Docutec
Bautista Bazterretxe (Mendiko lagunak)
Amurrioko Mendiko Lagun taldeak herriko abesti ezagun honen bertsio polit hau egin du eta Bautista Bazterretxek eragindako pasadizo ezaguna berriz kantatzeko aukera ematen digu. Kantuan (hementxe duzu letra) gozatzen duzun bitartean bi galderei erantzun: Zer dio Bautistak? Zertaz kexatzen da? Zer dio ordea bertsoak?
Amurrioko Mendiko Lagunak mendi taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen artean, kantutegi bat argitaratzea pentsatu zuten, Mendi Kantan proiektua izenekoa
Liburuxkarekin batera, kantuen hitzak ez ezik eskualdeari, Gorobel mendilerroari eta taldearen historiari buruzko edukiak biltzen dituena, herriko eta eskualdeko musikari zein zaletuen parte hartzeaz baliatuz bost abesti grabatu zituzten.
Irudi hauetan "Bautista Bazterretxe" kantuaren grabaketa saioak ikus daitezke, laguntzaile ugarirekin:
Argibel Euba: Bateria / Victor Gómez: Kontrabaxua / Amaia Larrinaga: Ahotsa / Andere Larrinaga: Ahotsa / Pottoki : Ahotsa / David Nanclares: Mandolina, gitarra / Ruben Isasi: Trikitixa / Eneko Aldai: Tarota (katalandar oboe herrikoia)/ Xabier Valle: Tarota / Iraide Ortiz: Klarinetea
Bautista Bazterretxe
mutiko pijoa,
niri gurdi ardatza (Bis)
ostuta dihoa.
Beltzak eta txuriak
ikusiko dituzu
niri gurdi ardatza (Bis)
ematen ez baidazu.
Gurdi ardatza ezik
itai ta area
besteren behar gabe (Bis)
badaukat neria;
sega, poto, labana,
gainera bostortza
ferian erosia (Bis)
daukat nik zorrotza.
Nire idi pareak
dauzka zintzarriak
lepotikan zintzilik (Bis)
koilarez jarriak;
gainera uztarriak
ta kopetakoak
ontza urre onekin (Bis)
erositakoak.
Zerorrek nahiko gauza
duzula diozu
baina gurdi ardatza (Bis)
niri ostu didazu.
Pagatu behar duzu
larrutik ederki
ez baduzu ardatza (Bis)
entregatzen aurki.
Buru gogorrak badu
berekin kaltea
ez dudan gauza nola (Bis)
nahi duzu ematea?
Zentzuak galdurikan
aurkitzen zerade,
bestela behintzat horla (Bis)
ariko ez zinake.
Gezur ta abar zabiltza,
Bautista, tranpian;
Zu bezain gezurtirik (Bis)
ez da probintzian;
Zure berri dakite
inguruko denak,
ibiltzen dituzula (Bis)
gauza besterenak.
