detalle dokuteka-generico-fitxa

Donostiako danborrada

Jose Ignazio Ansorena txistulariak danborradaren jatorria eta arriadaren jatorria azaltzen ditu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]


Kazetaria.- Nahi baduzu, guk donostiar peto bati galdetu diogu. Jose Ignazio Ansorena, Donostiako danborrada nondik datorren azaltzen. Entzun!
Jose Ignazio Ansorena.- Berez, danborradaren sorrera inauterietako konpartsa bat da. Inauterietako konpartsa bat da, eta garbi-garbi dago, gainera, Raimundo Sarriegik sortu zuela eta ze urtetan atera diren. Egia da gaur eguneko tankeran bada, pixkana-pixkana lortu den modelo bat izan dela, baina, hasiera batean, inauterietako konpartsa eta gainera, hamaika maila mota ateratzen zirenak. Ba ba ziren, zer esango dizut, ba, eta fotografiak daude, eta testigantzak, testigantza idatziak ere bai. Ba, lanperna danborradak edo txinar danborradak, edozein jantzirekin, mozorrorekin ateratzen ziren danborradara. Baina, halako urte batean, ez batean, hainbat urtetan, mila zortziehun eta pikoan batzuk, bueno, Sarriegik sortu zituen doinu batzuk, hori oso itsatsita geratu da Donostiako historian eta gero, ba, karnabalak debekatu zirenean hor geratu da, karnabaletatik aparteko festa gisa, gustatzen zaidalako eta atera naizelako eta lotua San Sebastian egunarekin. Horrela, ez dakit zenbat urte, berrogei urte, eman dezagun, igual 50, ez dakit, askotan entzun izan diot aitari hori kontatzen. Ez zen horrelakorik egiten, bandera igo egiten zen, baina kendu egiten zuen, ez dakit seguru ordua, uste dut hamarretan zela, ez orduan hamabietan, hamarretan zela, kendu egiten zuen kontserjeak. Liburutegiko kontserjeak, besterik gabe, ez zen zeremoniarik egiten. Garai haietan, gero ere bai, baina garai haietan, gure aitona Ixidrok, txistulariekin, han, liburutegiko azpiko aldean, arkupeetan, ba, dantza-saioa jotzen zuen arratsaldez, hamarrak arte egun horretan berezia. Hamarrak arte eta orduan hari okurritu zitzaion, aitonari okurritu zitzaion, bueno, kontxo, eman diezaiogun zerbait eta orduan, jotzen zuen bukatzeko egunotan Donostiako martxa. Eta orduan txistu aldera eta jende asko hurbiltzen zen dantzara-eta, bueno, asko, ez asko, baina garai hartarako, enfin, esan nahi dut, ba berrehun pertsona izango ziren, hirurehun, eta hori zen egiten zen guztia. Konserjeak jasotzen zuen bandera inolako zearik gabe, eta arratsaldeko erromeria hori amaitzen zen eta aitonak, amaitzeko, Donostiako martxa jotzen zuen.
Urte batean, gure aita, gure aita zen Euskal Bilera koruko zuzendaria, eta han zeudela koadrillan, korua zen, baina kuadrilla ere bai, eta han zeudela, eta ospatzen San Sebastian eguna, koinziditu zuten, joan ziren eta igo ziren tabladora, oholtzara, eta kantatu egin zuten, Donostiako martxa, txistulariekin batera, eta abar, eta zeladorea kexa etorri zitzaien eta alde egiteko, hura buila zela. Pentsa ezazu! Hura buila zela eta ez zeukatela permisurik hori egiteko eta alde egiteko. Eta orduan, jendea builaka hasi zeladorearen kontra eta orduan esan zuen: “Bueno, ba permisua ematen dizuet, baina, ez naiz akordatzen orain han zeuden... "baina pixka bat", orduan, eta pixkana-pixkana, gero eta indar gehiago hartu zuen horrek eta orduan Union Artesana, Union Artesana ateratzen zen goizean, goizeko 7etan edo horrelako zerbait, eta orduan, ikusirik momentu hori indarra hartzen ari zela, orduan, aldatu zuen ordua eta orduan. Baina hori izango da, ba ez dakit, 30 urte, 40 urte gehienez.
 

detalle2

Document library

B2
01-18-2001

x61pRelaContWAR

  • Ansorena , Jose Ignazio
16340698
0:03:10

x61pViewCountWAR

7816

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR