan dudan bakoitzean egia izan da.
A. Bale.
J. Bai.
A. Benga. Guay!
J. Igual bakarren batek botako du, eta ez sukaldean bakarrik. Igual ona beste gauza batzuetan ere ba…
A. Gero. Gero! Gero helduko gara puntu horretara baita ere
J. Bale.
A. Benetan. Beste gezur bat: benetan ez zait inporta hankak depilatzea ahaztu bazaizu. Ez zaidala inporta, trankil, trankil, lasai…
J. Honbre! Segun eta zenbait hilabeteren tarteari buruz ari garen hizketan.
A. Eta segun eta zenbat ile, ezta?
J. Baita ere. Baita ere balio du, eta ze kolore…
A. (barreak)
J. Faktore asko gezur horren atzean.
A. Bale. Bale. Balekoa orduan. Beste bat: nigan konfiantza izan. Benetan, inoiz ez nizuke gezurrik esango. Benga! Momentu honetan ari zara esaten.
J. Honbre! Kontuan izanda aurretik bota dituzun horiek guztiak gezurrak, eta errealak direla gainera! Ba honbre! Ba ez dakit zer esan, Amaia!
A. Beno, beste batera pasatuko dugu. Laster jasoko dut dena, esaten du gizonak, laster jasoko dut dena. Ba itxoin, ze orain bizkarreko minarekin nago.
J. Norengan da frekuenteagoa gezur hau? Jarri zalantza hori ere.
A. Bai?
J. Ez dakit ba nik Neskak ere: itxoin pixka bat, maitea.
A. Bai?
J. Eske orain…
A. Bai.  Eske orain…
J .… ez datorkit oso ondo. Anuntzioak iristen direnean joango naiz garbitzera…
A. Benga ba! Zalantzan jarriko dugu orduan hau. Eta gizonen inguruan komentatzen denen artean azkena hau da, e? Inoiz ez dut beste emakume batzuengan pentsatzen, maitea.
J. Bale. Hori al da azkena?
A. Benga- bale. Hori da azkena.
J. Zuk jakingo duzu. Nik dudatan ez dut jarriko.
A. Eta aurreratu behar dizut  Julen, zuri, eta gure entzule gizonezkoei…
J. Bai?
A. Esplikatzeko ez dudala apropos egin, baina emakumeen inguruan gezur gutxiago topatu ditut. Gizonen inguruan hamabi zerrendatu ditugu, ba nesken inguruan, zazpi.
J. Zazpi bakarrik?
A. Bai.
J. Bale.
A. Izango da beharbada…
J. … saiatuko naiz beste pare bat gehitzen.
A. … ez ditugulako horrenbeste esaten. Beno, benga!
J. Bota.
A. Hasiko gara. Lehendabizikoa: emakumeok asko esaten omen dugu, eta gezurra da: perfektua zara, maitea; ez nizuke ezer aldatuko.
J. Bale. Honek mutilentzat ere balio du. Segi.
A. Benga! Beste bat. Hau lehen aipatu dugu, eta egia da: unisex da. Zerbait gertatzen da, egoera tentsoa dago etxean, galdetu eta: Ez. Ez. Ez. Ez. Ez zait ezer gertatzen. Dena ondo dago. “Zer gertatzen da?” Ezebez, ezebez, ezebez (ezer ere ez).
J. “Zergatik daukazu mutur hori?” A!. Ba…
A. Eske hori hola da, e? ze tonta garen!
J. Zuk badakizu, zuk badakizu…
A. Eske…
J. Beno, goazen beste batera...
A. Edo “ez da ezer gertatzen”, eta halako batean, orduan, bigarrenean ateratzen duzu benetan gertatzen den bronka guztia, eta en fin, liatzen da lodi-lodia… Hirugarrena: baietz, maitea, baietz, niri kirola gustatzen zaidala, baietz, ikusiko ditugula partidak eta telebistan eta…
J. A! ikusteko. Nik uste nuen praktikatzeko.
A. Klaro. Hasieran hori pentsatzen nuen baita ere. Ez. Da telebistan ikusteko. Eta, eta baita ere: hau egia da. Hasieran esaten diren gauza horietan, gezur txiki horietan sartzen den horietakoa da.
J. Benga, beste bat.
A. Benga, beste bat.: baietz, baietz, zure lagunekin denbora pasatzea asko gustatzen zait.
J. O!!!! Horrek igual balio digu, e?
A. (barreak)   
J. Nik uste top-aren top-ean jartzeko moduko gezurra dela.
A. Jo, ba begira, nik hau ez dakit, bueno, beharbada lagun jatorrak aurkitu izan ditudalako hortik izango da, baina beno, benga!
J. Klaro, zu ere horren jatorra izanda, Amaia…
A. Eta hain enpatikoa.
J. Transmititzen duzun energia hori kutsakorra da.
A. Ea. Bosgarrena.
J. O, ze piropo bota dizudan…
A. O, egia da! Eta nik ia pasatzen utzi dut.
J. (barreak)
A. Bosgarrena, delikatua, e? Konplikatua. Emakumeok askotan esaten omen dugu: zure familia zoragarria da, maitea, oso gustura nago beraiekin.
J. Eta ez?
A. A, amigo! Ba antza denez, ez.
J. A!
A. Uf!
J. Bale. Bale. Gaur ez dakit…
A. Nolako gorputzaldia geratu zaizun, e?
J. Ba igual nire bizitzan gauza asko replanteatu beharra dauzkat edo
A. Eta deskubritu behar dugu…
J. Bale. Bale.
A. A, amigo! Ea. Emakumeok askotan esaten omen diegu gure bikoteei: ez nau molestatzen beste emakume batzuei begiratzen badiezu. Baina benetan, barrutik erretzen ari gara.
J. Klaro. Eta hor etortzen da beste gezur bat: zer pasatzen zaizu?
A. Ezebez (ezer ere ez).
J. Hori da. Ez?
A. (barreak)
J. Azkenean, dena zurrunbiloa!
A. Azkena.
J. Bale.
A. A, amigo!: hautsak harrotuko ditu. Emakumeok askotan esaten omen dugu, eta gezur hutsa omen da, gure bikotekideei esaten diogunean: ai, ze ona zaren ohean! (barreak)
J. Eta ez daukazu beste ezer gehitzeko?
A. (barrea)
J. Hori, bota..
A. (barrea) Zugarramurdiko sorginak bezala egiten dut orain.
J. Horrela esan, eta hain lasai geratzen zara, e? Balio du, e?
A. Nik ez dut esan. Hau zerrenda batean aurkitu da, aurkituta dago, eta antza denez, zientifikoki konprobatuta.

detalle2

Document library

B2
01-15-2014

x61pRelaContWAR

16341744
00:06:58

x61pViewCountWAR

5631

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR