detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 60: Urtebetetzea

Esketx laburra. Neskaren urtebetetzea da eta itxuraz mutilari ahaztu egin zaio, hala ematen du arratsaldeko azken ordura arte.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jone.- Zelako egun polita, e?

Jon.- Bai, beno...

Jone.- Nik egun berezia irizten diot.

Jon.- Bai, bai, ez dago gaizki. Zer, bukatu al duzu gosaria?

Jone.- Ba bai.

Jon.- Beno, ba mahaia jaso eta banoa. Tori pikito, emadazu pottoka, pikito.

Jone.- Mua! Zer, etorriko zara bazkaltzera?

Jon.- Hau da usain goxoa!

Jone.- Bazkari espeziala prestatu dut.

Jon.- Espeziala? Eta hori?

Jone.- Gaur egun espeziala delako, esan dizut lehenago ere.

Jon.- Eta mahai gaineko lore polit hauek?

Jone.- Azaleak dira.

Jon.- Azak?

Jone.- Azaleak.

Jon.- Zer politak, e? Beno, komunera noa eskuak garbitzera. Bale?

Jone.- Ba azaleak erregalua dira.

Jon.- A bai? Eta nork oparitu dizkizu ba?

Jone.- Gurasoak.

Jon.- Ba detaile bat da, e? Badira aste batzuk karrera bukatu zenuela baina detaile bat da, bai, bai. Kafe gehiago, Jone?

Jone.- Ez, eta loreak ez dizkidate karrera bukatzeagatik erregalatu.

Jon.- Beno, berandutzen ari zait. Gaur goiz amaitu nahi dut eta ea arrats partea libratzen dudan. Gero arte, txiki.

Jone.- Bai, gero arte!

Jone.- Joder, ama, ez da gogoratu. Badakit gizonak horrelakoak direla baina ez da gogoratu. Bai, bai, lasai egoteko, bai, ia egun osoa pasatu da eta ez dit ezer esan. Ama, berdin dit lanpetuta badabil, horrelako zeozer (zer edo zer) ezin zaio pasatu. Bai, igual bai, total, orain arte erregalatu didana ikusita... Iaz, despertadore bat; aurreko urtean, planuak eroateko plastikozko kanuto bat. Bai, bale, beno, aitari laztan bat eman, e? Eta eskerrik asko loreengatik. Benga, agur.

Jon.- Aupa, Jone!

Jone.- U! Goiz etorri zara!

Jon.- Bai, eske konpromezu berezia daukat gaur arratsaldean.

Jone.- Ah, bai? Eta jakin liteke zer den?

Jon.- Goazen ba, har ezazu kaskoa.

Jone.- Kaskoa? Baina nora goaz?

Jon.- Ikusiko duzu iristen garenean.

Jon.- Zorionak, Jone. Txanpan botila bat ekartzea ere pentsatu dut baina kurtsiegia ere ez nuen izan nahi.

Jone.- Benga, eman pikito, tonto. Mua. Uste nuen ahaztuta zeneukala. Noiztik zeneukan hau dena prestatua?

Jon.- Ah, sekretua! Uste baino gorago igotzen dira globo hauek, e?

Jone.- Niri behintzat bertigoa ematen dit.

Jon.- Baina polita da, e?

Jone.- Itsasoa da bereziena. Hemendik goitik itxura espeziala dauka.

Jon.- Bai, ba aprobetxatu. Zure urtebetetze-opariak ordu-erdi besterik ez du iraungo eta.

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B1
02-23-2000

x61pRelaContWAR

16338178
0:03:30

x61pViewCountWAR

3454

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR