detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 15: Maite nauzu?

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neska maite duen galdetzen dio mutilari; honek ihes egiten dio erantzunari.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jone.- Jon, Jon!

Jon.- Bai?

Jone.- Maite nauzu?

Jon.- Zer?

Jone.- Entzun duzu.

Jon.- Baina zergatik galdetzen didazu hori?

Jone.- Maite nauzu?

Jon.- Bai, badakizu baietz.

Jone.- Baina zergatik?

Jon.- Zergatik zer?

Jone.- Ba, zergatik maite nauzun!

Jon.- Jone, ez dakit ba, zaren modukoa zarelako.

Jone.- Beno, eta zelakoa naiz?

Jon.- Ez dakit ba, Jone zara eta maite nauzu gainera.

Jone.- Orduan nik maite zaitudalako maite nauzu zuk?

Jon.- Nik ez dut hori esan.

Jone.- Orduan zergatik maite nauzu?

Jon.- Komodina erabili al dezaket?

Jone.- Idiota!

Jone.- Beno, baina zergatik gaude elkarrekin?

Jon.- Joder, Jone, baina zer demonio daukazu gaur?

Jone.- Ez, ez, Jon, serio ari naiz. Aber, zergatik gaude elkarrekin?

Jon.- Aizu, gaur Emakume Langilearen Eguna izateak ba al du zerikusirik istorio honetan?

Jone.- Beno, txorakeriatarako gogoa daukazula ikusten dut.

Jon.- Baina nora zoaz orain, Jone?

Jone.- Ez zaizu inporta.

Jon.- Benga, Jone. Emadazu pikito bat, etorri hona.

Jone.- Sartu pikitoa kabitzen zaizun lekuan.

Jon.- Joder!

Jon.- Jone! Ez zaitez haserretu.

Jone.- Beitu (begiratu), Jon, Emakumearen Egunarena esan duzun arte ez naiz moskeatu, baina, joder, komentario hori patetikoa iruditu zait, e?

Jon.- Jesus, neska, barkatuidazu (barka iezadazu).

Jone.- Ba, ez dakit barkatuko dizudan.

Jon.- Begira, Jone, nahi duzuna egingo dut.

Jone.- Nahi dudana?

Jon.- Bai, barkatu.

Jone.- Bale, ba zin egin behar didazu datorren urteko lilatoian parte hartuko duzula.

Jon.- Beno, beno, ez pasatu, e, Jone!

Jone.- Zer, lotsa ematen dizu, ala?

Jon.- Ez, lotsa ez da, ez da hori, baina badakizu kirola egitea ez dela nire fuertea.

Jon.- Jone, tira, goazen ohera hitz enkadenatuetara jolastera.

Jone.- Bale.

Jon.- Benga, etorri, sartu zaitez, etorri.

Jone.- Ni hasiko naiz, e?

Jon.- Benga, bale.

Jone.- Aber... Lilaton.

Jon.- "Tontorrón".

Jone.- "Ron con Coca-cola".

Jon.- Laranja.

Jone.- Jalea.

Jon.- Lea Artibai.

Jone.- Bai eta bai, nik euskarari bai eta bai.

Jon.- Beno, beno, aizu, Jone, zergatik galdetu didazu hori, zergatik maite zaitudan?

Jone.- Ba ez dakit, jakin nahi nuelako.

Jon.- Ba ez dakit zergatik. Nik ezin dut deskribatu hori. Baina maite zaitudala badakit, nahiz eta esplikatzen jakin ez, zer nahi duzu?

Jone.- Bale, baina ez dizut pikitorik emango.

Jon.- Go... Goma.

Jone.- Matxista.

Jon.- "Ta... Tartaja!"

Jone.- Ja, ja, ja... "Japonés".

Jon.- Nesquik!

Jone.- "Quik, quik, quik silver".

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
02-23-2000

x61pRelaContWAR

16338727
0:03:05

x61pViewCountWAR

3655

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR