Docutec
Oporren osteko ajea
Gauza jakina da oporren atzetik etsipenak gainditzen gaituela. Asko idatzi da azken bolada honetan gaitz honetaz, oporraldi osteko sindromea deitzen diote adituek. Baina zer da sindrome delako hori? Gaixotasuna al da?
GORKA LANDABURU /
Zenbait zientifikoek diotenez, Madrilgo Unibertsitate Psikologia Fakultateko adituek kasu, ez da gaixotasuna. Ez omen ditu gaixotasuntzat hartzeko behar diren irizpideak biltzen: "Kalean hitz egiten den gaixotasuna da, izan ere, klinikoki ez da existitzen"
Hala ere, beste aditu batzuek uste dute, ikerketa sakonak egin ondoren, Espainiako biztanleen %35ek pairatzen dutela sindromea, batez ere gazteek, hau da, 25 eta 45 urte bitartekoek.
Nolanahi ere, gaitzak batzuei besteei baino gehiago eragiten die. Banakoaren izaeraren eta nortasunaren baitan omen dago.
Arazoak arazo, kontua zera da: nola egin aurre opor osteko nagikeriari, jateko gogorik ezari, nekeari, eta abarri? Batzuek botika eta ansiolitikoei heltzearen aldekoak dira, beste batzuek, ordea, uste dute hobe dela opor txikiak hartzea, opor luzeak asmatu baino lehenago (duela 50 urte inguru) ez zegoelako opor osteko sindromerik. Aukera zeurea da.
