Docutec
Igarkizunak
Igarkizunak kultura guztietan aspaldiko denbora-pasa eta jolasa izan dira.
20. zinta / 00:17:40
IÑAKI LETURIA -Zer dela eta zer dela, agertu eta desagertzen dena , desagertu eta agertzen dena , kalean darraikit, nigandik gertu, zer den? Ba hauxe: itzala.
Horrelako igarkizun asko eta asko datoz liburu hauetan bietan: Xabier Olasoren “Auskalo”-n , Agurtzane Villateren ilustrazioekin eta Juan Kruz Igerabideren “Mintzo naiz isilik” igarkizun liburuetan. Zuentzako bat erraz-erraza aukeratu dut. Ea, hementxe zegoena: Zaldiaren alderantzizkoa egiten du … Ai! formula magikoa ahaztu zait, zer dela eta zer dela, zaldiaren alderantzizkoa egiten duena, estutu gogor uhalak eta joan egiten da, askatu uhalak eta gelditu egiten dena, zer da?
-Ba ez da batere erraza eh? Iñaki
IÑAKI LETURIA -Zer da?
-Ez da batere erraza
IÑAKI LETURIA -Lehen esan diodalako
-Goizean esan didazulako baina kosta zait, ez pentsa e?
IÑAKI LETURIA – Zaila da horrela
-Ea esadazu berriro ere
IÑAKI LETURIA – Irakurri egin behar dut hementxe nuen, apundutatua
-Apundutatua
IÑAKI LETURIA -Agustinek esango lukeen bezala. Zaldiaren alderantzizkoa egiten du, estutu gogor uhalak eta joan egiten da, askatu uhalak eta gelditu egiten da.
-Mmmmm
IÑAKI LETURIA – Ez esan , ez esan. Eh … bueno zuei eh…. pistatxo bat emango dizuet, begiratu behera.
Kaleko emakumea.- Zer da, animalia?
IÑAKI LETURIA – Ez gauza bat da. Objektu bat.
I.L.- -Gauza, objektu bat
IÑAKI LETURIA – Jantzita dauzkazu oraintxe bertan
Kaleko gizona.- -Je je, ba ez, ez dakit
IÑAKI LETURIA – Tik tak tik tak
Kaleko emakuea 2.- Estutzerakoan joan egiten da eta …
IÑAKI LETURIA – Bai estutu
-Lasaitzerakoan gelditu
IÑAKI LETURIA – Gelditu
Kaleko gizona 2.-Ba nik ni idea, Olatz zuri zuri…
IÑAKI LETURIA – Aber , aber zein da , zer da? Bera azkarra …
Kaleko emakumea 3.- Bai, bai baina…
-Inteligenteena
Kaleko emakumea 4.- Ezta, ezta ideiarik ere gainera, zeuk lagundu beharko duzu. Pixka bat gehiago lagundu
IÑAKI LETURIA – Pista! Oinak …
Kaleko emakumea 5.-Botak edo hola izango dira, Eh? Klaro
Kaleko emakumea 4.--Ah je je bei nik esaten nuen …
IÑAKI LETURIA – Txalo
Kaleko emakumea 5.--Ja ja neuk gainera txalo jo behar, zuk hori…
IÑAKI LETURIA – Txalo… nik ezin dut , bueno eskerrik asko
IÑAKI LETURIA – Oraindik bagaude sasoian, bueno bigarren aukeratxo bat
-Benga bota
IÑAKI LETURIA – Bigarren igarkizun bat emango dugu, eh … bueno beste formula magiko bat erabiliko dut orain: pipitaki pipitaki zer da ukitu ez eta har daitekeena?
-Nola esan duzu ????
IÑAKI LETURIA – Hartu
-Hartu?
IÑAKI LETURIA – Bai, ukitu ez baina hartu bai
-Argazkia izango da
IÑAKI LETURIA –Mmmmm
-Bueno ez dakit, ni idea
IÑAKI LETURIA – Emakume zuei asko gustatzen zaizue egitea, hartzea, hartzea
-Ukitu ez eta hartu
IÑAKI LETURIA – Ukitu ez eta hartu
-Haizea
IÑAKI LETURIA – Ez da haizea ez da haizea
-Ez dakit ba, ez dakit ba zer izan leiken. Ukitu ez eta hartu
IÑAKI LETURIA – Hatu bai, ukitu ez, hartu bai
-Nik jauna ere halaxe hartu izan nuen ukitu ez baina tira
IÑAKI LETURIA – Erantzun horrek igual balioko du, ontzat emango dugu. Hemen “piiiii” esaten du
IÑAKI LETURIA – “Piiiii” esaten du, nola gustatzen zaidan suspense pixka bat oroztea
-Abstrakzioa esan dugu, bai abstrakzioa
IÑAKI LETURIA – Abstrakzioa horrena. Jauna hartzen omen du berak ba … omen zuen
-Hartu eta ukitu ez
IÑAKI LETURIA – Orain modernitatea bai, eskuan eta ez? Hartzeko ostia sakratua
-Bai baina esan behar duzu igarkizun horren emaitza edo bihar arte utziko gaituzu hemen hola zintzilik
IÑAKI LETURIA – bihar, bihar esango dugu
-Zer dan … nola zen ? Ukitu bai, ez
IÑAKI LETURIA – Nola zen?
-Ukitu ez eta hartu bai
IÑAKI LETURIA – Ukitu ez eta har daitekeena, bihar esango dugu
-Ez Iñaki , oraintxe bertan esan ezazu, gure ikusleak ere …
IÑAKI LETURIA – Zuk esan zuk esan hautsi suspensea
-Nik esango dut? Bueno, bat, bi eta hiru Zer den ba, ukitu ez baina hartu daitekeena ? Eta emakumeei hainbeste gustatzen omen zaiguna?
IÑAKI LETURIA – Rrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr
-Eguzkia! Hori zen
IÑAKI LETURIA – Txaloa, nik txaloa egingo dizut
-Lehengoko txalo faltsu horiek jar iezazkidazu
IÑAKI LETURIA – Berriz ere, bueno Xabier Olasoren liburuan, aho-korapiloak ere badatoz
-Ah ja
IÑAKI LETURIA – Bat erraz-erraza . Gustabo …. Baietz korapilatu
-Ea ba seguru, orain jarriko zara horretara
IÑAKI LETURIA – Hainbeste aldiz errepikatu dut. Gustabo Gastiain gaztearen astoak, astiro zekarren aztiak ahazturiko eztia
-Hori Iñaki oso aproposa bizkaitarrentzat
IÑAKI LETURIA – Bizkaitarrentzat
-Zeta eta eseak eta trebatzeko
IÑAKI LETURIA – Zeta eta ese .. aho-korapiloa.
