Docutec
Jon eta Jone 52: Esgrima sexuala
Esketx lalburra. Bikotearen elkarrizketa. Esgrima eta sexua kontuak nahasten dituzte.
Jon.- Jone, begira, gauza bat erakutsi behar dizut.
Jone.- Beno, askotan ikusi dizut.
Jon.- Hori ez, neska, marrana. Hori ez, itxi begiak, benga.
Jone.- Bale.
Jon.- Baina ondo itxi, e? Niri ez egin tranparik, e?
Jone.- Bale, baietz, baina luzaroan egon behar dut horrela?
Jon.- Begira, ireki orain.
Jone.- Baina, beno, zertaz disfrazatu zara?
Jon.- Ez naiz disfrazatu...
Jone.- Ez, keba!
Jon.- Hau nire esgrima trajea da.
Jone.- La guerra de las galaxias-eko gaiztoa dirudizu.
Jon.- Polita maskara, e? Begira, hartu sable hori eta jo.
Jon.- Ai! Joder, Jone! Baina sorbaldan ez, buruan jotzeko esan dizut.
Jone.- Barkatu, punteria txarra.
Jon.- Beno, esan, gustatzen zaizu nire traje berria edo ez?
Jone.- Ez dakit, alde batetik bada sexy-a eta maskara horrek ematen dio misterio puntu bat.
Jon.- Sexy-a, e? Aterako al dizut nire sablea, e?
Jone.- Gaur ez zoaz beharrera, ala?
Jon.- Bai, baina iruditzen zait berandu iritsiko naizela, etorri zaitez hona!
Jone.- Zelako beldurra!
Jone.- Aaa, ooo... Baina Jon, kendu maskara behingoz!
Jon.- Ezin dut, trabatua geratu zait.
Jone.- Beno, Baina ez gelditu, e? Ooo!
Jon.- Jone, lagunduidazu (lagun iezadazu) kasko puta hau kentzen.
Jone.- Zer, sexu seguruaz aspertu zara jada ala?
Jon.- Je, je.
Jone.- Eta noiz erosi duzu esgrima ekipoa, Jon?
Jon.- Maestroak erosi du. Hungariatik ekarri dizkit denak. Aizu, zer ordu da?
Jone.- Ba ez dakit, ea, despertadorean begiratuko dut. Hamaikak eta laurden.
Jon.- Joder, berandu da! Banoa, banoa.
Jone.- Beno, Luke Skywalker, bazkaltzera etorriko zara?
Jon.- Ez dut uste, baina afaltzera bai, e, pottoka?
Jone.- Bale ba, eta ez ahaztu zure ezpata.
Jon.- Ez zaio ezpata esaten, sablea da, sablea.
Jone.- Ez naiz ezpata horretaz ari!
Jone.- Bai?
Jon.- Jone, ni naiz. Aizu, ez naizela afaltzera joango. Pilatu egin zait lana eta nik uste berandu arte geratu beharko dudala.
Jone.- Joder, Jon, mahaia jada prest neukan.
Jon.- Pentsatzen dut. Sentitzen dut, pottoka, baina gaur kaña ematen badiot bihar libre hartuko dut eguna.
Jone.- Beno, eta nora eroango nauzu?
Jon.- Zer iruditzen zaizu mendira joaten bagara egun-pasa?
Jone.- Ondo, baina plan lasaia, e, paseoan ibiltzera.
Jon.- Bale. Beno, ba gero arte. Konforme.
Jone.- Gero arte. Afaria mikroondas ondoan lagako dizut, bale?
Jon.- Bale.
Jone.- Muxu.
Jon.- Muxu, tori. Mua.
