Docutec
Jon eta Jone 36: asteburuko planak
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Karrera amaierako proiektua bukatu berri du neskak eta Bartzelonara joan behar dute.
Riing!
Jon.- Bai?
Jone.- Ni naiz, Jon.
Jon.- Joño! Zuk badakizu giltzak irekitzeko gauzatxo bat badela, ezta?
Jone.-Ba bai, eta gauzatxo horrek izen bat dauka, Jon.
Jon.- Zer, berriro galdu dituzu edo zer?
Jone.- Ez, etxean laga ditut.
Jon.- Eta zer demoniogatik ez dituzu zintzilik eramaten ba?
Jone.- Beitu (begiratu), giltzak ez ditudanean atea zabaltzen didan mutil guapo bat daukadalako.
Jon.- Gustatu zait piropoa, tira, pasa.
Jone.- Beno, Jon, eman didate, eguna eman didate.
Jon.- Eguna?
Jone.- Bai, proiektuaren irakurketarako eguna.
Jon.- Eta amaitu al duzu ba?
Jone.- Ba ia-ia bai, bi txorrada baino ez zaizkit geratzen, baina oso urduri nago. Ez duzu sinistuko nor ikusi dudan gaur fakultatean.
Jon.- Ea, utzidazu asmatzen: E.T.
Jone.- Ja, ja... Ez, gure bizilaguna, danesa!
Jon.- Danesa? Don Perfecto?
Jone.- Ba bai, eta oso jatorra da.
Jon.- Ikaragarri.
Jone.- Beitu (begiratu), nigana hurbildu eta irakasle baten bulegoa non zegoen ba ote nekien galdetu dit.
Jon.- Eta zer demoniotarako joan da ba hura hara?
Jone.- Ez dakit.
Jon.- Igual irakasle horixe izango du bere nobioa.
Jone.- Edo igual nirekin ligatu nahi zuen eta irakaslearen kontu hori nirekin ligatzeko aitzakia baino ez zen. Baina, Jon, nora zoaz?
Jon.- Ohore kontua da hau!
Jone.- Baina zer egiten duzu esgrima sable horrekin?
Jon.- Tira, ekardazu niri bikingo hori,
Jone.- Baina Jon...
Jon.- Ea aurrez aurrekoa harrapatzeko potrorik daukan. Bikingo, etorri hona!
Jone.- Jon, kaskatuta zaude!
Jon.- Jarri nire atzean,
Jone.- Je, je, je
Jon.- Zure ohoreagatik egiten dut nik hau eta! Etorri emaiozu muxu bat zure zaldunari, etorri, etorri.
Jone.- Aizu, Jon, aitarekin hitz egin dut eta komentatu dit proiektua aurreztu aurretik igual asteburuan Bartzelonara joan beharko ginela.
Jon.- Asteburua Bartzelonara? Zu eta biok? Zertara?
Jone.- Ba badakizu, aitaren laguna den arkitekto horri proiektua erakustera.
Jon.- Jo, bale, asteburu bat Bartzelonan zu eta ni "en plan enamorados", e?
Jone.- Bai, eta nire gurasoak.
Jon.- E?
Jone.- Hotel berean egongo gara baina logela ezberdinetan.
Jon.- Joño, horixe behar genuen, haiekin lo egitea besterik ez zait falta orain.
Jone.- Benga, Jon, etorri.
Jon.- Beno, ez dakit, zure gurasoekin, ez dakit...
Jone.- Beitu, eurekin afaltzeko geratzen gara eta kito, gero geure kasa ibiliko gara.
Jon.- Ona al da hotela?
Jone.- Beno, nire gurasoak ezagutzen dituzu?
Jon.- Lau izarretakoa?
Jone.- Edo igual bost.
Jon.- Beno, utzidazu apur bat pentsatzen, e? Mm... Banoa, banoa.
